Zuzeneko eta zeharkako kostuak

Historia14,56 KB

4. KASU PRAKTIKOA
ARAIA S.L. Enpresak Gasteizko BBVA bankuan 20.000 euroko zor-agiria entregatu zuen, bertan
deskontua eginaz. Enpresa honek MURGIL S.L. Enpresarengandik aurtengo otsailaren 2an
sinatutako zor-agiria jaso zuen aipatutako kopurua balio zuen salgai-sorta bat erosi ziolako.

Gainera, eragiketa komertzialaren amaiera ona ziurtatu nahian, bere gerentea, Alkorta Jauna, abal-
emaile izendatzea eskatu zion eta hala egin zuen MURGIL S.L. Enpresak.

Gauzak horrela, denbora iragan eta mugaeguna iritsi zenean, zor-agiria

Mugaeguna: 2024ko apirilaren 2a

20000€

A ARAI S.L

Donostian, 2024ko otsailaren 2a

Luis Alkorta, MURGIL S.Lren ahalordez

ABALISTA: Luis Alkorta ENDOSUGILEA: ARAIA SL

ABALATUA: MURGIL SL ENDOSU-HARTZAILEA: BBVA

2024ko Otsailaren 2an 2024ko Apirilaren 8an

ARAIA S.L Mikel Altunaren ahalordez


1. Zein akzio kanbiario jar dezake BBVA bankuak zorra kobratu ahal izateko? Nor edo
nortzuren aurka? Zein epe dauka horretarako? Idatzi dagokion demanda.
Bankuak, orokorrean hiru demanda tarteratzeko aukera edukiko du, horiek oinarri juridiko
desberdina edukiko dutelarik:
• ZUZENEKO AKZIOA (MUGIL S.L.Ren aurka): kanbio-legearen 49. artikuluaren arabera,
zuzeneko akzioa jaulkitzailearen aurkakoa da, hark bere gain hartzen duelako ordaintzeko
betebehar nagusia. Horregatik, zuzeneko akzio bidez BBVA bankuak zor-agiriaren
jaulkitzailearen aurka jo dezake. Horrela, MURGIL S.L.Ren aurkako zuzeneko akzioa hiru
urteko epean gauzatu behar da, ordainagiriaren mugaegunetik zenbatzen hasita, Legearen
88. Artikuluaren arabera.

• ZUZENEKO AKZIOA (abalistaren aurka): aipatzekoa da LCCh 37. Artikuluaren arabera, zor-
agiriaren sinatzailearen abalistak sinatzailea balitz bezala erantzungo duela, nahiz eta

posizio autonomo bat eskuratu. Horrela, aurreko egoeran bezalaxe, abalistaren aurka ere
BBVA bankuak zuzeneko-akzioa baliatu dezake 49. Artikuluaren arabera. Alegia, zuzeneko
akzio bidez BBVA bankuak zor-agiriaren jaulkitzailearen abalistaren aurka jo dezake, alegia,
Alkorta jaunaren aurka, beti ere 3 urteko epea errespetatuta (LCCh 88. ART.)
• ATZERABIDEZKO AKZIOA (ARAIA S.L.Ren aurka): atzerabidezko-akzioa edukitzaileak (kasu
honetan, BBVAk) aurreko endosanteen aurka, hala nola ARAIA S.L.Ren aurka, erabil
dezakeena da LLCh 49. Eta 51. Artikuluaren arabera. Horretarako, ordea, prozesu espezifiko
bat aurrera eramatea funtsezkoa izango da (protestoa altxatu notaritzan...). Azkenik, epeari

dagokionez, atzerabidezko-akzioa hori urte beteko epean gauzatu behar da, protesta-
egunetik edo ez-ordainketaren aitorpen baliokidearen egunetik zenbatzen hasita, legeak

