Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Gertaerak eta Ondorioak

Historia3,67 KB

Lehen Mundu Gerra eta bere testuingurua

Aliantza-blokeak

Aliantza-blokeak: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia). Alemaniaren mehatxuei aurre egiteko, Frantzia eta Errusia batu ziren, eta Entente Hirukoitza sortu zen (Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia).

Imperialismoen arteko borroka

Alemania lehian zegoen Frantziarekin eta Britania Handiarekin koloniengatik. Alemaniak Marokon sartu nahi izan zuen, eta horrek talka egin zuen.

Balkanetako helburu nazionalistak

Balkanak gatazka-eremu bihurtu ziren Europan. Interes talka nagusia Serbia eta Bulgaria artean izan zen, baita Austria-Hungariako eta Errusiako inperioen artean ere. Austriaren espantsionismoa geldiarazteko, Errusia Serbiaren babesle eta aliatu bihurtu zen.

Gerraren hasiera

Sarajevoko

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Gertaerak eta Ondorioak" »

Europako Lehia Inperialista, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Historikoak

Historia3,88 KB

Europako Lehia Inperialista eta Lehen Mundu Gerra

EKIALDEA: Otomandar Inperioaren desagertzean XIX. eta XX. mendeetan Europako potentzien artean sortutako lehia izan zen, Balkanetako lurraldeak eta Mediterraneoaren ekialdeko lurraldeen kontrola eskuratzeko.

Plan eta gertaera nagusiak

  • Schlieffen Plana: 1905ean Frantziako frontean erabiltzeko Alemaniaren operazio plana.
  • Somme (1916): Verdun-eko eta Sommeko gudu bortitza.
  • Zimmermann Telegrama (1917): Arthur Zimmermann Kanpo Arazoetako ministroak Mexikoko anbasadoreari Estatu Batuen aurka egiteko proposatutako aliantza.

Versailleseko Ituna eta Bake Prozesua

VERSAILLESEKO ITUNA: Alemaniak eta aliatuek Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena, 1919ko ekainaren 28an sinatua. Garaileek inposatu...

Jarraitu irakurtzen "Europako Lehia Inperialista, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Historikoak" »

Euskal Historia: Nazionalismoa, Errepublika eta Gerra Zibila

Historia4,46 KB

historikoa: Euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoak

Ideologikoa, euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoak ezarri zituelako. Berrezartze garaian, 98ko hondamendiaren ondorengo nazionalismoaren sorrerarekin. Bilbon idatzi zen, euskaldun abertzaletasunaren erdigunean.

Sabino Arana ideologo nazionalista izan zen. Foruzaletasuna defendatu ondoren nazionalismo erradikal etnizistatik, nazionalismo modernoaren bilakaera egin zuena.

Hainbat dokumentu publiko izan zituen, argitaratuta egon zelako. Nazionala, euskal nazioko herritarrengan izan zuelako eragina.

Batzokiak euskaldunentzako elkartze tokiak dira (1. artikulua). Sabino Aranaren estatutuaren menpe egongo dira (2. artikulua), Foruak izango dituzte oinarri, kideak euskaldun arraza izango...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Historia: Nazionalismoa, Errepublika eta Gerra Zibila" »

Espainiako Historia XIX. Mendean: Frantziako Inbasioa, Independentzia Gerra eta Karlistaldiak

Historia2,71 KB

Fontenebleauko ituna

FONTENEBLEAUKO ITUNA: Karlos IV.a Frantziako Iraultzaren kontra jarri zen eta Konbentzio Gerran parte hartu zuen. 1795ean Basileako ituna sinatu zuten; ondorioz, 1807an Espainia Frantziaren aliatu bihurtu zen. Espainiak eta Frantziak ituna sinatu zuten, eta hitzartu zuten Portugal inbaditzea, Portugal Ingalaterrarekin aliatuta zegoelako.

Independentzia Gerra

INDEPENDENTZIA GERRA: Errege familia bahitu zutela eta, Madrilen herri matxinada izan zen, eta ondoren beste leku batzuetan ere bai.

Frantziaren menpekotasunetik askatzeko gerra zibila izan zen. Biztanleria bi taldetan banatu zen: frantsesalen taldea, Josef Bonaparte erregetzat onartu zutenak, eta fernandistena, Fernando VII.aren alde borrokatu zirenak.

Lehen Karlistaldia

LEHEN

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia XIX. Mendean: Frantziako Inbasioa, Independentzia Gerra eta Karlistaldiak" »

Serranoren erregealdia eta I. Errepublika Espainian

Historia3,76 KB

Serranoren erregealdia eta Amadeo I.aren monarkia

Konstituzioa onetsi ondoren, erregeordetza onartu zen: Serrano (erregeorde) eta Prim (gobernuburu). Errepublikazaleak ez zeuden ados eta karlistak matxinatu ziren. Gobernuak errege bat behar zuen eta hori Prim-en ardura zen; Amadeo Saboiakoa, italiarra, hautatu zuten. Amadeo Espainiara etorri baino hiru egun lehenago, Prim hil zuten.

Arazoak etorri ziren:

  • Barne-babes eza: Moderatuak kontra agertu ziren, Borboien dinastiari fideltasuna zor ziotelako.
  • Gatazkak Espainian:
    1. Hirugarren Karlistaldia (Karlos VII.a tronuan ezartzeko).
    2. Kubako Hamar Urteko Gerra (1868).
    3. 1872ko altxamendu federalista (errepublikazaleak eta anarkistak nahastuta).

Koalizio-gobernua jaitsi zen etengabeko borrokak zeudelako. 1873an...

