Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Industrializazioa eta Ondorio Sozialak

Historia2,42 KB

Blasco Ibáñez eta Euskal Industrializazioa

Blasco Ibáñezek idazten duena ulertzeko, Euskal Herriko industrializazioan sakondu behar dugu, batez ere honek eragin zituen ondorio sozialetan.

Industrializazioaren Hasiera Errestaurazioan

Errestaurazio garaian, Euskal Herriak ekonomia garapen bizia izan zuen, Bizkaiko Industriari esker batez ere. Industriaren lehen urratsak Lehen Gerra Karlistaren amaieratik (1839) bigarrenaren hasiera bitarteko urteetan egin ziren. Hala nola:

  • Bizkaiko lehen industria siderurgikoak sortu ziren.
  • Meatzeen ustiaketa bizkortu zen.
  • Ontziolak izugarri azkartu ziren.

Industrializazio honen protagonista burgesia izan zen, meatzen jabe zena. Burgesia honek ateratzen zituen etekinak, industria sustatzeko erabiltzen zituzten (...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Industrializazioa eta Ondorio Sozialak" »

Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: 1868-1874

Historia2,49 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1868an, Topete almiranteak, Serrano eta Prim jeneralen laguntzarekin, Cadizen altxatu ziren. Ia hilketarik gabe, batzorde iraultzaileak osatu ziren eta Isabel II.a erregina Frantziara ihes egin zuen. Momentu honetatik aurrera, Espainia monarkarik gabe gelditu zen.

Gobernu provisional bat eratu zen, Batasun Liberala eta Progresistak alderdiek osatua. 1869ko Konstituzioa idatzi zuten, honako printzipio hauek jasoz:

  • Nazioaren subiranotasuna (boterea herritarrengan zegoela ulertuta).
  • Sufragio unibertsala (botoa emateko eskubidea).
  • Aginte banaketa.
  • Pertsonen eskubideak.

Estatua monarkia parlamentarioa zen, eta gobernuak zeukan aginte betearazlea. Erregerik ez zegoenez, 1870ean Amadeo Savoiakoa, italiarra, ekarri zuten...

Jarraitu irakurtzen "Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: 1868-1874" »

AEBetako Independentzia Adierazpena: Testuingurua eta Ideiak

Historia3,28 KB

AEBetako Independentzia Adierazpena: Sarrera

Aurrean dugun testua izaera politikoa duen lehen mailako iturri bat da. 1776ko uztailaren 4an Thomas Jeffersonek, 13 kolonietako ordezkarien izenean, idatzitakoa da. Testuak 13 koloniek Britainia Handiarengandik independentzia aldarrikatzeko dituzten arrazoiak azaltzen ditu.

Independentziaren Aurrekariak eta Kausak

Ilustrazioaren Eragina

Ilustrazioak ideia berriak ekarri zituen, horien ardatz nagusienak berdintasuna eta askatasuna izanik. Mugimendu intelektual hau Frantzian sortu zen XVIII. mendean, eta politika eta gizarte antolaketa berriak proposatu zituen. Jaurbide Zaharreko gizarte estamentala gogor kritikatu zuen Ilustrazioak. Hainbat pentsalariren ideiek eragin handia izan zuten Ameriketako kolonietan,...

Jarraitu irakurtzen "AEBetako Independentzia Adierazpena: Testuingurua eta Ideiak" »

Ludismoa, Kartismoa eta langileen mugimendua (XIX.)

Historia3,53 KB

Ludismoa eta Kartismoa

Ludismotik kartismora. Mekanizazioa beren egoeraren errudun zela uste zuten langileek makinak suntsitzeari ekin zioten; hori zen ludismoa. Mugimendu kaotikoa eta antolaketarik gabekoa izan zen, amorruak bultzaturik; gobernuek erraz zapaltzeko erraztasunak izan zituzten, gudarostearen laguntzaz.

Kartismoaren lehen erantzunak (1824 eta 1838)

Lehen erantzuna 1824an eman zuten langileek. Urte hartan, Ingalaterrako Parlamentuak langileen elkarteak sortzeko legeren bat onartu zuen. Handik aurrera, sindikatuek langileen babeserako borrokari ekin zioten. 1838an Kartismo mugimendua sortu zen.

Kartismoak proletarioen aldeko hainbat eskaera politiko bildu zituen, besteak beste:

  • sufragio unibertsala,
  • ezkutuko bozketa,
  • parlamentariei soldata
...
Jarraitu irakurtzen "Ludismoa, Kartismoa eta langileen mugimendua (XIX.)" »

Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila

Historia2,27 KB

Euskal Autonomia Estatutuaren bidea

Jose Antonio Agirre, EAJko Getxoko alkatea eta etorkizuneko lehen lehendakaria, euskal estatutua lortzeko ekimenaren aitzindaria izan zen.

  • 1931ko ekainaren 14a: Lizarran egindako euskal udalen biltzarrak estatutu proiektua onartu zuen.
  • 1932ko urtarrila: Estatutuaren aldeko kanpaina berria hasi zen, eta ekainean autonomia proiektu berria aurkeztu zuten.
  • 1933ko abendua: Herri erreferendumean onartua izan ondoren, proiektua Espainiako Gorteetan aurkeztu zen.

