Seiurteko Demokratikoa eta Lehen Errepublika: 1868-1874
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
1868an, Topete almiranteak, Serrano eta Prim jeneralen laguntzarekin, Cadizen altxatu ziren. Ia hilketarik gabe, batzorde iraultzaileak osatu ziren eta Isabel II.a erregina Frantziara ihes egin zuen. Momentu honetatik aurrera, Espainia monarkarik gabe gelditu zen.
Gobernu provisional bat eratu zen, Batasun Liberala eta Progresistak alderdiek osatua. 1869ko Konstituzioa idatzi zuten, honako printzipio hauek jasoz:
- Nazioaren subiranotasuna (boterea herritarrengan zegoela ulertuta).
- Sufragio unibertsala (botoa emateko eskubidea).
- Aginte banaketa.
- Pertsonen eskubideak.
Estatua monarkia parlamentarioa zen, eta gobernuak zeukan aginte betearazlea. Erregerik ez zegoenez, 1870ean Amadeo Savoiakoa, italiarra, ekarri zuten errege izateko, bere izaera demokratikoagatik eta monarkia demokratikoa ezarri nahi zuelako.
Prim, Amadeoren babesle nagusia, tiroz hil zuten, eta erregea babesik gabe geratu zen. Gainera, Cánovas del Castillok zailtasunak jarri zizkion, eta krisiak eta kolonietako arazoek egoera areagotu zuten. Horren ondorioz, 1873an Amadeo abdikatu egin zuen, legitimoa ez zela argudiatuta.
Lehen Errepublika (1873)
Amadeoren abdikazioaren ondoren, berehala Errepublika aldarrikatu zen eta Figueras izendatu zuten presidente. Lehen Errepublikaren saiakera, ordea, porrot hutsa izan zen:
- Ez zuen defendatzaile indartsurik.
- Modu gogorrean jarri zen martxan.
- Gerra Karlista piztu zen berriro.
- Ogasun publikoa hondatuta zegoen.
- Kubako arazoa larria zen.
- Agitazio sozial handia zegoen.
Gorteetako Hauteskundeetan errepublikano federalak nagusitu ziren, eta Pi i Margall izendatu zuten gobernuburu. Berehala, errepublikaren antolaketari buruzko eztabaidak sortu ziren: batzuek ordena ezinbestekoa zela pentsatzen zuten, goitik hasita errepublika federala eraikitzeko; beste batzuek, berriz, behetik sortu behar zela eta hala iritsiko zela ordena eta bakea.
Horren ondorioz, kantonamendu iraultza sortu eta zabaldu zen. Pi i Margallek egoera ikusita dimisioa aurkeztu zuen, eta Salmerón hartu zuen gobernuaren gidaritza. Salmeronek ordena berrezartzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.
Mugimenduak etenik gabeak ziren, eta azkenean, Pavia jeneralak egindako altxamenduak eten zuen Lehen Errepublikaren saiakera 1874an.