Serranoren erregealdia eta I. Errepublika Espainian

Historia3,76 KB

Serranoren erregealdia eta Amadeo I.aren monarkia

Konstituzioa onetsi ondoren, erregeordetza onartu zen: Serrano (erregeorde) eta Prim (gobernuburu). Errepublikazaleak ez zeuden ados eta karlistak matxinatu ziren. Gobernuak errege bat behar zuen eta hori Prim-en ardura zen; Amadeo Saboiakoa, italiarra, hautatu zuten. Amadeo Espainiara etorri baino hiru egun lehenago, Prim hil zuten.

Arazoak etorri ziren:

  • Barne-babes eza: Moderatuak kontra agertu ziren, Borboien dinastiari fideltasuna zor ziotelako.
  • Gatazkak Espainian:
    1. Hirugarren Karlistaldia (Karlos VII.a tronuan ezartzeko).
    2. Kubako Hamar Urteko Gerra (1868).
    3. 1872ko altxamendu federalista (errepublikazaleak eta anarkistak nahastuta).

Koalizio-gobernua jaitsi zen etengabeko borrokak zeudelako. 1873an Amadeok abdikatu eta Espainiatik alde egin zuen.

I. Errepublika (1873-1874)

Amadeoren abdikazio egun berean, Gorteek errepublika aldarrikatu zuten eta Figueras izendatu zuten gobernuburu. Suitzak eta EEBBetek ez ezik, beste herrialde batzuk ez zuten onartu, erregimen iraultzailea zelako; monarkikoek ere errepublikaren alde bozkatu zuten.

Errepublikak hasieratik arazoak izan zituen:

  • Agitazio soziala: Klase herrikoiek pozez hartu zuten errepublika. Lehen Internazionalaren eragina nabarmena izan zen: Andaluzian nekazarien altxamendua egon zen lurrak banatzeko, eta hirietan langileen mobilizazio ugari. Honakoak eskatu zituzten: lanaldia murriztu, soldatak hobetu eta estatu federala sortu.
  • Gerra karlista eta Kubako gerra: Hirugarren gerra karlista 1876 arte luzatu zen.

Guzti honek ondorio latzak ekarri zituen: errepublikak 11 hilabete besterik ez zuen iraun eta ezegonkorra izan zen, 4 presidente izanik epe horretan.

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak

Errepublikazaleak izan ziren garaile. Gorteek errepublika demokratiko federala aldarrikatu zuten, Figueras gobernuburu zelarik. Egun batzuk geroago dimititu zuen, eta Pi i Margallen esku geratu zen kargua. 1873an konstituzio proiektua egin zen, nahiz eta ez zen aprobatu. Proposamenak honakoak zekartzan:

  1. Espainia 17 eskualde federaletan banatzea (Kuba barne).
  2. Presidenteak federazioa koordinatzea.
  3. Koloniei independentzia ematea.
  4. Eliza eta estatua banatzea.
  5. Askatasun erlijiosoa.

Kantonalismoa eta erorketa

Konstituzioa aprobatu aurretik, kantonalismoaren altxamendua eman zen; kantonamendu libre eta subiranoak aldarrikatu zituzten, eta biolentzia erabili zuten. Guzti honengatik, anarkismoaren eta kaosaren ideia zabaldu zen.

Pi i Margallen ondoren, Salmeron bihurtu zen presidente berri eta kantonamenduen mugimenduaren kontra bidali zuen ejerzitoa (Martinez Campos eta Pavia nabarmenduz). Salmeronek dimititu egin zuen, ez zuelako sinatu nahi auzitegi militarrek ezarritako heriotza zigorra.

Beste gobernuburu bat iritsi zen, Emilio Castelar. Parlamentuko saioak bertan behera utzi eta aginte-keriaz gobernatu zuen. Gorteak berriro batu zirenean, Castelarren gobernuari zentsura-mozioa jarri zioten (botar otra vez). Bozketa egitean Castelar galduko zuela ikusi zen, eta hori gertatu ez zedin, Paviak estatu-kolpea eman zuen 1873an.

Trantsizioa eta Errestaurazioaren hasiera

Ondoren, Serrano presidente bihurtu zen eta trantsizio epealdia eman zen. 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso XII.ak Sandhursteko manifestua sinatu zuen (idazlea Cánovas del Castillo izan zen). Bertan zioen Espainiaren irteera bakarra monarkia konstituzionala zela.

1874ko abenduaren 29an, Martínez Camposek pronuntziamendu militarra (Seigarren Urteko militarra) egin zion Sexenio Demokratikoari, Errestaurazioari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML