Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera

Historia-n eguneratua3,24 KB

1. TESTUAREN KOKAPENA

  • Testua: Euskal nazionalisten aisialdirako elkartearen estatutu zati bat.
  • Egilea: Sabino Arana Goiri, euskal abertzaletasunaren sortzailea.
  • Urtea: 1894.
  • Egoitza: Bilbon kokatua.
  • Testu mota: Politiko, Publiko eta Historikoa.
  • Hartzaileak: Euskal nazionalistak eta EAJren kideak.

2. TESTUAREN ANALISIA

a) Antolaketa
  • Nazionalisten elkartea: Bizkaian "Buru Batzarra" sortuko da, Bilboko Batzokia haren menpe egongo delarik.
  • Helburua: Bizkaia babestu, Espainiaren kontrolpean dagoela iritzita.
b) Ideologia
  • Nazionalismoa: Estatutuak nazionalismoaren oinarriak azaltzen ditu (3., 4., 5. artikuluak).
  • Bizkaia katolikoa: Jainkoa eta Eliza botere politikoaren gainetik.
  • Lege Zaharra: Independentziaren eta jatorrizko askatasunaren berreskuratzea.
  • Euzkadi:
...
Jarraitu irakurtzen "Sabino Aranaren estatutu zatia (1894): euskal nazionalismoaren sorrera" »

XVIII. mendeko iraultzen hiztegia: kolonietatik errepublikara

Historia-n eguneratua2,61 KB

XVIII. Mendeko Iraultzen Hiztegia

Kolon
Jatorrizko lurraldetik at joatea, lurra landu eta eratu asentamendu berri bat sortzea.
Monopolio
Merkatuko ondasun edo zerbitzu bat enpresa bakar batek kontrolatzea.
Matxinada
Gizartearen atsekabe egoera baten ondorioz sortutako errebolta.
Tearen Matxinada
1773. urtean, Bostonen, kolono talde batek hiru te kargamentu itsasora bota zituzten, Britainia Handiaren zerga igoeren ondorioz sortutako suminduragatik.
Metropoli
Hiri nagusia, kanpoan bere menpe dituen lurraldeekiko.
Iraultza Burgesa
XVIII. mendean Europa eta Ameriketan burgesek sortutako mugimendu politiko, ekonomiko eta soziala, garaiko gizartea guztiz aldatu zuena eta eredu soziopolitiko eta ekonomiko berria sortu zuena.
Giza Eskubideen Adierazpena (Virginia)
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko iraultzen hiztegia: kolonietatik errepublikara" »

Espainiako Berrezarkuntza Politikoa (1875-1923): ezaugarriak eta krisia

Historia-n eguneratua7,49 KB

Berrezarkuntzako Sistema Politikoa (1875-1923)

Berrezarkuntza Sistemaren Ezarpena eta Funtzionamendua

1868-1874ko seiurteko "iraultzailearen" ondoren, burgesiak sistema egokia aurkitu zuen bere nagusitasunak sendo iraun zezan: Berrezarkuntza. Izenak aditzera ematen du Borboiak berriz ere tronuan jarri zirela eta bertan iraun zutela II. Errepublika ezarri zen arte (Alfontso XII.a, 1875-1885; Maria Kristina, 1885-1902; Alfontso XIII.a, 1902-1931). Aginteaz lur-jabe handien burgesia jabetu zen, eta euren interesak sustatzeko erabili zuten.

Cánovasek antolatu zuen sistema politikoa burgesiaren nagusitasuna ziurtatzeko. Horretarako, gerrei (karlista eta kubatarrei) amaiera eman behar zien, eta burgesentzako antolamendu sozial eta politiko finkoa ezarri...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza Politikoa (1875-1923): ezaugarriak eta krisia" »

Bizkaiko meatzarien egoera XIX. mende amaieran: Analisia eta testuingurua

Historia-n eguneratua5,74 KB

1. Sailkapena

Aurrean daukagun testua 1896ko maiatzean La lucha de clases astekari sozialistan argitaratu zen, eta urte bereko maiatzaren 1ean (langileen eguna) Bizkaiko langileei banatutako panfleto bat da. Izaerari dagokionez, testu historikoa da; formari dagokionez, literarioa; eta edukiari dagokionez, sozio-politikoa.

