Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotzaren Hastapenak

Historia3,61 KB

Bake Konferentziak

Aliatuen bilerak ziren, estrategiei eta bake baldintzei buruz eztabaidatzeko. Adibidez, Yaltako eta Potsdamgo bake konferentziak.

Protagonistak

Garai hartako protagonista nagusiak Roosevelt (Estatu Batuetako presidentea), Churchill (Britainia Handiko lehen ministroa) eta Stalin (Sobietar Batasuneko burua) izan ziren, munduko potentzia hegemonikoak zirelako.

Deskolonizazioa

Europako inperio handien mende egon ziren lurraldeen independentzia prozesua da.

Hirugarren Mundua

Estatu berri gehienak bildu zituen terminoa da. Ez zeuden ez mundu komunistaren ezta kapitalistaren menpe ere, eta ezegonkortasun politikoa eta azpigarapena zituzten ezaugarri.

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua

Bandungeko Konferentzian sortu zen, 1955ean. Estatu...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotzaren Hastapenak" »

Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak

Historia3,84 KB

Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak eta Garapena

Aliantza Sistemak eta Tentsioak

Bismarckek aliantza sistema bat sortu zuen Alemania, Austria eta Errusiaren artean, eta geroago Italia ere aliantzara batu zen. Bi helburu zituen:

  • Frantzia bakartzea (1870eko gerraren ondoren Alsazia eta Lorena galtzeak mendekurako gogoa piztu zien).
  • Balkanetako orekari eustea (Austriak eta Errusiak aurkako interesak eta tentsioak zituzten Balkanetan).

Potentzia handien arteko harremanetan arazo asko izan ziren, batez ere kolonietan eta Balkanetan sortutako interes gatazkengatik. Liskar horiek Lehen Mundu Gerra piztu zuten. Egoera aldatu egin zen Alemaniaren Bateratze prozesuaren ondoren; Britainia Handiak mehatxutzat hartu zuen Alemaniaren jarrera.

Blokeen Sorkuntza (1890eko

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak" »

Erregionalismoak, Nazionalismoak eta 1917ko Krisia Espainian

Historia3,65 KB

Gudarosteak Politikan Esku Hartzea eta Militarismoa

Alfontso XII.aren erregealdian, gudarosteak botere zibilaren mende jardun zuen. Baina, Alfontso XIII.aren erregealdian, egoera aldatu egin zen.

1906. urtean, Jurisdikzioen Legea aldarrikatu zelarik, aurreko garaietan izandako protagonismo politikoa berreskuratu zuen gudarosteak.

Erregionalismoak eta Nazionalismoak

Katalunia

Katalunian, burgesia industrial eta komertzialak kolpe latza jasan zuen Ameriketako azken koloniak desagertzearen ondorioz, kolonia haiek baitziren bere produktuen merkatu nagusiak. Egoera horrek bultzatuta, nazionalismotik eta erregenerazionismotik gero eta hurbilagoko jarrera hartu zuen burgesia hark.

1901ean, Lliga Regionalista sortu zen, Kataluniaren autonomia aldarrikatzeko....

Jarraitu irakurtzen "Erregionalismoak, Nazionalismoak eta 1917ko Krisia Espainian" »

Foruak eta Konstituzionalismoa XIX. mendean

Historia3,51 KB

Foruak: ohiturak, mesedegarri direnean, lege-balioa hartu. Garrantzi handia ikuspuntu kultural batetik lurralde bakoitzak bere foruak, behar ezberdinei erantzuteko antzin.erregimnaren aztarna, estatu liberal, 1800-1878 foruak kentzeko 2 figura juridiko XIXan foru eta konstituzionalismoaren gatazkak sortu: kaparetasun unib(noblez.txikiko pribilegioak) pase forala(gobernuko legeak obeditu, ez bete) ezaugarri garrantz. soldadutz, aduana, zergak f.agintariek: foru=konstit.

Nekaz.ekonom.tradiz(merkatari, klase ertain baztertu) KRISI: XVII.e.p. antzinako erreg.agortuta, pobrezia, matxinadak(agintari.f: mikelete, minoneak) kontran. jabe handi-txiki, j.ab-merkatari liberalismo etsai oligarkiarentzako(for.gizartea kontrolatu) herri xehe(ekonom.tradiz)...

Jarraitu irakurtzen "Foruak eta Konstituzionalismoa XIX. mendean" »

1839ko Legea eta Foruen Aldaketa

Historia4,82 KB

1839ko Legea: Testu juridiko eta publikoa da, eduki politikoa duena. Espainiako Gorteetan egindako lege bat da, liberal moderatuak gobernuan zeudela, progresistak Parlamentuan gehiengoa zutelarik. Estatuburua, Maria Kristina Borboikoa erreginordea zen, Isabel II.aren ama, testuaren atarian azaltzen den moduan.

Lehen Karlistaldia amaitu berri zen iparraldean, eta lege honen bidez, Bergarako Hitzarmenean sinatutakoa zehaztu nahi zuten liberalek. Zehaztapenak bi artikulu ditu, eta horren ondorioz, arazoak sortuko dira, denboran luzatuko zirenak.

Ideia Nagusiak:

  • Foruak berresten dira.
  • Foruen moldaketaren prozesua zehazten da, espainiar liberalismoaren ikuspegitik, mekanismo berri bat aplikatuz.

Foruak ziurtatzea baldintza bat izan zen gerrarekin amaitzeko....

