Frankismoaren Eragina Espainiako Ekonomian eta Gizartean

Historia2,75 KB

Autarkiaren Aldia (1939-1951)

Gerra Zibilaren ostean, Espainiako ekonomia oso egoera txarrean geratu zen. Frankismoaren helburu nagusia autarkia ekonomikoa lortzea zen. Horretarako, estatuak ekonomian esku hartu eta zenbait neurri hartu zituen:

  • Politika protekzionista abiarazi zuen, kanpo merkataritza eta salmentak kontrolatuz.
  • Industria bultzatu zuen, enpresak nazionalizatuz eta enpresa industrial berriak sortuz (adibidez, INI - Instituto Nacional de Industria).
  • Nekazaritzako prezioak eta kontsumoa arautu zituen.

Neurri horien ondorioz, oinarrizko produktuen errazionamendua ezarri zen, eta elikagai-eskasia handia gertatu zen. Horrek merkatu beltzaren sorrera ekarri zuen. Autarkiaren emaitza erabateko porrota izan zen: ekonomiaren geldialdia, miseria eta gosea areagotzea, eta bizi-baldintza oso apalak. Teknika maila apaleko laborantza estentsiboa izan zen nekazaritzaren ezaugarri nagusia, eta horrek egoera larriagotu zuen.

Ekonomiaren Liberalizazio Saiakerak (1951tik aurrera)

1951n, Francok aldaketa txiki baina eraginkorrak egin zituen, eta ekonomiaren liberalizazio prozesua hasi zuen. Horrela, industriako oinarrizko produktuen hornidura, garraio-sistema eta nekazaritza hobetu ziren, eta kontsumoa hazi zen. Industrializazio bizkorra zen helburua, eta, horregatik, industria-produktuen prezioak igo ziren. 1951tik aurrera, ekonomiaren liberalizazioa abiarazten saiatu ziren, baina autarkiak oztopo handia izaten jarraitu zuen.

Frankismoaren Aurkako Oposizioa

Gerra Zibilaren amaieran, errepublikar askok erbestera ihes egin behar izan zuten, eta atzerritik ekin zioten oposizioari. Gerra amaitu ostean, talde politikoen arteko desadostasunak mantendu ziren. PCEk (Espainiako Alderdi Komunistak) benetako oposizioa egin zuen. Sozialistek, 1957tik aurrera, grebak erabili zituzten, eta CCOO (Langile Komisioak) sindikatua indartu zen. Langile Komisioak langile-mugimenduaren sustatzaile nagusiak izan ziren. Sozialisten barruan, bi talde sortu ziren: errepublikaren aldekoak eta monarkiaren aldekoak.

Erresistentzia Armatua eta Langile Borroka

1944 eta 1949 bitartean, errepublikarrek gerrillak (makiak) antolatu zituzten, eta erresistentzia armatuko guneak sortu zituzten. Hala ere, erregimenak errepresio bortitzarekin amaiera eman zien. 1946tik aurrera, langile-borroka suspertu zen. 1947an, oihartzun handiko lan-gatazkak gertatu ziren, Bilboko greba orokorra, adibidez. Urte horietan, langile-erakunde kristauak sortu eta indartu ziren. Intelektual eta katoliko batzuek ere politika frankistaren aurkako desadostasuna adierazi zuten. Horrez gain, irakasleen mugimendua ere sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML