Ilustrazioa eta Frantziako Iraultza XVIII. mendean

Historia9,54 KB

ILUSTRAZIOA

XVIII. mendeko korronte intelektual bat zen, eta oinarri ideologiko hauek zituen:

  • Arrazoiak gizakiaren bizitza indibidualaren eta sozialaren baldintzak hobetu ditzake.
  • Berezko eskubideak eta gizakiaren askatasuna defendatzen zituzten.
  • Ezagutzaren jabetza eta hezkuntza ziren zoriontasunaren oinarria.
  • Tolerantzia izan behar zen bizitzaren oinarri.

Ilustrazioa Europan eta Amerikan zehar hedatu zen Entziklopediaren bidez; Frantzian argitaratu zen, Diderotek eta D'Alembertek zuzenduta.

Pentsalari Ilustratuak

John Locke (1632-1704) ingeles pentsalariaren theoriak eragin handia izan zuen Ilustrazioan. Berak esaten zuen estatua itun bat dela, eta gobernatzen zutenean boterea oker erabiltzean mendekoek matxinatzeko eskubidea dutela.

Pentsalari nagusiak: Montesquieu, Voltaire eta Rousseau.

DESPOTISMO ILUSTRATUA

XVIII. mendean, errege-erreginek Ilustrazioaren hainbat ideia ezarri zituzten; horri despotismo edo absolutismo ilustratua deritzo. Beraien helburua hezkuntza, administrazioa eta lurrak hobetzea zen, eta horregatik neurri hauek ezarri zituzten:

  • Hezkuntza-erakunde berriak eratu zituzten (unibertsitateak eta akademiak).
  • Burokrazia modernizatu zuten, Administrazio Nagusia sendotu eta kode legalak sortu zituzten, pribilegiatuek zergak ordaintzeko ahalegina eginez.
  • Ekonomia hobetzeko desamortizazioak egiten saiatu ziren.

FRANTZIAKO IRAULTZA

XVIII. mendearen amaiera aldera, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultzak, eta kausa hauek izan zituen:

  • Gizartearen atsekabea: Aberastutako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi zuen, eta nekazariek zergak ordaindu behar zituzten.
  • Krisi ekonomikoa: 1760tik aurrera, prezioek gora egin zuten uzta kaxkarren ondorioz.
  • Ilustrazioaren ideiak: Luis XVI.ak herriaren babesa galdu zuen, erreformek ez zuten aurrera egin eta pribilegiatuek Ilustrazioa ez aurrera egitea erabaki zuten.

Monarkak handikien bilera bat deitu zuen 1787an, pribilegiatuek zergak ordaintzeko asmoz, baina ezetz esan zioten.

Estatu Orokorrak eta Asanblea Nazionala

1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versallesen bildu eta estamentuaren kexa-koadernoak idatzi zituzten.

Hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea Nazionala izena hartu zuten. Frantzian, Jeu de paume aretoan zin egin zuten konstituzio bat izan arte; horrela, Asanblea Konstituziogile izendatu zuten.

Asanblea Konstituziogilea

1789an eskubide feudalak abolitu zituen eta Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena onartu zuen.

1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen:

  • Nazio-subiranotasuna, herritarren funtsezko eskubideak eta monarkia parlamentarioa ezarri ziren.
  • Botere-banaketa ezarri zen.
  • Errolda-sufragioa ezarri zen, aberatsek soilik botoa emateko aukerarekin.

Asanblea Legegilea

1791ko urrian, hauteskundeak egin eta gero, Asanblea Legegilea eratu zen. Kideetako bat ezin zela berriro hautatu erabakitzerakoan, gizon berriek osatzen zuten eta burgesia aberatsa ordezkatzen zuen gehienbat, errolda-sufragioan oinarritzen baitzen.

IRAULTZAREN ERRADIKALIZAZIOA

Girondinoen Konbentzioa

1792ko matxinadak behartuta, beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala, monarkia utziko zuena. Konbentzioko talde indartsuena girondioak ziren, errepublika moderatuak; haiek kontrolatu zuten boterea. Batzorde erradikalagoak ere baziren, jakobinoak alegia.

Konbentzioak Luis XVI.a zigortu zuen iraultza traizionatzeagatik. Orduan, Europak Lehen Koalizazioa eratu eta Frantziari gerra deklaratu zioten. Altxamendu monarkiko eta ultrakatoliko bat izan zen La Vendéen; horrela, iraultza erradikalizatu egin zen.

Menditarren Konbentzioa

Iraultzak porrot egiteko beldurrez, menditarrek boterea lortu zuten, Robespierre buru zutela. Konstituzio demokratikoa onartu zuten eta diktadura bat ezarri zuen Robespierrek. Izualdia ezarri zuen kanpoko mehatxu militarrari eta iraultzako kontrako mugimenduei aurre egiteko. Robespierrek prezio maximoak ezarri zituen, soldatak mugatu... eta orduan liskarrak izan zituen sans-culottekin. 1794an Robespierrek babesa galdu zuen, eta bera nahiz bere jarraitzaileak atxilotu zituzten.

Direktorioa eta Iraultzatko Amaiera

Gobernu moderatu bat eratu zen, 1795eko Konstituzioa (III. urtekoa) onartu zuena. Konstituzioan subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa ezarri ziren. Botere legegilea bi ganbaren esku utzi zen —Bostehunaren Kontseilua eta Zaharren Kontseilua— eta botere betearazlea bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.