Panfleto hau 1896ko maiatzaren 23ko astekariko alean argitaratu bazen ere, ziur aski maiatzaren 1a baino lehenago idatzia izango zen langile guztien artean banatzeko. Testuaren egilea ezezaguna da, baina ideologia sozialisten eta langileen eskubideen defendatzaile bat izango zen.

Artikuluaren helburu nagusia meatzeetako langileen bizimodu gogorra salatzea da, bereziki barrakoien (egoera higieniko txarretan bizi ziren langileen...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko meatzarien egoera XIX. mende amaieran: Analisia eta testuingurua" »

Primo de Riveraren diktadura eta Monarkiaren amaiera (1923-1931)

Historia-n eguneratua3,13 KB

1923ko irailean, Primo de Riverak estatu-kolpea jo zuen, eta horren ondorioz, sistema parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa amaitu ziren. Erregeak, kolpe militarra onartu zuenez, Primo de Riverari gobernua osatzeko agindu zion. Kolpeak, ia oposiziorik gabe, arrakasta izan zuen.

Horrela, bi fase nagusi bereiz daitezke:

  1. Direktorio Militarra (1923-1925)

    Militarrak jarri zituen estatuko kargu garrantzitsuenetan. Parlamentua deuseztatu egin zen, eta alderdi politikoen ekintzak debekatu zituen. Arazo sozialei aurre egiteko, greba-eskubidea kendu zuen. UGTk Primo de Riveraren diktadura onartu zuen; CNTk, aldiz, ez. Alderdien arteko jazarpena gogorra izan zen: anarkistak, komunistak, euskal nazionalistak, besteak beste.

    Primo de Riveraren diktadura estatua

...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren diktadura eta Monarkiaren amaiera (1923-1931)" »

1876ko Konstituzioa: testu iruzkina eta analisia

Historia-n eguneratua3,24 KB

1876ko Konstituzioa: Testu Iruzkina

1. Sailkapena

Testuak 1876ko Konstituzioaren zenbait artikulu aztertzen ditu. Iturri historikoa da, eta edukiari dagokionez, juridikoa eta politikoa. Gorteek egindako eta erregeak berretsitako konstituzioa da. Nazioari zuzendua dago, beraz, testu publikoa da. Garaia dela eta, Berrezarkuntzan egina da, Alfonso XII.aren erregealdian.

2. Analisia

Aztertutako artikuluen arabera, honako hauek dira ideia nagusiak:

11. artikulua: Erlijioa

11. artikuluan erlijio auzia argitzen da. Estatu konfesional eta katolikoa aldarrikatzen da. “Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa” (6. lerroa). Bi konstituzio ezberdinen (1845eko konfesionala eta 1869ko erlijio askatasuna) printzipioak jasotzen ditu.

13. artikulua:

...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa: testu iruzkina eta analisia" »

1917ko Otsaileko eta Urriko iraultzak Errusian: gertaerak eta protagonistak

Historia-n eguneratua4,62 KB

Otsaileko Iraultza (1917)

Lehen Mundu Gerra eta Errusia

Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen 1914ko abuztuan. Lehendik ere ekonomia arazo larriak zituen Errusiak, eta gerran sartzean arazoak are gehiago areagotu ziren. Herritarrek gosetea eta gerra hura amaitzea eskatzen zuten. Ezkerreko erradikalek (boltxebikeek, sozialista iraultzaileek eta anarkistek) eskaera horiek baliatuz boterea eskuratu nahi izan zuten.

