II. Errepublika (1931–1936): aldarrikapena eta gatazka

Historia8,52 KB

335

Sarrera: Errepublikaren aldarrikapena

Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibar izan zen lehena).

Aurreko 1930. urtea oso garrantzitsua izan zen, bi gertakizun inportante eman zirelako.

  1. Oposizioko alderdiak (errepublikanoak, sozialistak, alderdi katalanak) Donostiako hitzarmena sinatu zuten. EAJ-k ez zuen parte hartu, eta horrek eragina izan zuen gero Euskal Herriko Estatutua lortzerakoan, denbora asko pasa behar izan baitzen.

  2. Zenbait militarrek Jacan altxatu ziren Errepublika aldarrikatzeko plan batekin; bi kapitain fusilatu zituzten. Urte berean, Primo de Riverak dimititu egin zuen, eta Alfonso XIII.ak Berenguer jenerala izendatu zuen (dictablanda deitzen zitzaion), baina ez zuen ezer lortu.

Erregeak normaltasun konstituzionalera itzultzea nahi zuen, eta Berenguerrek huts egin ondoren, Aznarrek hauteskunde munizipalak deitu zituen. Hauteskunde horiek 1931eko apirilaren 12an egin ziren, eta hiri handietan hauteskunde garbiagoetako emaitzek errepublikanoak eta sozialistak atera ziren nagusi.

Erregeak, militarrekin eta Guardia Zibilarekin kontsultatu ondoren, agintea utzi eta atzerrira joan zen. II. Errepublikarekin behin behineko gobernua osatu zen, jendearen poza eta itxaropenaren artean.

Biurteko erreformista (1931–1933)

Bi urtean zehar, errepublikanoz eta sozialistaz osatutako ezkerreko gobernu batek agindu zuen. Presidentzian Manuel Azaña jarri zen, Acción Republicana-ko liderra. Azañaren gobernuak erreforma sakon batzuk egin zituen:

Erreforma militarra

Espainiako armadan ofizial gehiegi zeuden, eta gehienak eskuindarrak eta monarkiaren aldekoak ziren. Errepublikarekiko fideltasuna lortzearren, Zaragozako Akademia Militarra itxi zuen (Francok bertan zituen loturak) eta jeneral “susmagarrienak” penintsulatik urrun bidali zituen, Afrikara eta Kanarietara. Armada modernizatzeko, ofizial-kopurua gutxitu eta arma berriekin hornitu zen. Baina neurri hauek ez ziren militar askoren gustuko izan.

Sekularizazioa

Sekularizazio politikarekin, katolikoek errepublikaren kontrako jarrera hartu zuten. Politika honen ondorioz etorri ziren: ezkontza zibilak, hilerri zibilak, hezkuntza laikoa (gurutzea eskolatik kentzea), dibortzio-eskubidea, etab.

Nekazaritzaren erreforma

Nekazaritza modernizatzeko, LRA (Ley de Reforma Agraria) onartu zuten. Lege honekin Espainiako arazo larrienetako bat konpondu nahi zuten. Lur gehiena latifundio handitan banatuta zegoen, eta bertako jornalarien baldintzak oso gogorrak ziren; nekazari gehienak ez ziren lantzen zuten lurraren jabeak. Latifundista eta jornalarien arteko harremanak oso menpekoak ziren (señoritismoa).

Legearen helburua nekazaritza modernizatzea eta jabetza ertaineko nekazari-klase bat sortzea zen. Horretarako, latifundio batzuk desjabetu egingo zituzten, txarto esplotatzen zirenak (Grandes de España), indemnizaziorik gabe, eta lurra nekazari familien artean banatuko zen.

Erreforma aurrera eramateko, Instituto de Reforma Agraria (IRA) sortu zen. Lege horrek sektore eskuindarrak beldurtu zituen eta Sanjurjo jeneralak kolpe militar bat prestatu zuen, baina gaizki atera zen eta legea berehala onartu zen. Erreforma gauzatzea zaila izan zen: IRAren burokrazia nahasia, nekazariek ezin izatea indemnizazioak ordaindu, eta nekazarien artean jarrera kolektibistak indartsuak izatea. Leku batzuetan nekazariak, sindikatu anarkisten laguntzarekin, finkak okupatzen hasi ziren. Gobernuaren erantzuna oso bortitza izan zen eta erreboltak inolako errukirik gabe zapaldu zituen: Arnedo, Casas Viejas, Castilblanco…

Kataluniako autonomia estatutua

Esquerra Catalana-k Donostiako Ituna sinatu zuen, eta 1931ko apirileko hauteskundeetan Katalunian gehiengoa lortu ondoren, Generalitatea berrezarri zuten Francesc Maciaren zuzendaritzapean. Azañaren gobernuak autonomia estatutua onartu zuen, egoera Espainiako Errepublikako legalitatera moldatzeko.

Kultura eta ondorioak

Kultur arloan ahalegin handia egin zen umeak eskolatzearen alde, baina ikasketa laikoa zenez guraso katoliko askok ez zituzten beren umeak eskolara bidaltzen. Casas Viejas-eko gertakarien ondorioz, Azañak ezkerreko diputatuen laguntza galdu eta dimititu egin behar izan zuen. 1933ko azaroan egindako hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen (CEDA-k eta Lerroux-en erradikalek parte hartuta).

