Erromatarren aurreko herriak eta Iberiar penintsulako historia: laburpena

Historia2,71 KB

Erromatarren aurreko herriak

Erromatarren aurreko herriak: erromatarrak sartu aurretik (K.a. VIII-III) Iberiar penintsulan zeuden herriak dira. 3 eremutan banatzen dira: iberiarrak, feniziar eta greziarren eraginak zituztenak (aurreratuenak); zeltak eta zeltiberiarrak; eta iparraldekoak, galaikoak, asturiarrak...

Baskoiak

Baskoiak: erromatarrak heldu aurretik (K.a. II. mendean), Pirineoetako 2 maldetan bizi zen herri ez indoeuropearrari eman zioten izena. Gaur egungo Nafarroa, Gipuzkoa, Aragoi eta Errioxaraino zabaltzen zen. Ezaugarri nagusia hizkuntza, euskara da. K.o. IX. mendean baskoiek Iruñeko erresuma sortu zuten.

Erromatar probintziak

Erromatar probintziak: Hispania konkistatu ondoren Erromak ezarritako antolakuntza administratiboa. K.a. II. mendean 2 zonaldetan banatu zen: citerior eta ulterior. Augustoren garaian, 3tan banatu zen: Tarraconense, Baetica eta Lusitania. K.o. III. mendean 2 gehitu zituzten: Carthaginense eta Gallaecia.

Andelos

Andelos: I-II. mendeetako Nafarroako hiri hispano-erromatarra (Mendigorria). Hiriak ur-hornidura sistema hidrauliko konplexua zuen: ura bilzen zuen presa batean zegoen eta ubide baten bidez depositu batera pasatzen zen. Azken honek uraren irteera erregulatzen zuen sistema bat zuen. Depositu horietatik ura akueduktu baten bidez hirira iristen zen.

Erromanizazioa eta gizarte-aldaketak

Erromanizazioa: K.a. III. mendetik aurrera Erromaren antolamendu politiko, sozial eta kulturalak Hispaniako gizartean errotzea izan zen. Sakona zen Mediterraneoko kostaldean eta hegoaldean, eta arinagoa, aldiz, barnealdean eta iparraldean.

Mozarabiarrak

Mozarabiarrak: VIII. mendetik aurrera musulmanen menpeko lurraldeetan bizi ziren kristauak ziren. Erlijioa gorde zuten, baina zerga bereziak ordaindu behar zituzten eta ezin zuten kargu politikorik izan. IX. mendean musulmanen kontrako altxamenduak egin zituzten eta ondorioz, batzuek iparraldeko kristau erreinuetara emigratu zuten.

Kordobako kalifatua

Kordobako kalifatua: 929. urtetik XI. mendearen hasiera arte. Abderraman III.ak Bagdadekiko lotura hautsi ondoren bere politika eta erlijio osoa hartu zuen. Handik aurrera, Kordoba mendebaldeko hiri nagusi eta kultura handiko gune garrantzitsu bihurtu zen.

Birkonkista

Birkonkista: VIII. mendetik XV. arte kristauek musulmanek hartutako lurraldeak berreskuratzeko egindako hedapen prozesua da. 3 epealdi daude: XI. arte musulmanen nagusitasuna; XI-XII. bitartean kristauen berreskuratzea eta aurrera egitea; eta XII.etik aurrera kristauen nagusitasuna.

Deskargatu

PDF Word HTML