Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Kausak, Garapena eta Ondorioak

Historia9,46 KB

Lehen Mundu Gerraren Jatorria

JATORRIA: Alemania munduko potentzia bihurtu zen, Bismarck kantzelaria zelako eta aliantza sistema bat sortu zuen Alemania, Austria, Errusia eta Italiarekin, bi helbururekin:

Frantziaren Isolamendua

  • Frantzia isolatzea, gatazkak izan zituztelako; Alemaniak Frantziari Alsazia eta Lorrena kendu zizkiolako. Horrek errebantxismoa elikatu zuenez, Frantzia etsai potentzial bihurtu zen.

Balkanetako Oreka

  • Balkanetan oreka mantentzea, Austriak eta Errusiak interes desberdinak zituztelako eta kantzelariak tentsio hori kontrolatu nahi zuelako. Helburu hauek lortzeko, bi akordio sinatu zituen:
    • Aliantza Bikoitza

      Alemania eta Austria-Hungariaren artean.
    • Hiru Enperadoreen Ententea

      Austria-Hungaria eta Errusiar Inperioaren artean.

Bismarck-

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Kausak, Garapena eta Ondorioak" »

Europako Inperioak Asian: Kolonialismoa eta Hedapena

Historia2,38 KB

Europako inperioak Asian

  • India: Erresuma Batuaren kolonia nagusia izan zen Asian. 1857an, matxinada odoltsu baten ondoren, britainiar gobernuak zuzenean kontrolatu zuen lurraldea, erregeorde baten agindupean, eta Raj britainiarra sortu zuen, gaur egungo India, Pakistan, Bangladesh eta Sri Lanka hartuz. Geroago, Erresuma Batuak Birmania, Malaysia, Singapur eta Txinako enklabeetara (Hong Kongeko portura bereziki) hedatu zituen bere agindupeko lurraldeak. Britainiarren beste gune inperial handi batek Australia eta Zelanda Berria hartzen zituen; XVIII. mendetik aurrera britainiar emigratzaileez populatutako koloniak ziren, eta geroago britainiar inperioaren parte izatera pasatu ziren, estatus handiagoarekin.
  • Errusia: Alaska okupatu zuen (gero Estatu
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Inperioak Asian: Kolonialismoa eta Hedapena" »

Karlos I eta Felipe III: Espainiako Erregeak eta Politika

Historia2,93 KB

Karlos I (1516-1558)

Familia eta Jatorria

(1506) Felipe Ederra (aita) = Begoña / Flandes / Artoi
(1516) Fernando (aitite) = Aragoi / Napoles / Sizilia - Janaren erregeordetza: Gaztela eta India
(1519): Maximiliano (beste aitite bat alemaniakoa) = Hansburgokoa - Karlos I Alemaniako emperadore koronatzen dute = Karlos V alemaniakoa

Barne Politika

(1520) Komunitateen matxinada
  • Gaztelako interesak alde batera uzten ditu, Flandesen bizi delako.
  • Gaztelako nobleak bere kontra jarri: zerga handiagoak ordaindu eta Juana nahi dute.
  • 1521 Villalar batalain bukatu: nobleak vs erregeak. Gefeak hil: Padilla, Bravo, Maldonado.
  • (1519-1523) Gremioak: Valentzia + Mallorka, Gremioak vs oligarkia, gremiak gogor zapalduak.
  • Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan: foruak mantendu.
  • Aragoin:
...
Jarraitu irakurtzen "Karlos I eta Felipe III: Espainiako Erregeak eta Politika" »

XIX. mendeko Inperio Handiak eta AEBetako Sezesio Gerra

Historia2,91 KB

Austro-Hungariar Inperioa: Monarkia Duala

Mugimendu independentistak eta nazionalistak etengabeko mehatxuak izan ziren. Inperioa bi gune nagusitan banatzen zen: Austria (alemaniar kultura) eta Hungaria (magyar kultura). Frantzisko Josef I.ak gobernatu zuen inperioa, absolutismo politikoarekin (monarkia duala). Kanpo harremanetarako ministerioa eta finantza ministerioa komunean zeuzkaten, baina bakoitzak parlamentu propioa zuen.

Aniztasun etniko eta kulturala

  • Austria: Alemaniarrak, poloniarrak, txekiarrak, italiarrak, erruteniarrak eta ukrainarrak.
  • Hungaria: Errumaniarrak, hungariarrak, kroaziarrak, serbiarrak eta bosniarrak.

Errusiako Inperioa: Hedapena eta Autokrazia

1815etik aurrera, Errusiako Inperioak lurralde-hedapen izugarria izan zuen hiru...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Inperio Handiak eta AEBetako Sezesio Gerra" »

Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko industrializazioa

Historia2,34 KB

Berrezarkuntza garaia eta krisi politikoa

Aztertzen dugun dokumentua Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Alfontso XIII.aren erregealdian. 1876ko Konstituzioa eta bi alderdi nagusien txanda sistema mantendu ziren, hauteskundeen emaitzak aldez aurretik adostuz. Hala ere, sistematik kanpo geratutako joera politikoek indar handia hartu zuten: sozialistak, nazionalistak eta errepublikanoak. Gainera, sindikalismoak hazkunde nabarmena izan zuen UGT-aren eskutik, eta 1898ko Belaunaldiaren zein Erregenerazionismoaren kritikek eragin handia izan zuten iritzi publikoan.

