Langile mugimendua Espainian eta Euskal Herrian

Historia2,35 KB

Langile mugimendua Espainian

1879an, Pablo Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuen langile-klasearen eskubideak defendatzeko. 1883tik aurrera, PSOEk marxismoaren ideia iraultzaileak bere egiteaz gain, neurri errealistagoak hartu zituen; adibidez, langile-klaseak bizitza politikoan parte hartzea edo ekoizpen eta kontsumo elkarteak sortzea. Gainera, Madrilgo langile-mutualitatea eta 1886an "El Socialista" astekaria sortu zituen.

Sindikalismoaren sorrera eta anarkismoa

1888an Langileen Batasun Orokorra (UGT) sortu zuten: joera sozialistako sindikatua zen. Maiatzaren 1ean ospatu zen lehen aldiz eta manifestazio txikiak egon ziren. Momentu hartan sortu zen lehen Herriaren Etxea langile-mugimenduaren ideiak hedatzeko.

Anarkismoa izan zen Berrezarkuntzan eragin handiena izan zuen langile-mugimendua. Giuseppe Fanelli italiarrak sortu zuen ideologia hori Espainian. Jarraitzaileak lortzea eta ekintza terroristak egitea zen helburua; horregatik, ezkutuan ibili ziren.

Langile mugimendua Euskal Herrian

Langile-mugimendua industria-garapenarekin batera hazi zen. Berrezarkuntzaren garaian bi korronte nagusi izan ziren langileen aldarrikapenak bideratu zituztenak: anarkismoa eta sozialismoa. Euskal Herrian, Espainiako beste alde batzuetan ez bezala, sozialismoak indar handiagoa izan zuen.

Sozialismoaren hedapena Euskadin

Sozialismoak hazkunde oso azkarra izan zuen garai hartan Euskadin zegoen egoeragatik: oso lan-baldintza gogorretan aritzen zen langile eta meatzari kopuru izugarria zegoen. Euskal sozialismoaren buruzagia Facundo Perezagua izan zen, eta 1886an, Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen.

Sozialismoa Bizkaitik gainerako lurraldeetara hedatzen saiatu zen, baina ez zuten arrakasta handirik lortu. 1891n sozialistek lehen aldiz zinegotzi bat lortu zuten Bilbon eta 1900. urteko hauteskundeetan lau lortu zituzten. Emaitza on horiek bide eman zuten Bizkaiko Federazio Sozialista eratzeko.

Greba eta aldarrikapen nagusiak

Euskal sozialistek langileen manifestazio eta greba asko sustatu zituzten. Honako hauek izan ziren sozialisten eskakizun nagusiak:

  • Soldatak igotzea.
  • Lan-baldintzak hobetzea.

Deskargatu

PDF Word HTML