Lehen Mundu Gerra: Kausak, Gertaerak eta Ondorioak
Lehen Mundu Gerra eta bere testuingurua
Aliantza-blokeak
Aliantza-blokeak: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia). Alemaniaren mehatxuei aurre egiteko, Frantzia eta Errusia batu ziren, eta Entente Hirukoitza sortu zen (Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia).
Imperialismoen arteko borroka
Alemania lehian zegoen Frantziarekin eta Britania Handiarekin koloniengatik. Alemaniak Marokon sartu nahi izan zuen, eta horrek talka egin zuen.
Balkanetako helburu nazionalistak
Balkanak gatazka-eremu bihurtu ziren Europan. Interes talka nagusia Serbia eta Bulgaria artean izan zen, baita Austria-Hungariako eta Errusiako inperioen artean ere. Austriaren espantsionismoa geldiarazteko, Errusia Serbiaren babesle eta aliatu bihurtu zen.
Gerraren hasiera
Sarajevoko hilketa
Frantzisko Fernando artxidukearen hilketak (Austriako koroaren oinordekoa), Sarajevon, gerra piztu zuen. Hilketa serbiar talde nazionalistekin lotutako ikasle batek egin zuen. Alemaniak bultzatuta, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion. Une hartatik aurrera, aliantza-sistemak martxan jarri ziren eta Europa osoa gerran sartu zen:
- Errusiak Serbia babestu eta Austriari gerra deklaratu zion.
- Alemaniak Austria babestu eta Errusiari eta Frantziari gerra deklaratu zien.
- Alemaniak Belgika inbaditu zuenean, Erresuma Batuak gerra deklaratu zion Austriari eta Alemaniari.
Garaileen bakea: Parisko Konferentzia
Versallesko Ituna
1919an, gerra amaituta zegoela, herrialde garaileak Parisen bildu ziren. Itun garrantzitsuena Versallesko Ituna izan zen. Itun horrek Alemaniari gerraren erantzukizuna leporatu zion eta baldintza gogorrak ezarri zizkion:
- Lurralde galerak.
- Kalte-ordainak (indemnizazioak) ordaintzeko betebeharra.
Gerraren ondorioak
Demografia
Gerrak giza kostu handia izan zuen: ia hamar milioi pertsona hil ziren eta sei milioi pertsona elbarri geratu ziren.
Ekonomia
- Gerran parte hartu zuten herrialdeak pobretu ziren.
- Finantza publikoak guztiz zorpetuta geratu ziren gerra-maileguen ondorioz.
- Europak munduko ekonomiako hegemonia galdu zuen, eta Estatu Batuek haren lekua hartu zuten.
- Japoniak aprobetxatu zuen eta bere industria-ekoizpena asko handitu zuen.
Gizartea
Pobreziaren urteak izan ziren. Gizarte-atsekabea areagotu zen eta greba ugari izan ziren.
Errusiako iraultza
Autokrazia
Autokrazia gobernu sistema bat da, non legerik gorena pertsona bakarraren borondatea den. Tsarrak mugarik gabeko boterea zuen.
Lenin
Lenin politikari, iraultzaile eta komunista errusiarra izan zen. Boltxebikeen liderra eta 1917ko urriko iraultzaren buruzagia izan zen. Herri Komisarioen Kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta, 1922an, SESBko buruzagi nagusia bilakatu zen. Marxista zen.
Sobietak
Sobietak langileen kontseilu edo asanbladak ziren. Helburua nazioan gobernu sistema berria ezartzea zen. 1917ko urriko iraultzaren ondoren, Alderdi Boltxebikeak sobietak beregain hartu zituen.
Boltxebikeak
Boltxebikeak Errusiako langile alderdi sozialdemokratako fakzio bat ziren. Borroka armatuaren aldeko apustua egin zuten. 1917ko Errusiako iraultzan, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista izena hartu zuten.
Aurkako jarrera
Boltxebikeen aurkakoak ziren eta haien helburua Errusia erregimen demokratiko bihurtzea zen.