Espainiako Erregimen Zaharraren Krisia eta Iraultza Liberala
1. Kronologia Orokorra (1789-1833)
- 1789: Frantziako Iraultza.
- 1808-1814: Independentzia Gerra (Jose I.a Bonaparte).
- 1812: Cadizko Konstituzioa.
- 1814: Pertsiarren Manifestua.
- 1814-1820: Seiurteko absolutista.
- 1820-1823: Hirurteko liberala.
- 1823-1833: Hamarkada Doilorra (Fernando VII.aren heriotza 1833an).
2. Frantziako Iraultzaren Eragina Espainian
XVIII. mendearen amaieratik Espainiako ilustratuek hainbat aldaketa bultzatu zituzten Antzinako Erregimenean, Europan gertatzen ari zen bezala.
Frantzian, 1789ko Frantziako Iraultzaren ondorioz, monarkia erori zen. Ideia iraultzaile horiek Espainian ez zabaltzeko, Karlos IV.a erregeak muga itxi zuen eta ilustratuak jazarri zituzten. Hala ere, Espainia ezin zen luzaroan Frantziarekin haserre egon, biek etsai...