Euskal Herriko industrializazioaren oinarriak

Berrezarkuntza garaia Euskal Herriko industrializazioaren aroa ere izan zen, nahiz eta oinarriak Isabel II.aren erregealdian ezarri ziren. Nekazaritzan...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko industrializazioa" »

Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak eta Garapena

Historia2,19 KB

Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak

Industria Tradizionalak

Industria tradizionalen presentzia nabarmena zen; burdinola eta ontziola ugari zeuden, estrategikoki kostaldean kokatuta.

Lehengaiak eta Energia Iturriak

Bizkaian burdin meategiak izatea funtsezkoa izan zen. Ikatza Asturiasetik ekartzen zuten eta energia hidroelektrikoa ugaria zen:

  • Burdin-meategiak: Bilboko itsasadarraren ezkerraldekoak oso ezagunak eta emankorrak ziren.
  • Lege-aldaketa: Sistema forala indarrean egon zen bitartean burdina bizkaitar guztiena zen, baina Estatu liberalaren legeriak meategiak esku partikularretara pasatzea ahalbidetu zuen.
  • Kokapena: Bilbo, Somorrostro eta Sopuerta ziren gune nagusiak, kostaldetik gertu eta garraiorako erraztasun handiekin.
  • Ustiapena: Meategiak
...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak eta Garapena" »

Euskal Herriko XIX. mendeko gizarte eta politika testuak

Historia2,49 KB

1. Federico Echevarriaren hitzaldia: Librekanbismoa eta protekzionismoa

1.1. Testuaren kokapena eta testuingurua

Testu hau historiko-politiko eta ekonomikoa da, lehen mailakoa eta garaikoa. 1893an mitin batean aurkeztua, Berrezarkuntzaren garaian kokatzen da. Egilea Federico Etxebarria da, Bizkaiko Elkarteen Ligako burua. Helburua librekanbismo ekonomikoa kritikatzea eta protekzionismoa defendatzea da.

1.2. Analisia eta ondorioak

Echevarriak merkataritza-itunen aurkako jarrera erakusten du, arantzelen desagerpenak euskal industriari (Altos Hornos, Deustuko Lantegiak) ekarriko liokeen hondamena azpimarratuz. Gobernuari babes-sistema mantentzeko eskatzen dio.

2. Vicente Blasco Ibañezen "El Intruso" eleberria (1904)

2.1. Testuaren kokapena

Testu literario

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko XIX. mendeko gizarte eta politika testuak" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Iraultzak

Historia2,98 KB

Kontzeptu Politikoak eta Sozialak

Absolutismoa: XVII. mendean izan zen gobernu mota bat da. Jainkotik zetorkion boterea erregeari, eta botere guztia monarkaren esku zegoen.

Botere-banaketa: Europako feudalismoan, XVIII. mendean, boterea banatu egiten da pertsona edo talde batek botere guztia har ez dezan. Hiru botere mota daude: legegilea, betearazlea eta judiziala.

Ilustrazioa: Europan XVIII. mendean garatutako mugimendu intelektuala izan zen.

Hirugarren Estatua: XVIII. mendean zegoen estatu mota bat. Hirugarren Estatuan edo estatu xehean gizarte-talde hauek sartzen ziren: nekazariak, burgesia eta hirietako klase herritarrak.

Frantziako Iraultza

Iraultzaren Kausak

  • Ilustrazioaren eta Amerikako Iraultzaren eragina: Ilustrazioaren printzipioak eta Amerikako
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta Iraultzak" »

Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Ondorioak

Historia2,74 KB

Testuaren azterketa: Datu orokorrak

  • Izaera juridikoa: Gobernu liberal aurrerakoiaren Errege Dekretua. Espainiako erregeordeari zuzendua, Ogasun ministroak aurkezturiko dekretua onartzeko.
  • Argitalpena: Madrilgo Gazetan argitaratu zen, publikoa izanik.
  • Edukia eta egilea: Eduki ekonomiko-politikoa du, egileak eliz desamortizazioaren aldeko defentsa egiten du. Egilea Mendizabal da, joera liberal aurrerakoiko politikaria eta Ogasun ministroa. Nazioak zituen arazo nagusiei heldu zien, eta horien artean eliz desamortizazioarena zen garrantzitsuenetako bat.
  • Testuinguru historikoa: Maria Kristina Borboikoaren erregeordetza garaian kokatzen da, estatu liberalaren eraikuntzaren eta Lehen Gerra Karlistaren testuinguruan.
  • Helburua: Dokumentua Madrilen sortu
...
Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa: Testuingurua eta Ondorioak" »

Brasilgo Inperioa eta Kanpo-Politika: XIX. mendea

Historia3,15 KB

Brasilgo Inperioa (1822-1889)

1807an, Napoleonen inbasiotik ihesi, Portugalgo errege familia Rio de Janeirora mugitu zen. Gorteak, altxorra eta liburutegia Brasilera eraman zituzten. Don Joan VI.a erregea 1815ean Brasilen geratu zen eta Erresuma izaera eman zion. 1821ean Lisboara itzuli zen.

Handik urtebetera, haren semea, Pedro I.a, erregeorde geratu zen Brasilen. Rio de Janeiron enperadore koroatu zen eta Brasilek independentzia lortu zuen. Bederatzi urteko gobernuaren ostean, enperadoreak abdikatu egin zuen eta Portugalera itzuli zen.

Pedro II.aren Gobernua

Haren ondorengoa Pedro II.a izan zen, 1831tik 1889ra gobernatu zuena. Lehenengo urteetan, adinez txikia zen bitartean, erregeordeen bitartez jardun zen.

Haren politika botere exekutiboa sustatzea...

Jarraitu irakurtzen "Brasilgo Inperioa eta Kanpo-Politika: XIX. mendea" »