Jarraitu irakurtzen "Serranoren erregealdia eta I. Errepublika Espainian" »

1812ko Espainiako Konstituzioa: Liberalismoaren Lehen Saiakera

Historia5,72 KB

1812ko Espainiako Konstituzioa

Sarrera: Espainiako Konstituzioa 1812an Cádizko Gorteek onartu zuten. Espainiako Gorteak hiru hemisferiotako espainiar guztientzat osatu ziren, eta gehienak liberalak ziren. Dokumentu horrek Espainiako lurraldearen oinarri legegilea azaldu zuen.

Testuingurua

1812ko martxoaren 19an, Napoleonen Frantziaren aurkako Independentzia Gerran, Cádizko Gorteek lege-testua onartu zuten. Frantziarrek hegoaldea soilik okupatzen zuten, eta horregatik Gorteak han bildu ziren. Erregea alde egin zuenez, herriak gidaritza hartu zuen. Batzorde Zentral Gorenak, Cádizen bilduta, Gorteen deialdia egin zuen konstituzioa idazteko.

Printzipio nagusiak

Subiranotasuna: Subiranotasuna nazioan dago, eta Gorteak sufragio bidez aukeratutako ordezkariek...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Espainiako Konstituzioa: Liberalismoaren Lehen Saiakera" »

Espainiako eta Euskal Herriko historia garaikidea: XIX. mendea

Historia6,69 KB

Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Absolutismoa ezartzeko, erregimen zaharrera itzuli zen estatua, krisi eta orekarik gabe. Martin de Garayk dirua eskatu zuen, eta erregeak errepresioa erabili zuen liberalen aurka. Liberalak eta frantses erbestera joan ziren, eta armen bidezko estatu-kolpeek porrot egin zuten: Espoz y Mina Iruñean (1814) eta Lacy Bartzelonan (1817). Azkenean, Riegok 1820an arrakasta izan zuen eta liberalismoa berrezarri zuen.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Amerikar koloniak kontrolpean izateko armada bidali behar zen, Riego buru zutela. Fernandori 1812ko konstituzioa onartzera behartu zuten, monarkia konstituzionala eta erreforma liberalak ezarriz: estatuaren zorra gutxitzeko, eliza eta herri lurrak desamortizatu ziren. Boterean...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko historia garaikidea: XIX. mendea" »

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila: Euskal Autonomia Estatutuaren Historia eta Frankismoaren Sorrera

Historia5,4 KB

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila

Euskal autonomia estatutuaren bidea

1931an Euskal autonomia aldarrikatu zuten, foru erakundeak galdu ondoren. 1931ko apirilaren 17an, Euskal autonomiaren aldeko kanpainaren ondoren, errepublikan mugimendu bat hasi zen. Apirilaren 18an, erakunde ez politiko bat sortu zen eta Euskal autonomiaren proiektua egin zuen.

Garai hartan, euskal mapa politikoak hiru erpin zituen: EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea), ezkerreko eta eskuineko indarren aurka jo zuten eta ez zuten Donostiako Itunean parte hartu. Eusko Ikaskuntzak proiektua sortu zuen, eztabaida soilik sortuz.

Ezaugarriak

  • Ez zen Konstituzioak autonomiari ezarritako esparrura mugatu.
  • Euskal estatu bat aldarrikatu zuten.
  • Askatasuna ezarri zen irakaskuntzan eta administrazioan.
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila: Euskal Autonomia Estatutuaren Historia eta Frankismoaren Sorrera" »

Erromatarren aurreko herriak eta Iberiar penintsulako historia: laburpena

Historia2,71 KB

Erromatarren aurreko herriak

Erromatarren aurreko herriak: erromatarrak sartu aurretik (K.a. VIII-III) Iberiar penintsulan zeuden herriak dira. 3 eremutan banatzen dira: iberiarrak, feniziar eta greziarren eraginak zituztenak (aurreratuenak); zeltak eta zeltiberiarrak; eta iparraldekoak, galaikoak, asturiarrak...

Baskoiak

Baskoiak: erromatarrak heldu aurretik (K.a. II. mendean), Pirineoetako 2 maldetan bizi zen herri ez indoeuropearrari eman zioten izena. Gaur egungo Nafarroa, Gipuzkoa, Aragoi eta Errioxaraino zabaltzen zen. Ezaugarri nagusia hizkuntza, euskara da. K.o. IX. mendean baskoiek Iruñeko erresuma sortu zuten.

Erromatar probintziak

Erromatar probintziak: Hispania konkistatu ondoren Erromak ezarritako antolakuntza administratiboa. K.a....

Jarraitu irakurtzen "Erromatarren aurreko herriak eta Iberiar penintsulako historia: laburpena" »

Frankismoaren garapena, trantsizioa eta Gernikako Estatutua

Historia10,1 KB

Erregimena finkatzea

Erregimena finkatzea: Arnasguneak bilatzea politika, ekonomia eta gobernu-formula bilatzeko arazoak konpontzeko.

Opus Dei eta teknokraten eko-erreforma

Opus Dei teknokraten eko-erreforma: 1957an sortutako gobernuan sartu eta konbentzitu, eta eko-kolapsoa gainditzeari eta modernizatzeari ekin (zerga-erreforma, diru-sarrerak handitzea).

Lege berriak

Lege berriak:

  • Estatuko Administrazio Legea: administrazio deszentralizatua, bizkorra eta modernoa. Gobernuaren eta Estatuaren jarduera bereizi, Francok bien buru jarraitzen zuen.
  • Hitzarmen Kolektiboei buruzko Legea: lan-esparrua, industria-errealitatera egokitua.
  • Lege Sindikala.
  • Prentsa Legea: aurretiko zentsura kendu eta komunikabide berriak sortzeko aukera.
  • Erlijio Askatasunari buruzko
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren garapena, trantsizioa eta Gernikako Estatutua" »