Euskal Industrializazioa eta Ondorio Sozialak

Historia2,42 KB

Blasco Ibáñez eta Euskal Industrializazioa

Blasco Ibáñezek idazten duena ulertzeko, Euskal Herriko industrializazioan sakondu behar dugu, batez ere honek eragin zituen ondorio sozialetan.

Industrializazioaren Hasiera Errestaurazioan

Errestaurazio garaian, Euskal Herriak ekonomia garapen bizia izan zuen, Bizkaiko Industriari esker batez ere. Industriaren lehen urratsak Lehen Gerra Karlistaren amaieratik (1839) bigarrenaren hasiera bitarteko urteetan egin ziren. Hala nola:

  • Bizkaiko lehen industria siderurgikoak sortu ziren.
  • Meatzeen ustiaketa bizkortu zen.
  • Ontziolak izugarri azkartu ziren.

Industrializazio honen protagonista burgesia izan zen, meatzen jabe zena. Burgesia honek ateratzen zituen etekinak, industria sustatzeko erabiltzen zituzten (siderurgia, metalurgia, etab.).

Industrializazio Prozesuaren Arrazoiak

Industrializazio prozesuaren arrazoien artean, burgesiaz gain, honako hauek aipatu behar dira:

  1. Kokagune ezin hobea.
  2. Euskaldunen itsas tradizioa.
  3. Aduanak kostaldera eramatea.
  4. Eskulangile kualifikatuak.
  5. Kalitate oneko burdina.

Bizkaiaren Rola eta Esportazioak

Lehen aipatu den bezala, Bizkaiak garrantzia handia izan zuen industrializazioan. Erresuma Batuak fosfororik gabeko burdina behar zuen Bessemer bihurgailuentzako, eta Bizkaiak zuen burdina hori. Hori dela eta, burdin esportazioak diru sarrera handia eman zion Bizkaiari bere industria sortzeko.

Burdina esportatzean, ikatza inportatzen zuten bizkaitarrek, Bizkaian ikatza behar zelako burdina lantzeko. Siderurgiari dagokionez, hainbat siderurgia sortu ziren Bizkaian, hala nola, Boluetako Santa Ana, Nuestra Señora del Carmen eta ere beste enpresa garrantzitsuagoak, Orconera adibidez. Errestaurazioaren garaian, enpresarik nabarmenenak sortu ziren: Bilboko Labe Garaiak, La Vizcaya eta La Iberia.

Ondorio Sozialak

Industrializazio prozesu honek, jakina, gizarte-ondorio jakin batzuk ekarri zituen.

Euskal lurraldeetako landa-gunetatik eta Espainiako lurretatik migrazio olde esanguratsuak etorri ziren. Azken kasu honetan, orokorrean Espainiako inguruko lurretan industria gutxi garatuta egoteak, nekazal eremuetako bizitzaren gogortasunak eta bertako industriaren garapenak behar zuen lan-eskakizunak eragin zuten etorrera.

Deskargatu

PDF Word HTML