Biurteko beltza (1933–1936)

Eskuinek hauteskundeak irabazi zituzten; horren zergatiak honako hauek izan ziren:

  • Sozialisten eta Azañaren koalizioaren zatitzeagatik, bakoitza bere aldetik aurkeztu zelako.
  • Anarkistek abstenitu egiten zutela.
  • Emakumeen botoak eskuinari lagundu ziotela (lehenengoz zuten botoa emateko aukera).

Eskuinek elizaren kontrako neurriak propaganda ardatz izan zituzten.

Erreformak atzera bota

Erreformak atzera botatzea izango zen eskuinaren helburu nagusietako bat. CEDA-k ez zuen erabateko gehiengorik eta Lerroux-en Alderdi Erradikalaren laguntzaz gobernua osatu zuten. Gobernu honek Azañaren gobernuak egindako erreforma guztiak zuzendu eta geldiarazi zituen: nekazal erreforma, elizaren aurkako neurriak, langileen aldeko neurriak…

  • Sanjurjo eta beste kolpistak amnistiatu zituzten.
  • Euskal Estatutua ez zen onartu.
  • Kataluniako lege aurrerazaleak errefusatuta geratu ziren.

Indar politikoen erradikalizazioa

Eskuinen politikak Azañaren politikaren erreakzio gisa indar politikoen erradikalizazioa ekarri zuen. Europan giro politikoa gero eta beroagoa zen: 1933ko urtarrilean Alemanian Hitler gobernuan sartu zen; Italian, Mussolini 1922tik zegoen indarrean.

Talde faxistak Espainian ere sortzen hasi ziren: JONS (Junta de Ofensiva Nacional-Sindicalista) eta Falange Española, Jose Antonio Primo de Riveraren sortua. Haien ezaugarriak hauek ziren:

  • Demokrazia errefusatuko zuten.
  • Marxismoaren oso kontrako jarrera izango zuten.
  • Kapitalismoa eta sozialismoaren arteko hirugarren bide bat proposatzen zuten, langile eta patroien sindikatu bateratuetan oinarrituta: sindikatu bertikalak.

Erregimen erregezaleen artean goi burgesia eta oligarkiaren zenbait pertsona zeuden; Calvo Sotelo izan zen esanguratsua, eta estatu indartsu eta autoritario baten aldekoak ziren. CEDAk indar handia zuen Gaztelan, Leonen, Nafarroan… eta Gil Robles zen haren buruzagia. Gil Roblesek ez zuen beti argi esaten errepublika onartzen zuen ala ez, botoak galtzea saihesteko.

Sozialisten artean joera iraultzaileak indarra hartu zuen (Largo Caballero kidea), eta bere joera anarkista eta komunistekin elkartzea bilatzen zuen, langileen aliantzak indartzeko. Bere lema izan zen “¡Uníos, hermanos proletarios!” (U.H.P.). Eskuinen aurrerakada geldiarazi behar zen, bestela erreforma guztiak desegin zitezkeelako.

Fronte Populararen garaipena

Hauteskunde hauetara ezkertiarrak batuta joan ziren; horretarako Fronte Popular handia osatu zuten. Sozialistak, komunistak eta ezkerreko errepublikanoak (Azañaren aldekoak) elkartu ziren. Anarkistek lehenbizi abstenitu zuten, baina oraingo honetan CNTk Fronte Popularari botoa emateko aholkua eman zien bere jarraitzaileei, presoen amnistiaren eta beste aldarrikapen batzuen aldeko itxaropenak direla eta.

Eskuinekoak, ordea, banatuta aurkeztu ziren: CEDA, Bloque Nacional eta Falange Española. Falange alderdi minoritarioa zen, baina Jose Antonio Primo de Rivera bere lider izanik prestige politikoa nuen.

Hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen, eta gobernu berriaren presidentzian Manuel Azaña jarri zuten. Berehala, preso politikoak askatu ziren, nekazariak lurrak okupatzen hasi ziren, eta langile erakundeak erradikalizatu egin ziren, greba eta protestak areagotuz. Giroa okertzen joan zen.

Ezkertiarrak eta eskuindarrak elkarri tiroka ibiltzen ziren kaleetan; alderdi askok talde armatuak zeuzkaten. Uztailaren 12an eskuineko pistolero batzuek teniente Castillo (ezkertiarra) tirokatu eta hil zuten, eta gau berean poliziak Calvo Sotelo diputatu ultraeskuindarra atxilotu eta hil egin zuten. Eskuinen arteko presioak eta armadaren kolpe deialdiak ugaldu egin ziren, eta sindikatuen erradikotasunak ere gora egin zuen. Azkenean armadaren zati batek estatu-kolpea ematea erabaki zuen, eta uztailaren 18an Afrikako tropak penintsulara pasatu ziren, Gerra Zibilari hasiera eman arte.

5

5

Deskargatu

PDF Word HTML