Jarraitu irakurtzen "1839ko Legea eta Foruen Aldaketa" »

1876ko Legea: Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa

Historia3,63 KB

Sarrera

Aztertuko dugun legea testu juridikoa dela esan dezakegu, lege bat delako. Honez gain, testuan ondo ikus dezakegu guztioi eskainia dela ("jakinarazten dizuegu") eta, era berean, Gazeta de Madriden argitaratu zela; beraz, testua publikoa, zuzena eta lehen mailakoa dela esan dezakegu. Izaeraren aldetik, juridikoa dela esan dezakegu, Espainiako Gorteetan egin zelako, eta edukiari erreparatuz gero, ekonomikoa eta soziala da.

Artikuluz osatutako lege honen helburua Foruen abolizioa da, eta artikulu horietan ideia batzuk deuseztatzen dira, adibidez, zergak edo soldadutza.

Berrezarkuntza, aurreko garaiko egoera politikora atzera egitea, helburua zen liberal-kontserbadoreentzat, eta momentu honetan Alfontso XII.a zen Estatu burua, errege konstituzionala,...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Legea: Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa" »

Iraultza-hirurtekoa eta Guardia Zibilaren papera Espainian

Historia2,89 KB

Iraultza-hirurtekoa

1868ko iraileko iraultzaren ondoren, Isabel II.a erreginaren erbesteratzearekin eta 1874ko Errestaurazioraino, Espainiako historian “Iraultza–hirurtekoa” deituriko aroa hasi zen.

Aro honetan ezegonkortasun politiko handia zegoen: hiru hauteskunde, zazpi gobernu, altxamendu militarrak, desadostasun politikoak, 1873ko Iraultza Kantonala, Hamar Urteko Gerra (1868–78) Kuban, Hirugarren Gerra Karlista, 1872an hasita… Guardia Zibila ezinbesteko instituzio bihurtu zen eta gobernu guztiek horren laguntza behar izaten zuten.

Halaber, egoera sozial eta politiko hau bandolerismoa berriro jaiotzeko egostegi egokia da, gudari ohi, iraultzaile edo, izan ere, gaizkile txikien talde asko ugaritzen zirelako bai eta ekartzen zuen botere-...

Jarraitu irakurtzen "Iraultza-hirurtekoa eta Guardia Zibilaren papera Espainian" »

Mendizabalen Desamortizazioa

Historia3,53 KB

Mendizabalen Desamortizazioari Buruzko Iruzkina

Testu hau Mendizabalek idatzitako dekretu baten zatia da, Onibar Nazionalen Desamortizazioaren Dekretua alegia. Dekretu hau argitaratu zenean, Maria Kristina erreginorde zenak gobernu liberalaren ministro kontseiluaren presidentea (gobernu burua) zen. Estatuak ez zituen ume pobreak irakasteko edo gaixoak zaintzeko ordenak eredu-solbatu. Izaera juridikoa: eduki ekonomiko-sozialeko dokumentu publikoa da, Madrileko Gazetan argitaratua. Iturri zuzena eta lehen mailakoa da Espainiako iraultza burgesa ezagutzeko: eliza jabetzaren (esku hilak) eskualdatzea edo pribatizatzea (desamortizatzea). Legea Karlistadaren erdian argitaratu zen. Estatuaren esku gelditu ziren moja eta fraideen ondasunak eta enkantean...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa" »

Frankismoaren sendotzea eta nazioartekotzea (1945-1959)

Historia2,91 KB

ERREGIMENA SENDOTZEA

Bakartuta egotetik nazioartera

· Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean (1945), indar garaileak frankismoa desegiten ahalegindu ziren. Horretarako, nazioartean diktadura isolatzea erabaki zuten: Espainia ez zen NBEn onartua izan, ia herrialde guztiek beren enbaxadoreak atera zituzten Espainiatik, eta Frantziak Espainiarakin zuen muga itxi zuen.
· Egoera aldatu egin zen Gerra Hotzarekin. AEBek antikomunistatzat hartu zuten erregimen frankista; horregatik, aliatua izan zitekeen. Bakartuta edukitzeko jarrera arindu egin zen: 40ko hamarkadaren amaieran, Frantziako muga ireki egin zen, eta berriro ere enbaxadak ezarri ziren. 1953an, bi itun sinatu ziren: bata, Konkordatua, Aita Santuarekin; bestea, Espainaren eta Estatu Batuen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren sendotzea eta nazioartekotzea (1945-1959)" »

Alemaniako Nazismoa: Sorrera, Ezaugarriak eta Erresistentzia

Historia4,6 KB

Ideologia Faxistaren Ezaugarriak

Ideologia faxistak honako oinarriak zituen:

  • Estatu totalitarioaren aldekoa zen.
  • Alderdi bakarreko sistema diktatoriala defendatzen zuen.
  • Antikomunismo eta antikapitalismo erradikala agertzen zuen.
  • Nazionalismo oldarkorra, espantsionista eta militarista zuen oinarri.
  • Arrazista zen (antisemitismoa nabarmenduz).
  • Fanatismoa eta intolerantzia goraipatzen zituen.
  • Indarkeria defendatzen zuen.
  • Masak mobilizatzea zuen helburu, erakunde paramilitarretan sartzeko.
  • Printzipio maskulinoak goraipatzen zituen: emakumearen rola etxeko lanak egitera eta seme-alabak zaintzera mugatzen zen.

Errepublikaren Krisia eta Nazismoaren Gorakada Alemanian

1929ko Krisiaren Eragina

1929-1933ko krisialdiak gogor kolpatu zuen Alemania, AEBko kapitalak...

Jarraitu irakurtzen "Alemaniako Nazismoa: Sorrera, Ezaugarriak eta Erresistentzia" »