AEBetako Independentzia Adierazpena: Testuingurua eta Ideiak
AEBetako Independentzia Adierazpena: Sarrera
Aurrean dugun testua izaera politikoa duen lehen mailako iturri bat da. 1776ko uztailaren 4an Thomas Jeffersonek, 13 kolonietako ordezkarien izenean, idatzitakoa da. Testuak 13 koloniek Britainia Handiarengandik independentzia aldarrikatzeko dituzten arrazoiak azaltzen ditu.
Independentziaren Aurrekariak eta Kausak
Ilustrazioaren Eragina
Ilustrazioak ideia berriak ekarri zituen, horien ardatz nagusienak berdintasuna eta askatasuna izanik. Mugimendu intelektual hau Frantzian sortu zen XVIII. mendean, eta politika eta gizarte antolaketa berriak proposatu zituen. Jaurbide Zaharreko gizarte estamentala gogor kritikatu zuen Ilustrazioak. Hainbat pentsalariren ideiek eragin handia izan zuten Ameriketako kolonietan, eta ondorioz, independentzia aldarrikatzeko bidea ireki zen.
Britainia Handiaren Politika Koloniala
Britainia Handiak koloniak zituen Ipar Amerikan, eta haien merkataritza monopolizatzen zuen. Ingalaterrari ez zitzaion komeni lurralde horietan garapen ekonomikoa egotea, lehengaiak eskuratzea baizik. Honek kolonoen artean desadostasuna sortu zuen, eta erregetzaren aurkako ideiak eratzen hasi ziren, hala nola agintea herriarengan egon behar zela. Gizartea metropolitik hain urrun egonda ere, kolonoek autonomia politiko gutxi zuten eta biltzarretan elkartzen ziren beren kexak adierazteko.
Zazpi Urteko Gerra eta Zergak
XVIII. mendean, Britainia Handiaren eta Frantziaren arteko Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) gertatu zen. Ingalaterrak kolonietan zuen armada mantentzeko, zergak ezarri zituen. 1763an gerra amaitzean, Jurgi III.a erregeak hainbat zerga berri ezarri zituen, kolonoen haserrea areagotuz. Metropoliaren aurkako gerrak 1783ra arte iraun zuen, Erresuma Batuak independentzia aitortu zuen arte.
Metropoliak parlamentura ordezkariak bidaltzea debekatzen zien kolonoei, eta kolonoek ordaintzen zituzten zergak metropolirako erabiltzen ziren. Britainiarrek tearen salmenta monopolioa zuten, eta Bostongo kolono batzuek, 1773an, te kargamentu batzuk itsasora bota zituzten (Boston Tea Party). Ondorioz, Jurgi III.ak armada bidali zuen matxinoen aurka.
Independentzia Adierazpenaren Oinarriak
Aurrean dugun testua hainbat ideia nagusitan oinarrituta dago:
- Gizakien berdintasuna:"Gizaki guztiak berdintasunean jai" behar direla dio. Jaurbide Zaharrean pribilegioak zeuden, baina testuak hori kritikatzen du.
- Berezko eskubideak:"Bizia, askatasuna eta zoriona bilatzea dela, eta eskubide besterenezina" direla dio.
- Agintea herriarengan: Gobernuak bere betebeharra alde batera uzten badu, herriak hura aldatzeko eskubidea duela dio.
- Gobernu berri bat eratzeko gaitasuna: Azken ideiak, testuaren arabera,"Gobernu berri bat eratzeko gaitasun" azpimarratzen du.
Ondorioak: Estatu Batuetako Konstituzioa
1787an konstituzio bat idatzi zuten, sistema politiko berria ezarriz. Estatu federala eta errepublika bat sortu zen, ez lehen bezala, errege absolutista zegoen garaian bezala. Ondoren, aginte banaketa ezarri zen, non botere exekutiboa (lehendakaria), legegilea (kongresua) eta judiziala (auzitegi gorenak) osatu zuten gobernua.