Frankismoaren Hazkunde Ekonomikoa eta Oposizioa (1953-1975)
1. Hazkunde Ekonomikoa eta Eraldaketa Sozialak
Lehen Erregimena Finkatzea
Francoren gobernuak nazioarteko onespena lortu zuen 1953an Vatikanoarekin eta Estatu Batuekin izandako bileren eta 1955ean NBEn (Nazio Batuen Erakundea) sartzearen esker. Gainera, kreditu ekonomikoek arazoak arindu zituzten. Hala ere, erregimenak indarkeria eta izua zabaltzen jarraitu zuen.
1.1. Opus Deiko Teknokraten Ekonomia-erreforma
Francok, Carrero Blancoren aholkuz, 1957an gobernu berria osatu zuen, ACNPko kideen ordez Opus Deiko zenbait kide sartuz. Ministro berri hauei teknokratak deitzen zitzaien, teknikariak zirelako.
Ekonomian irekiagoak ziren, baina politika eta gizarte gaietan kontserbadoreak. Franko konbentzitu eta ekonomia arazoak gainditzeari eta azpiegiturak modernizatzeari ekin zioten. Neurri nagusiak hauek izan ziren:
- Pezetaren debaluazioa (1 dolar = 60 pezeta).
- Zerga erreforma abiarazi zen diru sarrerak handitzeko.
- 1958an OECE eta NDF nazioarteko erakunde ekonomikoetan sartu zen.
- Helburu nagusia ordainketa-balantza orekatzea zen.
Aldaketa hauek 1959ko Egonkortasunaren Planaren ondoren hasi ziren nabaritzen.
1.2. Lege Berriak
1957an, Estatuko Administrazio Zibilaren Araubide Juridikoaren Legearen bidez, administrazioa deszentralizatu, bizkortu eta modernizatu egin zen. Hurrengo urtean Hitzarmen Kolektiboei buruzko legea eta Lege Sindikala onetsi ziren.
Manuel Fraga Iribarne ministroak Prentsa Legea aurkeztu zuen, eta horrek aldez aurretiko zentsura kendu zuen, komunikabide berriak sortzeko aukera emanez. Carrero Blanco ez zegoen ados, moraltasunerako, erlijiorako eta politikarentzako kaltegarria zela uste baitzuen.
Erlijio Askatasunari buruzko Legearen bidez katolizismoaren monopolioa amaitzen hasi zen, baina pribilegioak iraun zuten. Ondoren, Villar Palasí ministroak Hezkuntza Lege Orokorra aurkeztu zuen, eta derrigorrezko eskolatze-aldia hamalau urtera arte luzatu zen.
Beste bi lege sortu ziren: Mugimenduaren eta Kontseilu Nazionalaren Legea, eta Estatuaren Lege Organikoa. Azken hau Erreferendum bidez onetsi zen. Lege horrekin prozesu konstituziogilea amaitu zen eta erregimenak konstituzio antzeko zerbait ezarri zuen, herrialde demokratikoen eskakizunak betetzeko. Hala ere, botere guztiak Francok zituen. Lege horretan monarkia Mugimenduaren printzipioei jarraituko ziela bermatzen zuen.
Carrero Blancok eta Alonso Vegak Francori Joan Karlos Borboikoa tronurako ondorengo izendatzeko eskatu zioten. 1969ko uztailean printze izendatu zuten, eta Francori eta Mugimenduaren Oinarrizko Legeei leialtasuna zin egin zion.
2. Frankismoaren Kontrako Indarrak
Oposizioa eta Errepresioa
1960ko hamarkadan frankismoaren aurkako oposizioa asko hedatu zen. Erregimenak errepresioa erabiltzen jarraitu zuen.