88. Artikuluan jasotzen duenaren arabera.


2. BBVA-ak, bere garaian, zor-agiria ordainketarako aurkeztu ez zuela frogatzea lortuko
balitz, atzerabidez kanbiarioki ARAIA S.L. Enpresaren aurka ekiteko modurik izango luke?
Eta zor-agiria ‘gasturik gabe’ klausuladuna balitz?
Ordainagiria mugaegunean kobratzeko aurkeztea funtsezko betebeharra da edukitzailearentzat
(kasu honetan, BBVA). Horregatik, BBVAk ez bazuen ordainagiria mugaegunean aurkeztu, mugak
izan ditzake zenbait obligatuei ordainketa erreklamatzeko, horrela jasotzen baita LCChko 50. Eta
53. Artikuluetan.
LCCh 63. Artikuluan jasotzen duenaren arabera, BBVAk ez balu zor-agiria epe egokian aurkeztu,
atzeraeraginez ARAIA S.L.Ri erreklamazioa egiteko eskubidea mantenduko luke, beti ere protestua
altxatu egiten badu ezarritako 8 eguneko epean. Azken finean, ARAIA S.L. Enpresa endosantea da
eta, beraz, bere erantzukizuna aldatu egiten da aurkezpen-prozesua eta ordainagiriaren
protestoa betetzearen arabera. Hala ere, bere garaian zor-agiria kobratzeko aurkezpenik egin ez
izanak ez du askatu egiten endosatzailea (ARAIA S.L.), horrelako kasua ez baita 63. Artikuluan
jasotzen den salbuespenetan sartzen.
Aldiz, ordainagiriak "gasturik gabe" edo "protestorik gabe" klausula jasotzen badu, BBVAk ez du
protestorik edo aitorpen baliokiderik egin behar atzerabidezko akzio-eskubideari eusteko, edo
abal-emailearen aurka erreklamatzeko eskubideari eusteko. Hala ere, horrek ez du bankua
salbuesten kobrantza-ordainagiria mugaegunean aurkezteko betebeharretik. Hau da, "Gasturik
gabe" klausularekin, zor-agiria dagokion epean ez aurkezteak ARAIA S.L.Ren aurkako
atzerabidezko akzioa galtzea ekar lezake horrela jasotzen baita LCCh 63.1.C) artikuluaren arabera.


3. Zor-agiria edozein kausagatik kaltetua izan ezkero, BBVA bankuari geratzen al zaio akzio
kausala baliatzeko modurik?
OSAGARRIZKO IRAKURKETAK
• PEREZ DE LA CRUZ, Acción cambiaria, Enciclopedia Jurídica Básica I, 70-76.Horr.
• PAZ-ARES, Acción causal, Enciclopedia Jurídica Básica I, 76-81.Horr.
Gaiaren inguruko epairen bat komentatu.

2002/32241 SAP VIZCAYA EPAIA, 2002ko apirilaren 12koa

Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 2002ko apirilaren 12ko epai honek "Pescados B., S.A."
sozietateak "Frigoríficos R., S.A." enpresaren alde ordaindu beharreko zor-agiriaren ingurukoa da,
bertan obligazio hori betearaztea agindu zuen hasierako epaiaren aurka aurkeztutako apelazioa
izango delarik ardatz. Apelazio horren arrazoi edo argudio nagusiena, zor-agiria ordainketan
aurkeztu ez zela eta protestarik altxatu ez zela izango dira, eta, beraz, kasu praktiko honetan
aztertzen ari garen kasu edo egoerarekin lotura zuzena du. Hala ere, jada aipatutako eta jarraian ere
azalduko ditugun arrazoiak direla eta, Auzitegiak argudio horiek ezetsi zituen, eta ondorioztatu zuen
protesta ez zela beharrezkoa sinatzailearen aurkako zuzeneko akzioa egikaritzeko. Horrela, epaiak
berretsi egin zuen betearazpena, eta kostuak ordaintzera kondenatu zuen apelatzailea.
Epaiaren azterketa edo komentarioa egite aldera, Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 2002ko
apirilaren 12ko epaiaren azterketa laburra egingo dugu jarraian. Alde batetik, egitateei dagokienez,
aipatzekoa da hasiera batean Frigoríficos R., S.A. Entitateak prozedura betearazlea hasi zuela
Pescados B., S.A. Enpresaren aurka, ordaindu gabeko hiru zor-agiri kobratzeko asmoz, guztira
2,464,575 pezeta eta interesak eta kostuak erreklamatuz. Hala ere, Pescados B., S.A. Enpresaren
defentsak zor-agiria ordainketarako ez aurkeztea eta protestarik edo aitorpen baliokiderik ez egitea
argudiatu zuen, eta beraz, ordaintzearen kontra agertu zen. Hori dela eta, demanda tarteratu zuen


Frigoríficos R., S.A enpresak.
Apelazio bidez, ordea, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak emandako epai honek zor-agiriak
ordaintzeko obligazioa berretsi eta hura ezartzen dio azkenean Pescados B., S.A enpresari jarraian
ikusiko ditugun oinarri juridikoetan oinarrituta. Alde batetik, ordainketarako zor-agiriaren
aurkezpenari dagokionez, kontuan hartzekoa da demandatuak LCCh arabera zor-agiria ordainketara
aurkeztu behar zutela argudiatu zuen, honako hau exekutagarriak izan zitezen. Auzitegiak, aldiz,
garbi uzten du ordainketa ez aurkezteak atzerabidezko-akzioari bakarrik eragingo ziola
(endosanteen edo abal-emaileen aurka), ez sinatzailearen aurkako zuzeneko akzioari. Horregatik,
kasu honetan zor-agiriaren edukitzailea guztiz zilegi da zuzeneko akzioa zor-agiriaren sinatzailearen
aurka egikaritzeko, nahiz eta ez duen zor-agiria ordainketarako aurkeztu. Bestalde, protesta edo
Adierazpen Baliokide baten beharrari dagokionez, apelatzaileak horrelako kasuetan protesto bat

