Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Sozialismoaren Bilakaera eta Sindikalismo Nazionalista

Historia2,33 KB

Euskal sozialismoaren bilakaera politikoa

XX. mendearen bigarren hamarkadaz gero, euskal sozialismoaren joera politikoa eta estrategia aldatu ziren. Perezaguaren erradikalismoaren ondoan, moderantismo eta pragmatismo politikora jo zuen alderdiak, Indalecio Prietoren eskutik. Horrela, hasierako ezaugarriak (gizartea iraultzaz aldatzea, mobilizazioa, presioa) leundu zituen.

Estrategia berria eta hauteskunde-arrakasta

Sozialismora heltzeko estrategia berriaren oinarriak demokrazia eta parlamentuaren bideak izan ziren eta, testuinguru honetan, errepublikarrekiko lankidetza garatu zuten. Perezagua alderditik bidali zuten. Estrategia horrek hauteskundeetan oso ondorio onuragarriak ekarri zituen:

  • Prieto gorteetako diputatu hautatu zuten hogei urtez, etenik
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Sozialismoaren Bilakaera eta Sindikalismo Nazionalista" »

Sistemaren Bilakaera: Alfontso XII.a eta Erregeordetza

Historia2,24 KB

1.3. Sistemaren Bilakaera (Aldiak)

1.3.1. Alfontso XII.a (1875-1885)

Alfontso errege zen bitartean, Cánovasen gobernu kontserbadoreak nagusitasuna izan zuen, 1876-1881 eta 1884-1885 bitartean. Lehen gobernu-aldian Cánovas sistema zentralizatzailea, moderatua eta oligarkikoa finkatzen saiatu zen:

  • Gatazka armatuen amaiera (azkeneko gerra karlista, kantonalismoaren amaiera eta Kubako Zanjongo bakea).
  • Politika zentralizatzailea (lurralde desberdinetako herritar guztiak berdinak legearen aurrean).

Sagastaren gobernuak (1881-1884) sistemari itxura demokratikoagoa eman zion: exiliatuen itzulera, katedra-askatasuna, biltzeko eskubidea, eta alderdi errepublikarren eta sozialisten legalizazioa.

1.3.2. Habsburgoko Maria Kristinaren Erregeordetza (1885-1902)

...
Jarraitu irakurtzen "Sistemaren Bilakaera: Alfontso XII.a eta Erregeordetza" »

Bigarren eta Hirugarren Karlistaldiak — Euskal Herria

Historia2,63 KB

Bigarren Karlistaldia

Gerra honetan, Euskal Herriaren parte-hartzea oso txikia izan zen. Katalunian arrakasta handiagoa izan zen. Gehienbat nekazarien altxamendua izan zen, zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren aurka. Egoera ekonomikoa nahiko ona izan zen eta Foruak neurri batean errespetatzen ziren. Euskal instituzioak kontrolatzen zituztenak liberal moderatuekin identifikatzen ziren.

Hirugarren Karlistaldia

Foruen aldeko sentimendua eta kultura

Foruen aldeko sentimendua oso sakona izan zen. José María Iparragirre poeta eta musikariaren Gernikako Arbola kantua oso popularra izan zen. 1868ko Iraultzaren ondoren, Gorteetako hauteskundeak egin ziren eta hautagai karlistek aulki guztiak lortu zituzten. Karlisten presentzia politikoa...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren eta Hirugarren Karlistaldiak — Euskal Herria" »

Progresisten Biurtekoa (1854-1856)

Historia2,84 KB

1854an, progresistek, moderatu aurreratuek eta demokratek ekimen bateratu baten bidez, aldarazi egin zuten Espainiaren Gobernuaren joera politikoa. Faktore hauek bultzatu zuten aldaketa:

1854ko aldaketaren faktoreak

  • Manzanaresko Manifestua. Manifestu horretan, moderatu puritanoek (Alderdi Moderatua baino ezkerragorako taldea, progresistekiko adostasuna bilatzen zuena) eskatu zuten zergak murriztea eta hauteskunde eta inprimatze lege berriak onartzea.
  • Uztaileko Jardunaldiak. Batzorde Iraultzaileak eratu ziren Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan eta beste hiri batzuetan.
  • “Vicalvarada” jazarraldia, O’Donnellek gidatua.

Esparteroren Gobernua eta erreformak (1854-1856)

1854ko azaroko hauteskundeetan gehiengo progresista nagusitu zen Gorteetan. Esparteroren...

Jarraitu irakurtzen "Progresisten Biurtekoa (1854-1856)" »

II. Mundu Gerra: kausak eta ezaugarri orokorrak

Historia2,58 KB

II. Mundu Gerra

Hasiera eta iraupena

Hasiera: 1939ko irailaren, Alemania Polonia inbaditu zuenean hasi zen.

Iraupena: ia 6 urte — 1939etik 1945era amaitu zen.

Bandoak eta nazioak

Hasieran bi bando nagusi zeuden: Aliatuak eta Ardatzeko potentziak.

  • Aliatuen artean: Erresuma Batua eta Frantzia.
  • Beste bandoan: Alemania eta Italia.

1941ean: beste herrialde batzuk sartu ziren: Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak (aliatuekin) eta Japonia (ardatzen).

