1893ko Espainia-Alemania akordioa eta euskal protekzionismoa
Komentatu beharreko dokumentua hitzaldi baten transkripzioa da, izaera politiko-ekonomikoa duena. Testuaren egilea enpresaburu bat zen eta gobernuko kideei zuzendu zien. Bere helburu nagusia gobernuak ezarri nahi zuen akordioaren aurka egitea eta muga-zergen aldaketei buruzko kexak aurkeztea zen, akordio horrek Euskal Herriko enpresak kaltetzen zituelako. 1893an idatzitakoa da eta lehen mailako iturritzat jo daiteke, garai hartako egoera zuzenean deskribatzen baitu.
Errestaurazio garaiko testuinguru ekonomikoa
Errestaurazio garaian, Espainiako ekonomia ez zen batere ona eta industria-garapena urria zen. Nekazaritzak garrantzi handia zuen, baina Espainia Europako beste herrialdeekin alderatuta atzeratuta zegoen eta ezin zuen haiekin lehiatu; ondorioz, zaila zen ekoizpena hobetzea eta berrikuntzak egitea. Lehia saihesteko, protekzionismoa ezarri zen. Honen helburua kanpoko produktuei muga-zerga bereziak ezartzea zen, barruko merkatuan bertako produktuak hobeto saltzeko. Tresna eraginkorra izan zen bertako industria sustatzeko.
Alemania eta Espainiaren arteko hitzarmena
Testuan aipatzen den akordioa Alemania eta Espainiaren artekoa zen. Hitzarmen horren arabera, Alemaniak ez zuen muga-zergarik ordaindu behar, eta horrek Espainiako produktuei lehia desleiala egiten zien. Euskal herritarrak haserretu egin ziren, Alemanian siderurgia-industria indartsua zegoelako eta hemen ere burdingintzako enpresak bazeudelako. Echevarriak aipatzen du nola enpresak sortu edo berritu ziren, protekzionismoak saltzeko aukerak bermatzen zizkielako. Bizkaiko burdingintzako industrietan eragin zuzena izan zuen. Akordioari aurre egiteko, zenbait eskaera egin zituzten, hala nola:
- Kanpoko produktuen gaineko zergak mantentzea.
- Protekzionismoa indartzea.
Ondorioak eta akordioaren bertan behera uztea
Bertako ekonomian eta beste zenbait arlotan izango zituen ondorioak ikusita, akordioa ez zen onartu eta bertan behera utzi zen. Euskal Herriaren kasuan, ondorio positiboak ekarri zituen: garapenarekin aurrera jarraitu zuten eta lehiakortasun-arazorik ez zuten izan. Beste toki batzuetan ez zuten modernizatzen jarraitu, baina inbertsioak egiten segitu zuten. Ikusten denez, protekzionismoak alde negatiboak ere ekarri zituen batzuentzat.