egitea beharrezkoa zela argudiatzen du, horrela egiten ez bada zor-agiriek ez zutela betearazpen-
indarrik. Kasu honetan ere, ordea, auzitegiak argi ebatzi zuen sinatzailearen aurkako zuzeneko

kanbio-akzioetan ez dela beharrezkoa protestoa egitea, aurreko jurisprudentziari eta LCCh 49.
artikuluari jarraikiz, hain zuzen ere. Azken finean, honako hau da kasu praktiko honetan jorratu den
gairik nabarmen eta garrantzitsuena.
Horrela, oinarri juridiko guzti hauekin, jada aurreratu bezala audientziak ezetsi egin zuen Pescados
B., S.A.Ren apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin zuen zor-agiriak ordaintzea (baita interesak)
agintzen duen hasierako epaia, prozesuko kostuak ordaintzera kondenatuz apelatzailea.

Enpresa Zuzenbidearen Saila
Departamento de Derecho de la Empresa

Laburbilduz, garbi dago epai honek lotura zuzena duela dokumentu honetan aurretik aztertutako
kasu praktikoarekin, izan ere, bertan ere akzio kanbiarioen inguruko gatazka bat ebazten da eta
epaian argi azaltzen da zor-agiria ordainketarako ez ordaintzeak akzio kanbiarioei dagokionez zein
ondorioz izan ditzaken.


DEMANDA KANBIARIOA

GASTEIZKO LEHEN INSTANTZIAKO EPAITEGIARI

ENEKO LIZARAZU OSES Jaunak, auzitegietako prokuradoreak BBVA VITORIA-GASTEIZ BANKUAren

izenean jardunez, zeinaren ordezkaritza akreditatzen dudan honekin batera azaltzen den eskuorde-
eskrituraren bitartez, Epaitegiaren aurrean agertzen naiz eta, zuzenbidean bidezkoa den moduan,

SUSTATZEN DUT:
Demanda kanbiarioa, Gasteizko Zorrolleta Kaleko 7an helbidea duen MURGIL S.L eta bere abalista Alkorta
jaunaren kontra, baita ARAIA S.L.Ren kontra ere, exekuzio-manamendua eta dagokion erremate-epaia
lortzearren, idatzi honetako eskakizunean esaten denaren arabera eta honako egitate eta zuzenbide-funtsetan
oinarrituaz:
I. EGITATEAK
LEHENA. ARAIA S.L. Enpresak MURGIL S.L. Enpresarengandik 2024ko otsailaren 2an sinatutako
20.000€ko zor-agiria jaso zuen. Zor-agiri honen epe-muga 2024ko Maiatzaren 2an ezarri zen.
BIGARRENA. 2024ko Otsailaren 2an, zor-agirian bertan Luis Altuna jauna MURGIL S.L.-ren abal-emaile
izendatu zen.
HIRUGARRENA. ARAIA S.L. Enpresak BBVA Vitoria-Gasteiz bankuari zor-agiria endosatu zion, 2024ko
apirilaren 8an.
LAUGARRENA. Epemuga-iritsita, 2024ko Maiatzaren 3an nire bezero den BBVA Vitoria-Gasteiz bankuak
sinatzailea den MURGIL S.L.-ri ordainketa erreklamatu zion, dagokion-zor agiria aurkeztuz. MURGIL S.L.
enpresak, ordea, ordainketa egitea ukatu zuen.
II. ZUZENBIDE-OINARRIAK
PROZESALAK
1. ESKUMENA. LEC 45.Artikuluaren arabera, judizio honen ezagutza jurisdikzio arruntaren esku dago eta,
zehazki, GASTEIZko Lehen Instantziako Epaitegiaren esku, demandatuaren helbideari dagokiona izategatik,
LEC 820.Artikuluak dionaren legez.
2. PROZEDURA KANBIARIOA. LEC 819.Artikuluaren arabera, demanda honek prozedura kanbiario
bereziaren izapideak jarraitu beharko ditu, LCCh 94. Artikuluan ezarritako ukanbeharrak betetzen dituen
ZOR-AGIRI batean (batzuetan) oinarritzen baita.