Otsaileko Gertakariak eta Protestak

1917ko otsailean herritarrek protesta ugari egin zituzten. San Petersburgon emakumeek manifestazio handia egin zuten, eta "Ogia eta bakea!" eskatu zuten.

Ondorengo egunetan ikasleek eta langileek bakea eskatu zuten eta tsarraren aurkako oihuak egin zituzten. Tsarrak jendearen aurka tiro egiteko agindu zuen,...

Jarraitu irakurtzen "1917ko Otsaileko eta Urriko iraultzak Errusian: gertaerak eta protagonistak" »

Euskal Herriko trantsizio demokratikoa: gertaerak eta erronkak

Historia-n eguneratua4,46 KB

Trantsizioaren Hasiera eta Gertaera Odoltsuak

1976an, greba asko egin ziren Euskal Herrian, eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari egin ziren. Urte horretan bertan, bi gertaera odoltsu oso garrantzitsu izan ziren:

  • Gasteizen manifestazio batean 5 langile hil zituzten tiroka.
  • Juramendin karlisten kontzentrazioan ere istilu larriak izan ziren.

Langile, politikari eta ikasle guztiak atera ziren kalera askatasuna eskatzera. Gobernuarentzat, langileentzako jazarpena izan zen garrantzitsuena.

Frankismoaren Amaiera eta Erreforma Politikoa

1979ko urtea gogorrena izan zen; hilketak, tentsioa eta presioa oso gogorrak izan ziren urte honetan. Horregatik, erreformak oso azkar egingo zituztela esan zen. Erreforma bat egin zen, baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko trantsizio demokratikoa: gertaerak eta erronkak" »

Bizkaiko industria iraultza eta gizarte aldaketak

Historia-n eguneratua5,13 KB

Bizkaiko Industria Iraultza: Testuingurua

Bizkaiko industria iraultza XIX. mendearen amaieran gertatu zen. Garai horretan, Cánovasen txandakatze sistema ezarrita zegoen, eta erregea Alfontso XIII.a zen.

Ezaugarriak eta Garapena

Bizkaiko enpresa gehienak mistoak ziren, eta Euskal Burgesen eta Atzerriko Burgesen (gehienak britainiarrak) inbertsioak zituzten. Mendiko meategietatik zuzenean jasotzen zuten lehengaia eta bertan lantzen zuten. Azpiegitura handiak zituzten (garaiko teknologia aurreratuena), hala nola meatze-trenbideak, aireko tranbiak, plano inklinatuak...

Gero, burdin mea bihurtzen zen, itsasontzietan kargatzen zen, eta Britainia Handira bidaltzen zen %90. Beste %10 Euskal siderurgian lantzen zen.

1890-1910 bitartean, Nerbioi ibaiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko industria iraultza eta gizarte aldaketak" »

Amerikako eta Frantziako Iraultzak eta Napoleonen Inperioa: Arrazoiak eta Etapak

Historia9,76 KB

(2) Amerikako Iraultzaren arrazoiak

1. Zazpi Urteko Gerraren ondoren, Britainia Handiak koloniei zerga gehiago ezarri nahi izan zizkien gerraren gastuak ordaintzeko.

2. Koloniek ez zuten hori onartu, Britainia Handiko Parlamentuan ordezkaririk ez zutelako; horregatik, "ordezkaritzarik gabe, zergarik ez" defendatu zuten. Gainera, metropoliak kolonien merkataritza eta hedapena kontrolatzen zituen.

3. 1773an, Bostongo Tearen Matxinadan, britainiar ontzietako tea itsasora bota zuten zergen aurka protesta egiteko. Britainia Handiaren erantzun gogorrak Independentzia Gerra piztu zuen 1775ean.

1.2 Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra (1775-1783)

1776ko uztailaren 4an, Hamahiru Koloniek independentzia aldarrikatu zuten Filadelfian, berdintasuna,...

Jarraitu irakurtzen "Amerikako eta Frantziako Iraultzak eta Napoleonen Inperioa: Arrazoiak eta Etapak" »