Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Holokaustoa

Historia1,94 KB

Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Boterea

Alemania nazian, Hitlerrek botere osoa eskuratu zuen. 1933ko otsailaren 27an, naziek Reichstageko sutea eragin zuten eta errua komunistei leporatu zieten. Hori gertatu eta gero, Hitlerrek alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu zituen, alderdi nazia izan ezik.

Boterearen Kontsolidazioa

  • Labana luzeen gaua (1934ko ekaina): NSDAP alderdiaren barruan zituen etsaiak hiltzeko agindu zuen, horietako asko SA-koak.
  • Hindenburgen heriotza (1934ko abuztua): Hitler errepublikako presidente bihurtu zen, herrialdeko hiru kargu nagusien jabe eginez: estatuburu, gobernuburu eta Hirugarren Reicheko alderdi bakarreko presidente.

Ekonomia eta Berrarmatzea

Alemania krisialditik irteteko, estatuak ekonomia bere esku...

Jarraitu irakurtzen "Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Holokaustoa" »

Erdi Aroko Gizarte Feudala: Egitura eta Ezaugarriak

Historia2,49 KB

Erregea eta Noblezia

Erregea jainkoak aukeratu zuela suposatzen bazen ere, kargua hereditarioa zen eta dinastiak osatzen ziren. Dinastia aldaketa bat baldin bazegoen, errege berria goi-nobleziakoen artetik aukeratzen zen. Erregeak botere mugatua zuen eta nobleziaren laguntza behar zuen erreinua kontrolatzeko; horregatik, “berdinen artean garrantzitsuena” deitzen zitzaion.

Goi Noblezia

Konde, duke eta markesak ziren botere gehien zeukatenak. Erreinua feudoetan banatuta zegoen eta bakoitza feudo baten jabe zen. Beraien ardura bakea ziurtatzea, juzgatzea eta defendatzea zen.

Behe Noblezia (Zaldunak)

Zaldi bat eta armak mantentzeko adina aberastasun izan behar zuten. Askoz botere gutxiago zuten goi nobleziakoek baino eta sarritan haien basailu bihurtzen...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizarte Feudala: Egitura eta Ezaugarriak" »

Espainiako Gizartea eta Bizimodua Frankismoan

Historia2,28 KB

Espainiako gizartearen bilakaera Frankismoan

1940ko hamarkada guztian zehar, heriotza-tasa igo zen, batez ere haurrena (‰143). 1945ean bizi-baldintzak gogorrak ziren oraindik.

1960ko hamarkadako kontsumo-gizartea

1960ko hamarkadan hasitako ekonomia-garapenak bizi-kalitate hobea ekarri zien espainiarrei. Elikadura hobetu egin zen, eta epeka ordaintzeko aukera gehiago zegoenez, espainiar gehiagok zuten aukera etxetresna elektrikoak erosteko (garbigailuak, hozkailuak, telebistak...), automobila erosteko, eta beren etxeetan telefonoa instalatzeko. Izan ere, lehenago familia dirudunen esku bakarrik zegoen hori guztia.

Ordaindutako oporrei esker, langileek aisialdirako denbora zuten: askok beren jaioterria bisitatzen zuten eta beste batzuek Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gizartea eta Bizimodua Frankismoan" »

Frankismoaren Hazkunde Ekonomikoa eta Oposizioa (1953-1975)

Historia10,06 KB

1. Hazkunde Ekonomikoa eta Eraldaketa Sozialak

Lehen Erregimena Finkatzea

Francoren gobernuak nazioarteko onespena lortu zuen 1953an Vatikanoarekin eta Estatu Batuekin izandako bileren eta 1955ean NBEn (Nazio Batuen Erakundea) sartzearen esker. Gainera, kreditu ekonomikoek arazoak arindu zituzten. Hala ere, erregimenak indarkeria eta izua zabaltzen jarraitu zuen.

1.1. Opus Deiko Teknokraten Ekonomia-erreforma

Francok, Carrero Blancoren aholkuz, 1957an gobernu berria osatu zuen, ACNPko kideen ordez Opus Deiko zenbait kide sartuz. Ministro berri hauei teknokratak deitzen zitzaien, teknikariak zirelako.

Ekonomian irekiagoak ziren, baina politika eta gizarte gaietan kontserbadoreak. Franko konbentzitu eta ekonomia arazoak gainditzeari eta azpiegiturak...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Hazkunde Ekonomikoa eta Oposizioa (1953-1975)" »

Primo de Riveraren Diktadura: Alderdi Bakarra eta Oposizioa

Historia2,5 KB

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

Unión Patriótica: Alderdi Bakarraren Sorrera (1924)

Primo de Riveraren diktadurak alderdi bakarraren sorrera bultzatu zuen: Unión Patriótica (1924). Alderdiak ez zuen ideologia konkreturik; diktadorearen helburua ordenaren maitaleak eta abertzale guztiak bertan biltzea zen, baita erregimenari demokrazia itxura ematea ere.

1927an, Primo de Riverak alderdiaren leloa aldarrikatu zuen: “España, una, grande e indivisible”. Unión Patrióticaren kideen artean karlismotik eta maurismotik etorritakoak, burgesia industriala eta lursail handien jabeak zeuden. Laburbilduz, Unión Patrióticaren idearioa pertsonalista zen; beraz, sortzailea desagertzean alderdia desegin zen.

