Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Helburuak eta Ondorioak

Historia2,85 KB

1. Testu mota eta sailkapena

Testu hau lehen mailakoa da, izaera juridikoa duena. Mendizabalek egina eta Maria Kristinak sinatua da.

  • Egilea eta sinatzailea: Mendizabal, Gironako ministro izandakoa eta Ogasuneko ministroa zena, desamortizazioa aurrera eraman zuena. Maria Kristina erregeordea, progresistak gobernuan zirela.
  • Hartzailea: Liberal progresistei erreferentzia eginez, baina herri osoari zuzenduta; beraz, izaera publikoa du.
  • Argitalpena: Gaceta de Madrid-en argitaratua, 1836an.

2. Barne-azterketa: Mendizabalen helburuak

Mendizabalen ustez, desamortizazioa ekonomia hobetzeko tresna ezinbestekoa zen, eta Maria Kristinari bere onurak azaldu zizkion. Testuinguru ekonomikoa kontuan hartuta, Erregimen Zaharreko ezaugarriak zeuden, eta Mendizabalek politika liberalak ezarri nahi zituen. Desamortizazioaren alde dago, eta bere helburu politiko eta ekonomikoak hauek ziren:

  • Zor nazionalari berme positiboa ematea.
  • Hildako aberastasuna berpiztea.
  • Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea.
  • Politika pizkundearen osagarria izatea.
  • Jabe-familia oparoa sortzea.

3. Testuaren azterketa: Testuingurua eta helburuak

Estatua liberalaren finkatzea: Fernando VII.a hil zen, eta Gerra Karlista hasi zen. Maria Kristinaren erregeordetzak sistema liberala ezarri zuen. Hasieran progresistei eman zitzaien boterea, lagundu ziotelako eta matxinatu zirelako.

Desamortizazioaren definizioa

Desamortizazioa: Estatuak beste erakunde batzuen ondasunak konfiskatzea eta saltzea da.

Helburu nagusiak

  • 1. Ekonomikoa: Dirua lortzea.
  • 2. Politikoa: Liberalismoa sendotzea eta zabaltzea.
  • 3. Ekonomiko-soziala: Lurjabe ertainen klasea sortzea.

4. Ondorioak eta emaitzak

Arrakasta erlatiboa diru mailan

Lur guztiak batera merkaturatzean, eskariaren eta eskaintzaren legea kontuan hartuta, lurren prezioak beherakada izan zuen, eta Estatuak ez zuen eskuratu lor zezakeen diru guztia.

Helburu politikoa

Lortu zen Lehen Karlistada irabaztea eta, ondorioz, liberalismoaren iraupena ziurtatzea. Hala ere, liberalismoaren oinarri soziala ez zen asko zabaldu.

Helburu ekonomiko-soziala

Ez zen lortu. Dirua lortzeari lehentasuna eman zitzaion; ondorioz, ez zen nekazaritzaren erreformarik egin. Ez zen lur-jabegoaren egitura aldatu (jabego amortizatua jabego libre bihurtu zen). Lurraren errendimendua ez zen handitu. (Epe ertain eta luze batean, produkzioa handitu egin zen, jabe berriek ordura arte landu gabeko lurrak landu zituztelako.)

Espartero eta Madoz desamortizazioak egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Deskargatu

PDF Word HTML