Deskolonizazioa: Definizioa, Kausak eta Bitartekoak Mundu Osoan

Historia6,97 KB

Deskolonizazioa: definizioa, kausak eta bitartekoak

Deskolonizazioaren kausak

Europako inperioak mantentzeko zailtasunak sortu ziren:

  • Kolonietako jendeak metropolia ahulak zirela eta garaiezinak ez zirela konturatu ziren, Bigarren Mundu Gerran metropoliak oso azkar erori zirelako.
  • Gerrak mugimendu nazionalistak indartu zituen.
  • AEB eta SESB ez zeuden koloniak zituztenen artean, eta, beraz, inperioen aurka jokatzen zuten koloniei laguntzen zieten. Horrela, lurralde gehiago beren alde jarriko ziren eta aliatu gehiago izango zituzten.
  • NBE-ko herriek autodeterminazio-eskubidea izatea babesten zuten, eta, beraz, inperioen deskolonizazioaren alde zeuden.

Deskolonizazioa: kronologia eta non gertatu zen

Deskolonizazio prozesu osoak 1946tik 1999ra iraun zuen, baina independentzia gehienak 1950etik 1975era bitartean gertatu ziren.

Deskolonizazioa Asian

Hindustango penintsula

Britania Handiaren kolonia bat zen. Negoziazioaren bidez lortu zuen independentzia, baina kolonoek ez zuten elkarrekin iraun.

Bi estatu sortu ziren: Indiako Batasuna (gehienak hinduak) eta Pakistan (gehienak musulmanak). Horrez gain, Indiaren eta Pakistanen artean mugak direla eta liskarrak daude.

Deskolonizazioa Afrikan

Afrikako iparraldea eta ipar-ekialdea

Eskualde honetako lurralde guztiek modu baketsuan lortu zuten independentzia, Aljeria izan ezik.

Panarabismoa

Independentzia lortzen lagundu zuen erlijio-kultura mugimendu zabal bat izan zen. Bere helburua kultura musulmana zuten lurralde guztiak batzea zen. Kolonialismoaren aurka zegoen eta munduan herrialdeen bloke berri bat sortu nahi zuen.

Saharaz hegoaldeko Afrika

Saharaz hegoaldeko estatu berriei modu baketsuan eman zieten independentzia potentziek itunen bidez. Baina estatu hauek ez zituzten mugimendu nazionalistak garatu eta, ondorioz, Europak ezarritako muga artifizialekin jarraitu zuten. Batzuetan, ezaugarri etniko eta kultural desberdinetako herriak estatu berean zeuden, eta, ondorioz, liskarrak izaten zituzten.

Bertako gutxiengo batek abiarazi zituen independentzia prozesuak (Europan ikasia zutenek). Beste batzuetan, kolono zuriek abiarazi zituzten prozesu hauek, beraiek boterea izan ahal izateko, eta orduan, bertakoak marjinatzen zituzten. Estatu berriak sortzeko arazoak izan zituzten: nazio-sentimendurik ez zegoelako, mugengatik sortutako liskarrak zirelako, Europan prestatutako elite indigenak biztanle gehienekin komunikatzeko gai ez zirelako eta herrialdeetan tribu-gatazkak gertatzen zirelako. Horrez gain, herrialde gehienetan diktadurak ezarri zituzten krisia zela eta.

Belztasuna

Beltzen kultura- eta espiritu-balioen multzoa.

Panafrikanismoa

Afrikako lurralde guztien arteko batasun- eta elkartasun-mugimendua da. Helburua Afrikako herrialdeen arteko loturak sendotzea zen.

Ekialde Erdia: konpondu gabeko gatazka

Aurrekariak: Ekialde Hurbila XX. mendearen lehen erdialdean

Sionismoa

XIX. mendearen amaieran Europan sortutako mugimendu politiko eta ideologikoa. Juduek Palestinara itzultzeko eskubidea zutela defendatzen zuen, baita estatu judua sortzeko eskubidea ere.

Palestinan musulmanak bizi ziren, baina Britania Handiak agintzen zuen.

Balfour adierazpena

Britania Handiak idatzitako tesi bat da, eta bertan, Britania Handiak juduei Palestinara itzultzen uzten die. Ondorioz, judu asko Palestinara itzuli ziren.

XX. mendearen lehen zatian, judu asko Palestinara emigratu zuten. NBE-k Palestina bi estatutan banatu zuen: bat juduentzat eta bestea palestinarrentzat.

Arabiarren eta israeldarren arteko gerrak

Arabiarren eta juduen artean gatazka asko izan ziren Israel independente bihurtzean, eta beraien artean izandako gerra guztiak Israelek (juduek) irabazi zituen. Azkenean, bakea sinatu zuten.

Palestinako Aginte Nazionalaren sorrera (ANP)

Lehen gerra arabiar-israeldarraren ondoren, Israelen geratu ziren palestinarrak marjinatu egin zituzten. Lurralde okupatuetatik joatea erabaki zuten palestinarrek eta hainbat herrialde arabiarretako errefuxiatu-esparruetan bizitzen hasi ziren.

Palestina Askatzeko Erakundea (PAE)

Palestindar nazioa defendatzen zuen erakunde bat zen. Bere helburua palestindarrek beren lurraldea berreskuratzea zen, errefuxiatu izateari uzteko. Bi sistema erabili zituen helburua lortzeko: 1. Israelen aurkako atentatuak egin zituen. 2. Intifadak egin zituzten: Palestinaren eskubideak aldarrikatzeko egiten ziren manifestaldi handiak ziren, eta hiri-gerrillaren taktika erabiltzen hasi ziren Israelen aurka.

Gaur egun, palestinarrek sasi-independentzia edo autonomia dute bi lurraldetan.

Hirugarren Munduaren sorrera

Estatu ahulak

  • Muga artifizialak: Lurralde askotan ezarritako mugak ez zetozen bat herrien arteko mugekin, eta horrek herribarneko eta herriarteko liskar asko eragin zituen.
  • Langile prestaturik ez izatea: Gobernuaz eta administrazioaz arduratzeko langile prestaturik ez zegoenez, askotan erabaki okerrak hartu ziren, eta arazoak larriagotu ere egin ziren.
  • Estatu diktatorialak: Lurralde askotan diktaduurak ezarri ziren, eta ez zegoen askatasunik.

Mendekotasun politikoa

Neokolonialismoa

Deskolonizazioa gertatu zen arren, koloniek herrialde garatuei produktu manufakturatuak erosten jarraitu behar izan zieten, eta haiei beren baliabide naturalak saltzen, kolonien ekonomiak ezin zuelako bere kabuz aurrera jarraitu.

Horrez gain, koloniek ez zituzten azpiegiturarik (trenak, errepideak…) ez zerbitzurik. Beraz, azpigaratuta geratu ziren. Horrez gain, gero eta bizitza-maila baxuagoa zuten, arazoez gain demografiak gora egiten zuelako.

Bi blokeen artean

Lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua:

Estatu berriek ez zuten nahi ez bloke komunistan ez kapitalistan sartu. Beren helburuak hauek ziren: kolonialismoa eta arrazagatiko diskriminazioa kondenatzea, ekonomia-garapena sustatzea eta independentzia nazionala babestearen beharra onartzea. Eta estatu bat beste baten gaietan sartzea debekatu zuten. Baina porrota izan zuen, estatuek ezin zutelako beren kabuz ekonomia aurrera atera. Hirugarren Munduan bi potentziek hartu zuten parte, beren boterea handitzeko lehian. Gainera, herrialde batzuk beste blokeetan sartu ziren, adibidez Kuba.

Deskargatu

PDF Word HTML