Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Isabel II.aren erregealdia: hamarkada moderatua eta 1845eko Konstituzioa (1844-1854)

Historia-n eguneratua2,51 KB

ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1844-1868)

1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

1843ko azken hilabeteetan, moderatuek aurrerakoiak agintetik behin betiko kanporatu zituzten. Narváez Gobernura iritsi zenean, 1844ko maiatzean, aurrerakoiek proposatutako askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituen. Modu horretan, Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zuen.

Eraldaketa Moderatuak eta 1845eko Konstituzioa

Eraldaketa moderatuen printzipio nagusiak publikoaren ordena zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa izan ziren. 1843an Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoaren kidego berria sortu zen, Guardia Zibila (1844); ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin.

1845eko urtarrilean...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren erregealdia: hamarkada moderatua eta 1845eko Konstituzioa (1844-1854)" »

Euskal Herriko industrializazioa: garapena eta gizarte aldaketak

Historia-n eguneratua7,93 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak

Berrezarkuntza garaian, bai Espainian, baita Euskal Herrian ere, nahiko berandu hasi zen industrializazioa. Hala ere, estatuaren barruan, gehien industrializatu zen lurraldea Euskal Herria izan zen, Kataluniarekin batera. Batez ere Bizkaia izan zen industria-iraultzaren protagonista, bertako burdin erauzketei esker hasierako garapen ekonomikoa ia erabat monopolizatu baitzen. Siderurgia izan zen Bizkaiaren ahalmen ekonomikoa oinarritu zuen industria mota, eta lurralde horretatik gainerako eskualdeetara hedatu zen, Gipuzkoara bereziki.

Bi Eredu Desberdin: Bizkaia eta Gipuzkoa

Bi industrializazio ereduak desberdinak izan ziren. Lehenengoan, Bilbo izan zen aitzindaria eta enpresa oso handiak, siderurgikoak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa: garapena eta gizarte aldaketak" »

Espainiako Estatu Liberalaren eraikuntza (1833-1874): Karlistaldiak, Konstituzioak eta Errepublika

Historia-n eguneratua6,99 KB

Estatu Liberalaren Sorrera (1833-1843)

Liberalismoa iraultza burgesaren bidez ezarri zen, industrializazioa bideratzeko helburuarekin. Aldaketa nagusiak honakoak izan ziren:

  • Aldaketa politikoak:
    • Estatu konstituzionalaren ezarpena.
    • Aginte banaketa.
    • Nazio subiranotasuna.
  • Aldaketa ekonomikoak:
    • Hazkunde demografikoa.
    • Jabetza eredu berriaren hedapena.
  • Ideologia berriak: Hazkunde ekonomikoa arrazionaltasunaren bidez lortu nahi zen.

Burgesia gizarte-klase nagusi bihurtu zen. Garai hartan, Espainia ekonomikoki eta sozialki atzeratua zegoen.

Fernando VII.aren Heriotza eta Lehen Karlistaldia

1833an Fernando VII.a hil zen eta gerra zibila piztu zen: Lehen Karlistaldia (1833-1840), Karlos V.aren aldekoen eta Isabel II.aren (orduan adin txikikoa) aldeko liberalen artean....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Estatu Liberalaren eraikuntza (1833-1874): Karlistaldiak, Konstituzioak eta Errepublika" »

Frankismoaren oinarri soziala eta oposizioa Euskal Herrian

Historia-n eguneratua3,08 KB

Francoren Erregimenaren Oinarri Soziala

DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN. Francoren erregimenak, hasiera-hasieratik, honako hauen laguntza izan zuen: Armadarena, Elizarena, enpresa-buruen, hiriko erdiko klaseko zati baten eta lurjabe ziren nekazariena.

Erregimen berriak aurrerakuntza ekarriko zuela zioen. Horrela, frankismoarekin EAEko burgesiak berreskuratu egin zuen Errepublikan galdutako indarra, eta gainera, Estatuak bera kontuan hartzea lortu zuen. Madrilen, hain zuzen ere, beste garai batzuetakoa baino ordezkaritza askoz ere handiagoa izan zuen.

EAEko Burgesia eta Laguntza Pragmatikoa

Laguntzaile horiek prestakuntza kultural eta intelektual handiko pertsonak ziren, batez besteko adin gaztekoak eta prestakuntza politiko oso urrikoak.

...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren oinarri soziala eta oposizioa Euskal Herrian" »

Bigarren Karlistaldia (1872-1876): foruen amaiera eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,75 KB

Bigarren Karlistaldia (1872-1876): Foruen Amaiera eta Ondorioak

Foru sistema, Hamarkada Moderatuan (1844) eta Bigarren Karlistaldiaren artean, errege-dekretu baten bidez (1844an) partzialki berrezarri zen. Hala ere, Esparterorekin hartutako neurri batzuk mantendu ziren. Eskumen politikoak galdu arren, eskumen ekonomikoak handitu ziren.

Seiurteko Demokratikoa eta Karlismoaren Gorakada

Seiurteko Demokratikoan egondako ezegonkortasun politikoak hegal berriak eman zizkion karlismoari. Amadeo I.aren erregealdiaren eta Errepublikaren porrotaren ondorioz, izugarrizko ezegonkortasuna lortu zen, eta karlistak matxinatu egin ziren, Karlos VII.a buru zutela.