Erregezaleak matxinatu zirenean, Napoleon Bonaparte jeneralak matxinada ito zuen; horregatik, berriro gerra piztu zen 1799an. Gerraren ondoren, Napoleonek Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen. Boterea zuten kontsulak Napoleon, Ducos eta Sieyès ziren, baina agintea benetan Napoleonen esku zegoen.

KONTZEPTUAK

  • Antzinako Erregimena: Europan indarrean zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa. Gizarte estamentalaz, nekazaritzan oinarritutako ekonomiaz eta monarkia absolutuz osatuta zegoen.
  • Maiorazkoak: Lursail guztiak seme zaharrenari ematera behartzen zuen legea.
  • Gremioak: Lanbide bereko eskulangileen taldeak ziren; ekoizpena kontrolatzen zuten eta horrek berrikuntzak eragozten zituen.
  • Merkantilismoa: Herrialdearen aberastasuna urre eta zilar bidez neurtzen zuen sistema; aberastasuna handitzeko industriaren garapena bultzatzen zuen.
  • Burokrazia: Administrazioko enpleguak eta langileen lana.
  • Desamortizazioak: Elizari lurrak kentzea, ez zituztelako behar bezala lantzen, geroago estatuak enkatean saltzeko.
  • Konstituzioa: Estatu batean dagoen lege nagusia. Bertan herritarren eskubideak, gobernu formak eta botereen arteko loturak zehazten dira.
  • Subiranotasuna: Estatuak duen botere gorena. Horren arabera, estatuak bere legeak egiteko ahalmena du, haiek betearazteko gaitasuna eta haien arabera epaitzeko aukera.
  • Monarkia parlamentarioa: Legea erregearen gainetik zegoen sistema, non parlamentuak baldintzatzen zuen boterea.

GIZARTE EKONOMIKOA EUSKAL HERRIAN

Ekonomiaren ardatz nagusia merkataritza zen. Bilboko portutik burdina eta Gaztelako artilerik garrantzitsuena esportatzen zituzten, baita beste produktu batzuk ere (azukrea, tabakoa, ehunak), penintsulan saltzeko.

Filipe V.aren babesarekin, Gipuzkoan kakaoa eta tabakoa salerosi ahal izateko, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra sortu zen.

KLASE ARTEKO BORROKAK EDO MATXINADAK

San Martinetik hartzen dute izena. Hainbat kausagatik sortzen ziren: politikoak (erregearen foruen aurka eta joera zentralizatzaileen alde), ekonomikoak (zerga ugari eta jakien eskasia) eta tentsio sozialak.

  • Andunetako matxinadak (1718): Filipe V.ak aduanen sistema erreformatu eta barrualdetik itsasertzera pasatzeko agindu zuen. Neurri hauek kaltegarriak zirenez, Bizkaian matxinada bat gertatu zen. 1722an aduanak berriro barrualdera pasatzea erabaki zuten, eta matxinadagatik kartzelatutakoei indultua eman zitzaien.
  • 1766ko matxinada: Gipuzkoan eragina izan zuen, zerealak garestiak zirelako eta zerga handiak zeudelako. Azkenean, jauntxoek prezioak jaistea lortu zuten.

PERTSONAIAK

  • Diderot: Frantziako filosofoa eta Entziklopediaren argitaratzailea.
  • D'Alembert: Frantziako filosofoa eta Entziklopediaren argitaratzailea.
  • John Locke (1632-1704): Ingeles pentsalaria; estatua itun baten ondorioa zela defendatu zuen.
  • Pentsalari ilustratu nagusiak:
    • Montesquieu (1689-1755): Estatuaren botereen banaketa defendatu zuen. Idazlan nagusia: Legeen espiritua.
    • Voltaire (1694-1778): Adierazpen askatasunaren defentsa suštua. Idazlan nagusia: Kandido edo baikortasuna.
    • Rousseau (1712-1778): Pertsonen berdintasuna eta askatasuna defendatu zituen. Liburu nagusia: Emilio.
  • Karlos II.a: Habsburgo leinuko azken monarka.
  • Anjouko Felipe: Borboien dinastiakoa.
  • Luis XIV.a Frantziakoa: Erregearen aitona.
  • Karlos Habsburgokoa: Artxidukea.
  • Filipe V.a: Espainiako erregea.
  • Fernando VI.a: Espainiako erregea.
  • Karlos III.a: Espainiako despotismo ilustratuaren ordezkaria.
  • Aranda, Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos: Ministro espainiarrak.
  • Karlos IV.a: Espainiako erregea.
  • Juan José eta Fausto Elhuyar Zubiza anaiak: Wolframa isolatu zutenak 1783an.
  • Aita Manuel Larramendi: Euskal jesuita, lehen euskal gramatika eta hiztegiaren egilea.
  • Azkoitiko zalduntxoak: Peñafloridako kondea, Narrosko markesa eta Manuel Inazio Altuna.
  • Thomas Jefferson: Virginiako Eskubideen Adierazpena idatzi zuena.
  • George Washington: Estatu Batuetako lehen presidentea 1789an.
  • Robespierre: Iraultzailea, diktadura ezarri zuena 1793an.

Deskargatu

PDF Word HTML