Fronte Popularra eta altxamendu militarra

1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi ondoren, EAJ eta Errepublikako gobernuaren arteko negoziazioak berregin ziren. Hala ere, eskuindarrek boterea indarrez hartzea erabaki eta altxamendu militarra...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila" »

Frankismoa Euskal Herrian (1939-1975): Ezaugarriak eta Oposizioa

Historia5,92 KB

Diktadura Euskal Herrian (1939-1975)

Lehen frankismoaren ezaugarriak: homogeneotasuna ezarri zen aspektu politikoetan, sozialetan, ekonomikoetan eta kulturaletan. Gerraren ondorengo egoeran nabarmenak izan ziren arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitzan izaten ziren zailtasunak, Espainiako lurralde guztian izan ziren arazo berberak.

Ekonomia: Autarkia eta krisia

Ekonomiaren aldetik, Espainiaren nazioarteko isolamenduaren ondorioz sortutako politika autarkikoaren eraginez, egoera ekonomikoa ez zen 1950era arte hobetu. Gerra osteko krisiaren ondorioz, populazioaren gehiengoak zailtasun hauek pairatu zituen:

  • Hornidura zailtasunak.
  • Oinarrizko produktuen salneurrien gorakada.
  • Soldata baxuak eta gosea.

Zailtasun ekonomikoek aukera gutxi uzten zioten...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian (1939-1975): Ezaugarriak eta Oposizioa" »

Fronte Popularraren Garaipena: 1936ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Aldaketak

Historia2,98 KB

14. testua

Testuaren sailkapena

Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu zirkunstantziala da, eta edukiaren aldetik, politikoa.

Egilea Fronte Popularra da, PSOE, UGT, Ezker Errepublikarrak (Azaña) eta abarrek osatzen zutena.

Idazki honen hartzailea iritzi publikoa da, eta haren helburua hauteskundeak irabaztea eta eskuindarren gobernua ordezkatzea zen. Programa hau “El Socialista” egunkarian aldarrikatu zen.

Testuaren analisia

Testu honetan, alderdi batzuen artean oinarrizko programa adostu arren, haien arteko kontraesanak azaltzen ziren. Hau da, ez zen gobernu-akordioa izan.

Alde batetik, hauek izan ziren adostasun nagusiak:

  • Amnistia politikoa zabalduko dute gertaera batzuen aurrean.
  • Errepublikaren konstituzioa
...
Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularraren Garaipena: 1936ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Aldaketak" »

Berrezarkuntzako Sistema Politikoa (1874-1923)

Historia4,9 KB

Berrezarkuntzako Sistema Politikoa

Sarrera

Alderdi Alfontsinoak, Antonio Cánovas del Castillo buru zuela, aldekoak irabaziz joan zen, eta herri xeheak ez zuen Berrezarkuntzaren aurkako oposizio sendorik egin. 1874an, Alfontso XII.ak Sandhursteko Manifestua aldarrikatu zuen. Urte berean, Martínez Campos jeneralak prontunciamendua egin zuen Sagunton, Alfontso XII.a Espainiako errege izendatuz. Berrezarkuntza Borboien dinastiaren itzulera izan zen, Sei Urteko Iraultzaren ondoren.

Horrek honako hauek ekarri zituen:

  • Liberalismo moderatuaren nagusitasuna.
  • Egonkortasun politikoa.

Garaia Martínez Camposen prontunciamenduarekin hasi eta Primo de Riveraren estatu-kolpearekin amaitu zen. Etapa nagusiak hauek izan ziren:

  • Alfontso XII.aren erregealdia (1874-
...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzako Sistema Politikoa (1874-1923)" »

Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Helburuak eta Ondorioak

Historia2,85 KB

1. Testu mota eta sailkapena

Testu hau lehen mailakoa da, izaera juridikoa duena. Mendizabalek egina eta Maria Kristinak sinatua da.

  • Egilea eta sinatzailea: Mendizabal, Gironako ministro izandakoa eta Ogasuneko ministroa zena, desamortizazioa aurrera eraman zuena. Maria Kristina erregeordea, progresistak gobernuan zirela.
  • Hartzailea: Liberal progresistei erreferentzia eginez, baina herri osoari zuzenduta; beraz, izaera publikoa du.
  • Argitalpena: Gaceta de Madrid-en argitaratua, 1836an.

2. Barne-azterketa: Mendizabalen helburuak

Mendizabalen ustez, desamortizazioa ekonomia hobetzeko tresna ezinbestekoa zen, eta Maria Kristinari bere onurak azaldu zizkion. Testuinguru ekonomikoa kontuan hartuta, Erregimen Zaharreko ezaugarriak zeuden, eta Mendizabalek...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Helburuak eta Ondorioak" »

Gernikako Estatutua: Autonomiaren Bidea eta 1978ko Konstituzioa

Historia2,79 KB

1978ko Konstituzioa eta Euskal Alderdiak

Autodeterminazioa eta Autonomiaren Eskubidea

Euskal alderdiek bi proposamen nagusi aurkeztu zituzten: bata, autodeterminazio eskubidea onartzearena, eta bigarrena, “reintegración foral” delako proposamena. Ez bata eta ez bestea ez ziren onartu. Horren ordez, autonomiaren eskubidea onartu zen, autodeterminazio eskubidearen ordezko gisa agertuz.

1978ko abenduaren 6an Espainiako Konstituzioa bozkatuko zen, eta euskal alderdi guztiek, PNVk barne, abstentziorako deia egin zuten, konstituzio horrekiko desadostasuna agertzeko. Bozketa argia izan zen: Euskal Herriak ezetz esan zion Konstituzioari.

GERNIKAKO ESTATUTUA: Idazketa eta Negoziazioa

Estatutu Proiektuaren Idazketa (1978)

Konstituzioaren eztabaida amaiturik,...

Jarraitu irakurtzen "Gernikako Estatutua: Autonomiaren Bidea eta 1978ko Konstituzioa" »