Europako Lehia Inperialista, Lehen Mundu Gerra eta Errusiako Iraultza: Gako Historikoak

Historia3,88 KB

Europako Lehia Inperialista eta Lehen Mundu Gerra

EKIALDEA: Otomandar Inperioaren desagertzean XIX. eta XX. mendeetan Europako potentzien artean sortutako lehia izan zen, Balkanetako lurraldeak eta Mediterraneoaren ekialdeko lurraldeen kontrola eskuratzeko.

Plan eta gertaera nagusiak

  • Schlieffen Plana: 1905ean Frantziako frontean erabiltzeko Alemaniaren operazio plana.
  • Somme (1916): Verdun-eko eta Sommeko gudu bortitza.
  • Zimmermann Telegrama (1917): Arthur Zimmermann Kanpo Arazoetako ministroak Mexikoko anbasadoreari Estatu Batuen aurka egiteko proposatutako aliantza.

Versailleseko Ituna eta Bake Prozesua

VERSAILLESEKO ITUNA: Alemaniak eta aliatuek Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena, 1919ko ekainaren 28an sinatua. Garaileek inposatu zuten: lurraldeak galdu, desmilitarizatu eta gerra-kalteen ordainketa egin behar izan zuen Alemaniak.

14 PUNTUAK: 1918ko urtarrilaren 8an, Wilson presidenteak Entente hirukoitzaren eta Erdiko Inperioen arteko bake-negoziaziorako proposatu zituen puntuak.

WILSON: Politika berritzailea: 8 orduko lanaldia eta emakumeei botoa (1920).

LOCARNO (1925): Locarnon nazioarteko tentsioa baretu zen; Alemaniak Belgikarekiko eta Frantziarekiko mugak zehaztu zituen.

Ekonomia eta Gizartea

  • ESPEKULAZIOA: Prezioen aldaketan merke erosi eta garestiago saltzea.
  • SUPERPRODUKZIOA: Merkatua salgaiak xurgatzeko gai ez izatea.

Emakume eta politikari aitzindariak

  • Concepción Gald: (1820-1893) idazlea, zuzenbidea eta kazetaritza.
  • Clara Campoamor: (1888-1972) politikaria, emakumeen babeslea.
  • Victoria Kent: (1889-1987) abokatua eta politikari espainiarra.

Errusiako Iraultza

Pertsonaia eta talde politikoak

  • Kerenski: (1881-1970) politikari errusiarra, alderdi sozialiraultzailekoa. Justizia eta Armada ministroa izan zen. Boltxebikeek kargutik bota zuten.
  • Boltxebikeak: Plekhanov eta Leninen tesiei jarraitu zien Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako zatiaren jarraitzaileak.
  • Mentxebikeak: Lenin eta Plekhanoven tesiaren aurka agertu zirenak.
  • Stalin: Politikari sobietarra. Lenin elkartu eta boltxebikeen iraultzan parte hartu zuen, botere osoa lortu arte.

Gertaera nagusiak

  • Igandeko odol-jarioa (1905/01/22): Hermitage-ko sarraskia.
  • Apirileko Tesiak: Leninek kaleratutako ildoak, kide boltxebikeei zuzenduta. Sobietek boterea hartu eta behin-behineko gobernua urkatu zuten.
  • Gerra Zibila (1918-1921): Hornidura-arazoak eta gatazka.
  • NEP (1921-1928): Stalinen garaian aplikatutako politika ekonomiko berria Errusiako iraultzaren ondoren. Gerra Komunistak eragindako eskasiari aurre egiteko.

Erakunde eta kontzeptuak

  • GOSPLAN (1921): SESBentzako plangintza-batzordea, Moskun egoitza zuena.
  • KOLJOZ: Ekoizpen-bideen jabetza kolektiboan oinarritutako nekazarien kooperatiba.
  • SOVJOZ: Estatuaren nekazaritza-ustiapena, ekoizpen-bideen jabetza estatuarena izanik.
  • Stakhanovismoa: SESBen ekoizpena handitzeko langileen sistema; lan-sari bereziak jasotzen zituzten langileak.
  • Internazionalismoa: Iraultzaile eta sozialisten izenean, kapitalismoari eta inperialismoari aurre egiteko zapalduriko herrien eta langileen batasuna aldarrikatzen duen pentsamendua.
  • SESB: XX. mendeko zati handi batean herrialde sozialista izan zena, Tsarren Inperioaren ordez.

Deskargatu

PDF Word HTML