Bigarren Karlistaldiaren Arrazoiak

1872an, Bigarren Karlistaldia hasi zen Euskal Probintzietan, Nafarroan,...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Karlistaldia (1872-1876): foruen amaiera eta ondorioak" »

Independentzia Gerra eta Foru-Erregimena Euskal Herrian (XIX. mendea)

Historia-n eguneratua4,78 KB

Independentzia Gerra (1808-1814)

Karlos IV.a 1788an iritsi zen tronura, eta 1789an Frantziako Iraultza gertatu zen. Iraultzaileen aurka borrokatu ondoren galdu egin zuten, eta horren ondorioz San Ildefonsoko Ituna sinatu zen, Frantzia eta Espainia aliatu bihurtuz.

1805ean, Trafalgarreko guduan, Frantzia eta Espainia Britainia Handiaren aurka borrokatu ziren. Borrokaldi horretan, Espainiak bere itsas armada galdu zuen.

1807an, Fontainebleauko Itunaren bidez, Espainiak Frantziari baimena eman zion Espainiatik pasatzeko Portugal okupatzeko. Horren ondorioz, frantziarrek Espainia okupatu zuten. Une horretan, Aranjuezko Matxinada hasi zen: Godoyk dimititu zuen, eta Karlos IV.ak abdikatu ondoren, Fernando VII.a bihurtu zen errege berri.

Napoleonek Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta Foru-Erregimena Euskal Herrian (XIX. mendea)" »

1876ko Foruak Aldatzeko Legea: Euskal probintzien foru araubidearen aldaketa

Historia-n eguneratua2,52 KB

1876 UZT 21 LEGEA: Foruak Aldatzeko Legea

Sarrera eta Testuinguru Juridikoa

Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.a erregeak, Cánovasekin batera berretsitako legearen artikulu sorta da. Testua juridikoa eta publikoa da, Espainiar herritarrei eta bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago. Dokumentua Berrezarkuntzaren hasieran, Alfontso XII.aren erregealdian, azken Karlistaldia amaitu zenean kokatzen da. Helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak aldatzea da.

1876ko Legearen Eduki Nagusiak

Testuaren azterketari dagokionez, lege honek Euskal Probintzietako biztanleei bi betebehar nagusi ezartzen dizkie, Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe (1. art.):

  • Gizonezko kupoa aurkeztera edo
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruak Aldatzeko Legea: Euskal probintzien foru araubidearen aldaketa" »

Feudalismoa Mendebaldeko Europan: egitura, estamentuak eta bizimodua

Historia-n eguneratua3,89 KB

Feudalismoaren Sarrera

Feudalismoa Mendebaldeko Europan nagusi izan zen erregimen politiko, ekonomiko eta soziala izan zen. Erregimen feudala IX. mendean sortu zen. Segurtasunik eza sortu zen, enperadorearen ondorengoen arteko borroken, Mediterraneoko musulmanen erasoen eta beste herri inbaditzaile uholde baten erruz, bereziki Atlantikoan. Erregeek ez ziren gai haien mendeko lurralde osoa zaintzeko, eta, horregatik, tokian tokiko nobleei eman zieten lurraldea babesteko ardura. Lurralde horiek erresuma eta estatu independente ugaritan zeuden banatuta.

Lurraren Antolaketa Feudala

Jaunaren erreserba jaunarentzat zuzenean ustiatzen zen lurraldea zen. Bertan zeuden jaunaren egoitzak. Mansoak zeritzenak jaunak nekazariei eman zizkieten lur sail txikiak...

Jarraitu irakurtzen "Feudalismoa Mendebaldeko Europan: egitura, estamentuak eta bizimodua" »

Langile mugimendua eta gizarte gatazkak Euskal Herrian (1880-1930)

Historia-n eguneratua5,79 KB

LANGILE MUGIMENDUA ETA GIZARTE GATAZKAK

Kapitalismoak sortutako desoreka handien aurrean, egitura sozioekonomikoa eraldatzeko, meatzari eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko eta etorkinez osatutako gizarte berri bat osatzeko helburuak lortzera zuzendutako langileen antolakuntza prozesua gertatu zen. Horri langile mugimendua deitzen diogu.

SOZIALISMOAREN NAGUSITASUNA

Langile mugimenduaren korronte nagusietako bat izan zen. Bere ezaugarri nagusia sozialismoarekiko lotura izan zen, sozialistek izan baitzuten langileen ekintza politiko eta sindikalen monopolioa 1880tik aurrera, 1920-30eko hamarkada arte.

Zabalkundearen arrazoiak

Joera hau azaltzeko arrazoi desberdinak eman dira:

  • Bizkaiko enpresa egiturak berak (enpresa handiak) lagundu zion
...
Jarraitu irakurtzen "Langile mugimendua eta gizarte gatazkak Euskal Herrian (1880-1930)" »

1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa

Historia-n eguneratua3,72 KB

Aztergai dugun dokumentua 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako Euskeldun Batzokijaren Estatutuak dokumentua da. Lehen mailako testu historikoa da, garaian bertan idatzi eta interpretaziorik izan ez duelako. Formari dagokionez, juridikoa da, legearen aurrean balioa duten estatutuak direlako, eta eduki aldetik politikoa, gai politiko-kulturalak lantzen baitira. Bestalde, testu publikoa eta objektiboa da, Bizkaitarra aldizkarian argitaratu baitzen herritar guztientzat, euskal nazionalistentzat besteak beste. Honen helburu nagusia lehen batzokiaren funtzionamendua arautzeko estatutuak idatzi eta finkatzea da. Testua sinatu gabe argitaratu bazen ere, ia seguru esan daiteke Sabino Arana eta Luis Arana direla; izan ere, haiek...

Jarraitu irakurtzen "1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa" »