3. LEGITIMAZIOA. Demandatzailea den nire ordezkatua aktiboki legitimatua aurkitzen da, LCCh 19. Eta 57.
artikuluen arabera, bera baita dokumentuaren edukitzaile legitimoa.
4. KOSTUAK. Judizioko kostuak demandatuari ezarriko zaizkio, LEC 822.Artikulutik erauzten denaren legez.
SUSTANTIBOAK
LEHENA. LEGITIMAZIOA
LCCh 95. Artikuluaren arabera, zor-agiriaren sinatzailea kanbio-letrako igorleak bezala obligatua
geratuko da. Hortaz, MURGIL S.L. Agiria betetzera geratuko da obligatuta, zor-agiriaren sinatzailea
den heinean.
BIGARRENA. ORDAINKETA EPEA
LCCh 43. Artikuluak zehazten duenez, zor-agiri baten edukitzaileak, zor-agiria egun finko batean
ordaindu behar denean, ordainketarako zor-agiria aurkeztu beharko du muga-egunean edo hurrengo
bi egun baliodunetako batean. Honako hau jarraituz, BBVA Bankuak zor-agiria dagokion epean
aurkeztu zuen kobrantzarako, egitateetan frogatuta geratu den bezala.

Enpresa Zuzenbidearen Saila
Departamento de Derecho de la Empresa

HIRUGARRENA. AKZIO-ZUZENA
LCCh 49. Eta 57. Artikuluek xedatzen dutenez, ordainketa egin ezean, edukitzaileak zuzeneko akzioa
izango du sinatzailearen aurka, eta kanbio-prozesu bereziaren bidez gauzatu ahal izango du, 58. Eta
59. Artikuluetan aurreikusitakoa erreklamatuz. Horrela, BBVA bankuak, ordaindu gabeko
ordainagiriaren edukitzaile legitimoa den aldetik, bertan adierazitako zenbatekoaren ordainketa osoa
erreklamatzeko eskubidea du, sinatzailearen eta abal-emailearen aurka zuzeneko akzio bidez, eta,
endosatzaileen aurka itzulera-akzio bidez jardunez.


LAUGARRENA. SINATZAILEAREN AURKAKO AKZIO-ZUZENA
LCCh 58. Artikuluaren arabera, zor-agiriaren sinatzaileak (MURGIL S.L.) da ordainagiria epemugan
ordainduko dela bermatzeko arduraduna. Betebehar horrek edukitzaileari ahalmena ematen dio
MURGIL S.L.Ri epemugan ordaindu gabeko zenbateko osoa ordain dezala eskatzeko, baita interes eta
kostuak ere, zor-agirian aurreikusitako egunean ordainketa egin ez duen heinean.
BOSTGARRENA. ABAL-EMAILEAREN AURKAKO AKZIO-ZUZENA

LCCh 37. Artikuluaren arabera, abal-emaileak (Alkorta jauna) bermatu egiten du obligazio-
kanbiarioaren ordainketa abalatuaren baldintza berdinetan, hau da, MURGIL S.L.Ren baldintzatan.

Hortaz, abal-emailearen erantzukizun solidarioari jarraiki, BBVA bankuak sinatzailearen (MURGIL SL)
zein abal-emailearen aurka aurkez dezake bere demanda, eta akzio zuzenaren bitartez biei eskatzen
die ordainagiriaren zenbateko osoa, jada aipatutako LCCh 49. Artikuluaren arabera.
SEIGARRENA. ATZERABIDEZKO AKZIOA
Zor-agiria mugaegunean edo hurrengo bi egun baliodunetako batean arrakastarik gabe aurkeztu
ondoren, BBVA bankuak atzerabidezko-akzioa egikaritzeko eskubidea du aurreko endosugileen aurka,
LCCh 50. Artikuluaren arabera. Hortaz, akzio hau egikarituz ARAIA S.L.Ri zor-agiriaren ordainketa
erreklamatzen zaio.
ZAZPIGARRENA. PROTESTOA
LCCh 51. Artikulua jarraituz, zor-agiriaren ordainketarik eza behar bezala jaso beharko da, epemuga
igaro eta 8 eguneko epean jarritako protestoaren bidez. Forma eta epe guztiak beteta, demanda honi
atxikitzen da atzerabidezko-akzioa egikaritu ahal izateko altxatutako protestoa.
ZORTZIGARRENA. PRESKRIPZIO-EPEA
MURGIL S.L.Ren eta haren abal-emailearen aurkako zuzeneko akzioa aurkezteko hiru urteko epea
ezartzen du zor-agiriren mugaegunetik, eta era berean, artikulu beraren arabera, ARAIA S.L.Ren
aurkako atzerabidezko-akzioari dagokionez, urte beteko epean balia daiteke, protestoa altxatu
zenetik aurrera. Hortaz, atzerabidezko-akzioa eta akzio zuzena egikaritzeko LCCh 88. Artikuluak
jasotzen duen preskripzio-epeen barruan jardun da kasu honetan.

Deskargatu

PDF Word HTML