Fronte Popularraren Garaipena: 1936ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Aldaketak
14. testua
Testuaren sailkapena
Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu zirkunstantziala da, eta edukiaren aldetik, politikoa.
Egilea Fronte Popularra da, PSOE, UGT, Ezker Errepublikarrak (Azaña) eta abarrek osatzen zutena.
Idazki honen hartzailea iritzi publikoa da, eta haren helburua hauteskundeak irabaztea eta eskuindarren gobernua ordezkatzea zen. Programa hau “El Socialista” egunkarian aldarrikatu zen.
Testuaren analisia
Testu honetan, alderdi batzuen artean oinarrizko programa adostu arren, haien arteko kontraesanak azaltzen ziren. Hau da, ez zen gobernu-akordioa izan.
Alde batetik, hauek izan ziren adostasun nagusiak:
- Amnistia politikoa zabalduko dute gertaera batzuen aurrean.
- Errepublikaren konstituzioa berpiztuko dute.
Baina, beste aldetik, alderdi errepublikarrak erreformistak ziren, ez iraultzaileak, eta sozialistak, komunistak eta anarkistak bai.
Errepublikaren bilakaera politikoa
Errepublikan, sistema parlamentarioa onartu zenez, gobernuetan txandakatzea hauteskundeen bidez egin zen:
- Hasieran, biurteko erreformista egon zen, Manuel Azañaren gidaritzapean.
- Jarraian, eskuindarren biurtekoa etorri zen.
- Azkenik, Fronte Popularraren garaipena heldu zen.
Eskuindarren biurtekoa
Eskuindarren biurtekoan, Lerroux eta CEDA-k programan proposamenak egin zituzten: nekazaritza- eta erlijio-erreforma egitea eta 1931ko Konstituzioa aztertzea.
1934an, Asturiasen, Katalunian, Bizkaian eta Gipuzkoan iraultza armatua sortu zen, bereziki Asturiasen. Baina Lerrouxen gobernuak eta CEDAko hiru ministrok errepresio gogorra bideratu zuten, hainbat pertsona espetxeratuz eta Asturiasko meatzariei eraso eginez. Ondorioz, eskuindarren politika erradikalizatu egin zen, baina ezkertiarrak elkargana hurbiltzen hasi ziren gobernu eskuindarrari aurre egiteko.
Fronte Popularraren gobernua eta amaiera
Fronte Popularra otsailetik uztailera besterik ez zen egon boterean. Azaña aukeratu zuten Errepublikako lehendakari, eta hauek ziren haien helburu nagusiak: Konstituzioa errespetatzea eta zergen erreforma moderatua egitea, besteak beste.
Dena den, Errepublikaren aurkako konspirazioa prestatzen hasi zen, eta 1936ko uztailean, Marokon eta Iberiar penintsulan, “Altxamendu Nazionala” hasi zen, Francisco Franco Bahamonde jeneralaren gidaritzapean. Honek gerra zibila ekarri zuen, eta baita diktadura luze bat ere.