Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Holokaustoa
Alemania Nazia: Hitlerren Igoera eta Boterea
Alemania nazian, Hitlerrek botere osoa eskuratu zuen. 1933ko otsailaren 27an, naziek Reichstageko sutea eragin zuten eta errua komunistei leporatu zieten. Hori gertatu eta gero, Hitlerrek alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu zituen, alderdi nazia izan ezik.
Boterearen Kontsolidazioa
- Labana luzeen gaua (1934ko ekaina): NSDAP alderdiaren barruan zituen etsaiak hiltzeko agindu zuen, horietako asko SA-koak.
- Hindenburgen heriotza (1934ko abuztua): Hitler errepublikako presidente bihurtu zen, herrialdeko hiru kargu nagusien jabe eginez: estatuburu, gobernuburu eta Hirugarren Reicheko alderdi bakarreko presidente.
Ekonomia eta Berrarmatzea
Alemania krisialditik irteteko, estatuak ekonomia bere esku hartu zuen:
- Lan-ordena: Sindikatu guztiak debekatu eta sindikatu bakarra sortu zuen.
- Autarkia: Kanpo-merkataritza bultzatu zuen helburu nagusi gisa.
- Berrarmatzea: Langabeziari aurre egiteko, herri-lan handiak egin eta industria astuna suspertu zuen 1936tik aurrera. Hala ere, espantsionismoa gerraren mende zegoen.
Nazien Juduen Aurkako Politika
Hitlerrentzat garrantzitsua zen Alemaniako biztanleriari arrazaren purutasuna itzultzea. Horretarako, gaixoak eta desgaituak hiltzeko agindu zuen eta juduen aurkako politika sistematikoa ezarri zuen:
- 1933: Ogibide askotan aritzea debekatu zitzaien juduei (medikuntzan, hezkuntzan...).
- 1935: Juduen eta arioen arteko ezkontzak debekatu zituzten (Nurenbergeko legeak).
- 1938: Kristal hautsien gauean, ehunka judu hil eta 26.000 kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.
- 1942: Bigarren Mundu Gerraren garaian, milioika judu hil zituzten.