1.1. Gizarte Disidentzia
Ekonomiaren hazkundeak ez zuen erregimena sendotu. Espainiar asko erregimena isilean errespetatzetik, hura erasotzera igaro ziren. Alderdiek eta sindikatuek klandestinitatean egindako lanari esker, mobilizazioa esparru guztietara hedatu zen: manifestazioak, elkarteen sorrera…
Langile Mugimendua
CCOO (Langile Komisioak) sindikatua industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen. Ideologia komunista zen, baina beste guztiei irekia. Hauteskunde sindikaletan emaitza onak lortu zituen 1966an. Erregimenak erakundea jazarri eta legez kanpo utzi zuen, eta buruzagiak epaitu eta espetxeratu.
Ikasleen Protestak
Unibertsitateko ikasleak Espainiako gizartearen demokratizazioa aldarrikatu zuten. SEU sindikatua desagertu zen 1965ean, eta beste batzuk alderdi politikoekin (PSOE, PCE) lotuta agertu ziren, adibidez Herri Askapenerako Frontea. Ikasleen mobilizazioak Francori ez zitzaizkion batere gustatzen, eta horregatik poliziak herria erreprimitzen zuen. Ruano ikaslea hil zuten Madrilen poliziak atxilotuta zegoela.
Ikasleen kontzientziazioa handiagoa zen, eta Unibertsitatea frankismoaren aurkako tresna bihurtu zen. Polizia-errepresioa, instalazioak okupatzea, irakasleak zigortzea eta fakultateak ixtea izan ziren erregimenaren estrategiak egoera baretzeko.
Eliza Erregimenetik Urrundu
Elizaren barruan zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde zeuden, eta hori dela eta politika eta sindikatu erakundeetan parte hartzen hasi ziren.
1.2. Oposizio Politikoa
Protagonistak Espainian edo klandestinitatean zeuden alderdi politikoak izan ziren. Alderdi Komunista (PCE) aktiboena izan zen, PSOEn banatuta zegoen. 1960ko hamarkadan Indar Demokratikoen Batasuna eratu zen ezkerreko erakundeez osatuta. Tierno Galvánek, PSOEtik kaleratu ondoren, PSP sortu zuen. Beste joeratako erakundeak sortu ziren (ORT, LCR, MC...) eta erakunde terroristak ere (FRAP).
Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV. Biltzarrera gonbidatu zuten (Munichen 1962an), Salvador de Madariagak antolatuta. Demokraziaren aldeko eta erregimena gaitzesteko adierazpena egin zuten. Gobernuak parte-hartzaileen kontra jo zuen (Gil Robles eta Dionisio Ridruejo), batzuk espetxeratu eta beste batzuk erbesteratu zituen.
Francoren gobernu berriak itxura hobea zuen, ministro berritzaile batzuk izendatuz, etab. Baina Julian Grimauren exekuzioak (1963an) denak berdin jarraitzen zuela egiaztatu zuen.
Mugimendu Nazionalistak
Katalunian PSUCk indar demokratikoak bildu zituen. 1971ean Kataluniako Esker Errepublikanoak eta Kataluniako Konbergentzia Demokratikoak Kataluniako Biltzarra sortu zuten.
Euskadin ETAren terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen. Nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea zen.
3. Frankismo Berantiarraren Krisia
Francoren diktadura ez zen gizartera moldatzen jakin, errepresioa erabiltzen baitzuten. Politikariek irtenbideak proposatu zituzten, baina frankista erradikalen oposizioa zegoen.
3.1. Hausturak Erregimenaren Barruan
Erregimenaren barne tentsioak agerian geratu ziren zenbait legeren eztabaidan (prentsari, sindikatuei, ondorengotzari eta erlijio-askatasunari buruzko legeak).
Eztabaida horretan alde hauek zeuden:
- Irekitasunaren aldekoak (Fraga Iribarne): erregimena egokitu nahi zuten.
- Immobilistak (Girón de Velasco): erregimenari eutsi inolako aldaketarik gabe.