Marokoko Arazoa eta Alhucemaseko

...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren Diktadura: Alderdi Bakarra eta Oposizioa" »

Frankismoaren Lehen Urteak: Autarkia, Errepresioa eta Isolamendua

Historia6,66 KB

Franco eta Autarkia: Gerraosteko Ekonomia (1939-1959)

Gerra Zibila irabazi ondoren, Franco Espainiako diktadore izan zen 40 urtez, 1975ean hil zen arte. Gerraren ondorio latzen eta Espainiako gobernuaren politika ekonomikoaren erruz, ekonomiak hondoa jo zuen. Espainiako politika ekonomiko eskasaren helburua autarkia lortzea zen. Horren bidez, Francok Espainian ekoitzi zitezkeen atzerriko produktuen inportazioa eragotzi nahi zuen. Hori lortzeko, Estatuak ekonomiako arlo guztietan parte hartu behar zuen.

Autarkia Bultzatzeko Neurri Nagusiak

Lege eta dekretuen bidez (adibidez, Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea), gobernuak kontsumoari, prezioei, merkataritzari eta inbertsioei buruzko erabaki garrantzitsuenak hartu zituen:

  • Inportazioak mugatu
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Lehen Urteak: Autarkia, Errepresioa eta Isolamendua" »

1876ko Uztailaren 21eko Legea: Euskal Foruen Deuseztapena

Historia2,97 KB

1876ko Uztailaren 21eko Legea

Testuaren Analisia (TK)

  • Tipologia: Juridikoa (legea).
  • Gaia: Euskal Foruen deuseztapena eta zentralizazio politikoa.
  • Iturria: Historikoa, lehen mailako dokumentua.
  • Egilea: Kolektiboa (Espainiako Gorteak, Cánovas del Castillo eta Alfontso XII.a erregearen sinadura).
  • Hartzailea: Publikoa eta kolektiboa (Arabar, Bizkaitar eta Gipuzkoarrei zuzendua).
  • Data: 1876, Madril.

Testuaren Azterketa (TA)

  • Ideia nagusia: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruen deuseztatzea.
  • 1. artikulua: Euskal foruen ezaugarri nagusiak ezabatzen ditu: soldadutza eta Espainiako ogasuna ezartzen ditu, 1876ko Konstituzioan oinarrituta.
  • 2. artikulua: Hiru probintziak Espainiako armadara gizonak bidaltzera behartuta daude (soldadutza).
  • 3. artikulua: Arabak, Bizkaiak
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Uztailaren 21eko Legea: Euskal Foruen Deuseztapena" »

Frankismoaren Eragina Espainiako Ekonomian eta Gizartean

Historia2,75 KB

Autarkiaren Aldia (1939-1951)

Gerra Zibilaren ostean, Espainiako ekonomia oso egoera txarrean geratu zen. Frankismoaren helburu nagusia autarkia ekonomikoa lortzea zen. Horretarako, estatuak ekonomian esku hartu eta zenbait neurri hartu zituen:

  • Politika protekzionista abiarazi zuen, kanpo merkataritza eta salmentak kontrolatuz.
  • Industria bultzatu zuen, enpresak nazionalizatuz eta enpresa industrial berriak sortuz (adibidez, INI - Instituto Nacional de Industria).
  • Nekazaritzako prezioak eta kontsumoa arautu zituen.

Neurri horien ondorioz, oinarrizko produktuen errazionamendua ezarri zen, eta elikagai-eskasia handia gertatu zen. Horrek merkatu beltzaren sorrera ekarri zuen. Autarkiaren emaitza erabateko porrota izan zen: ekonomiaren geldialdia, miseria...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Eragina Espainiako Ekonomian eta Gizartean" »

Langile mugimendua Espainian eta Euskal Herrian

Historia2,35 KB

Langile mugimendua Espainian

1879an, Pablo Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuen langile-klasearen eskubideak defendatzeko. 1883tik aurrera, PSOEk marxismoaren ideia iraultzaileak bere egiteaz gain, neurri errealistagoak hartu zituen; adibidez, langile-klaseak bizitza politikoan parte hartzea edo ekoizpen eta kontsumo elkarteak sortzea. Gainera, Madrilgo langile-mutualitatea eta 1886an "El Socialista" astekaria sortu zituen.

Sindikalismoaren sorrera eta anarkismoa

1888an Langileen Batasun Orokorra (UGT) sortu zuten: joera sozialistako sindikatua zen. Maiatzaren 1ean ospatu zen lehen aldiz eta manifestazio txikiak egon ziren. Momentu hartan sortu zen lehen Herriaren Etxea langile-mugimenduaren ideiak hedatzeko.

Anarkismoa...

Jarraitu irakurtzen "Langile mugimendua Espainian eta Euskal Herrian" »

II. Errepublika (1931–1936): aldarrikapena eta gatazka

Historia8,52 KB

335

Sarrera: Errepublikaren aldarrikapena

Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibar izan zen lehena).

Aurreko 1930. urtea oso garrantzitsua izan zen, bi gertakizun inportante eman zirelako.

  1. Oposizioko alderdiak (errepublikanoak, sozialistak, alderdi katalanak) Donostiako hitzarmena sinatu zuten. EAJ-k ez zuen parte hartu, eta horrek eragina izan zuen gero Euskal Herriko Estatutua lortzerakoan, denbora asko pasa behar izan baitzen.

  2. Zenbait militarrek Jacan altxatu ziren Errepublika aldarrikatzeko plan batekin; bi kapitain fusilatu zituzten. Urte berean, Primo de Riverak dimititu egin zuen, eta Alfonso XIII.ak Berenguer jenerala izendatu zuen (dictablanda deitzen zitzaion), baina ez zuen ezer lortu.

Erregeak normaltasun...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika (1931–1936): aldarrikapena eta gatazka" »