Zergatiak — Kausa nagusiak

  • Versaillesko bakea: Bakea sinatu zenetik alemaniarrak irainduta sentitu ziren, eta Hitlerrek etekina atera zuen egoeratik. Oraindik, Alemaniak gerra-indemnizazioak ordaindu behar izan zituen (I. Mundu Gerran Alemaniak sinatutako bakearen ondorioz), gerraagatik kalteak dirutan ordaindu
...
Jarraitu irakurtzen "II. Mundu Gerra: kausak eta ezaugarri orokorrak" »

Gerra Arteko Garaia: Aldaketak eta Erregimen Totalitarioak

Historia2,92 KB

GERRA ARTEKO GARAIA

Aldaketa Ekonomikoa

  • Nagusitasuna Britaina Handitik EEBBetara pasa zen.
  • Europan: Inflazioa (prezioak gora) eta langabezia (1919-1922).
  • 1923tik aurrera ekoizpena igotzen zen, bizi maila gora egin zuen.
  • EEBBetan: Ekonomia indartu zen eta mailegu gehiegi eskatu ziren kontsumorako, ekoizteko eta burtsa indartzeko. Honek 1929ko KRAKA ekarri zuen EEBBetan eta gero Europan ere (maileguak EEBBri behar zitzaizkielako Europak).
  • Roosevelt presidenteak "New Deal" plana martxan jarri zuen.

Gizarte Berria

  • Biztanleak gero eta gehiago parte hartu zuten (sufragio unibertsala orokortu zen).
  • Bizi maila hobetu zen (kontsumo igoera, aisialdiko ideiak: kirola, musika).
  • Kultura arloan: zientziaren aurrerapenak, surrealismo eta abstrakzio arte mugimenduak
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Arteko Garaia: Aldaketak eta Erregimen Totalitarioak" »

Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Konferentziak (1943-1945)

Historia3,33 KB

Bigarren Mundu Gerra: Gertaera Garrantzitsuak (1943-1945)

AEB eta Pazifikoko Frontea (1943-1945)

1943tik 1945era, AEBetako Armadak Zelanda Berrian kokatu zuen bere base nagusia; hortik Japoniaren aurkako erasoak zuzentzen zituzten. Lortu zuten Japoniaren hedapena geldiaraztea Pazifikoan.

Europako Frontea eta Italiako Kanpaina

Casablancan (Maroko) bildu ziren ordezkari ingeles, frantses eta amerikarrak. Bertan, Italian lehorreratzea erabaki zuten.

Siziliako Lehorreratzea eta Italiako Erregimena Aldatzea

  • Sizilian lehorreratu ziren eta Italia menderatzeko kanpaina hasi zuten.
  • Erregeak Mussolini atxilotu egin zuen.
  • Ordezkari berri bat jarri zen boterean, amerikarrekin negoziatzeko asmoz.
  • Hala ere, Hitlerrek Italia inbaditu zuen.
  • Mussolini kartzelatik atera
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Konferentziak (1943-1945)" »

1937ko Gerra Bizkaian: Eusko Jaurlaritza eta Gernika

Historia6,58 KB

Gerra Bizkaian (1937): Eusko Jaurlaritzaren sorrera

Bigarren fasea Autonomia Estatutua onartu ondoren garatu zen, eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Bizkaia izan zen gerra-eszenatokia. Frankisten presioa lasaitu egin zen, indar guztiak Madril inguruan bildu baitzituzten. Bitarte hartan, Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea (euskal armada) sortu zuen.

1936ko urriaren 17an, Hernaniko kanposantuan, frankistek Jose Ariztimuño 'Aitzol' hil zuten. Erlijioaren izenean altxatu zirenek Aitzol bezalako beste 15 apaiz ere hil zituzten Euskal Herrian.

Baina egun horietan bi prozesu abiatu ziren: Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren eraketa. Jose Antonio Agirre lehendakariak gidatu zuen Euskadi autonomo hura, ia independentea, Bizkaira mugatuta, Gipuzkoako...

Jarraitu irakurtzen "1937ko Gerra Bizkaian: Eusko Jaurlaritza eta Gernika" »

Industrializazioa Euskal Herrian: Ontzigintza, Bankuak eta Gizartea

Historia2,65 KB

Industrializazioaren Garapena Euskal Herrian

Beste sektoren artean, ontzigintza garatu zen. Sota, Aznar, Ibarra eta abar ontzigintzan hasi ziren, ontziolak egokituz. Martinez Rivaren Astilleros del Nervión, Sotaren Compañía Euskalduna eta Sestaoko Sociedad Española de Construcción Naval enpresek Bilboko merkataritza ontziteria eta Espainiako gerra ontziak berritu zituzten.

Burdinbidearen Garapena

Burdinbidearen garapena ere gertatu zen. Trenbide lineak eraiki ziren, Bilbo-Gaztela linea barne. Barneko komunikazioak ere bazeuden. Bost meatze tren eraiki ziren minerala itsasadarrera garraiatzeko.

Bankuen Sorrera eta Kapital Finantzieroa

Industrializazioa aurrera joan zen neurrian, kapital handiak beharrezkoak ziren enpresa berriak finantzatzeko....

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa Euskal Herrian: Ontzigintza, Bankuak eta Gizartea" »

Euskal Herriko Industrializazioaren Bilakaera: 1840-1898

Historia2,24 KB

1. Etapa: Industrializazioaren hastapenak (1840-1850)

Industrializazioa 1840-1850 hamarkadetan zehar zabaldu zen. 1841ean aduanak kostaldera aldatu zirenean, Bilboko merkatariak bertako industria siderurgikoan inbertitzen hasi ziren. 1849an muga-zerga bat ezarri zen Frantzia eta Britainia Handirako produktuen esportazioa errazteko.

  • Boluetako Santa Ana (1841)
  • Nuestra Señora de la Merced Guriezon (1848)

1855ean labegarai horiek bildu eta Barakaldora eraman zituzten, Ibarra familiaren kapitalarekin. Ibarratarrek Nuestra Señora del Carmen lantegia ere eraiki zuten. Euskal Herriko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eramateko; beraz, kanpo-faktoreei esker gertatu zen prozesua, bereziki 1856an Bessemer Bihurgailuaren aurkikuntzari...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioaren Bilakaera: 1840-1898" »