- Kontserbadoreak (Carrero Blanco): erregimenaren oinarriak aldatu gabe erreformak baino ez zituzten onartzen.
1968an asoziazionismoari buruzko eztabaida hasi zen nolabaiteko pluralismo politikoa egon zedin. Irekitasunaren aldekoek beharrezkotzat jotzen zuten. Immobilistak kontra zeuden; kontserbadoreak eragin desintegratzailearen beldur ziren. 1974ko abenduan Elkartze Politikorako Eskubidearen Estatutu Juridikoari buruzko Lege Dekretua onetsi zen.
1969an ustelkeria kasu sonatu bat izan zen MATESA eskandalua (ehungintzako makinak ekoizten zituen enpresa). Babesa zuen politikarien artean eta erregimenarena ere. Prentsa lege berriari esker agerian geratu zen eta aldi berean teknokraten eta falangisten artean zegoen borroka. Era berean frankismoaren ustelkeria eta zekenkeria ere.
Karlisten protestei aurre egin ondoren Francok joera bakarreko gobernu berri bat eratu zuen, Carrero Blanco zen gobernu horretako boteretsuena.
3.2. Erregimenaren Eboluzionatzeko Ezintasuna
Burgosko prozesuan argi eta garbi ikusi zen hori (1970). ETAko 16 kide heriotza zigorrera kondenatu zituzten, polizia baten hilketagatik. Bertako eta atzerriko protesten aurrean erregimenak salbuespen egoera ezarri eta azkenean diktadoreak kondenatuak indultatu behar izan zituen nazioarteko presioari esker.
Erregimenaren krisiak areagotu egin zituen lan gatazkak eta oposizioaren presentzia: Espainiako Junta Demokratikoa, Elizarekiko tentsioa eta Armada barruko disidentzia...
1973ko ekainean Francok gobernuko presidente izendatu zuen Luis Carrero Blanco almirantea, gobernuko buruzagitza eta Estatukoa bereiziz. Abenduaren 20an ETA talde terroristak Carrero Blanco hil zuen. Ondoren Carlos Arias Navarro kontserbadorea izendatu zuen Francok presidente. Erregimena irekiko zela agindu, baina ez zuen bete.
Gobernuak aurre egin behar izan zien ekonomia-krisiari (1973ko petrolioaren krisia), ordena publikoari, terrorismoari eta Portugaletik zetozen askatasunaren haizeei (krabelinen iraultza: Salazarren diktadura amaiarazi zuena). Politikaren adierazleak ziren Puig Antich anarkistaren exekuzioa eta Bilboko gotzainaren atxiloketa (Añoveros).
3.3. Francoaren Heriotza
Francok, zahartuta, ezin zuen jada boterean zuzenean jardun. 1975eko irailean terrorismoaren aurkako lege berriari jarraituz ETAko bi kide eta FRAPeko hiru exekutatu zituzten. Diktadoreak ez zuen grazia eskubidea erabili. Hamahiru herrialdek beren enbaxadoreak kendu zituzten, erregimena bakartuta zegoen. Caudilloren jarraitzaileek berriro Oriente Plazan goraipatu zuten. Urriaren batean GRAPO, talde terroristak lau polizia erail zituen.
Kanpo politikan ere nabaritu zen erregimenaren ahultasuna, deskolonizazio prozesua amaitu zelarik. Marokoko erregeak, Hassan II.ak, Espainiako krisia aprobetxatuz Espainiar Saharan “Martxa Berdea” antolatu zuen, inbasio baketsu eta sinbolikoa. Espainiak ez zuen ondo erreakzionatu eta gerraren beldur Madrilgo Ituna sinatu zuen. Espainiar Sahara Marokori eta Mauritaniari eman zien, Fronte Polisarioa (sahararrak) baztertuta geratu zen eta gatazkak oraindik jarraitzen du.
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, berak egindakoa jarraituko zuelakoan: “todo queda atado y bien atado”.