Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizkaiko Langileen Bizimodua XIX. Mendean

Historia2,33 KB

Bizkaiko langileei zuzendutako eta hauen bizi baldintza tamalgarriak salatzeko helburu duen “La Lucha de Clases” izeneko artikulu hau 1896ko maiatzaren 23an idatzia eta argitaratua izan zen. Nahiz eta egilearen izena garbi agertzen ez den arren, meatzari taldeak egin zuela suposa dezakegu, testuan zehar hauei buruzko hainbat aipamen egiten direlako. Edukiaren arabera politikoa da, eta hartzalearen arabera pubikoa, iturri mota historikoarekin. Espainiar nahiz euskal gizartean, hirietako joera nagusitu zen XIX. mendearen bukaera aldera. Goi mailako klaseari dagokionez, hau osatzen zuten industria eta finantza arloetako oligarkiak zeuden, erregimenaren aldekoak zirenak nahiz eta ideologia liberalagoarekin, baita nekazari lur jabe handiak,...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langileen Bizimodua XIX. Mendean" »

Diktaduraren Eraispena eta Trantsizioa Espainian (1975-1977)

Historia2,55 KB

Diktaduraren Amaiera eta Errege Berria

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Azaroaren 22an, Gorteek Juan Carlos I.a errege izendatu zuten. Egun gutxira, lehen amnistia eman zen, odol-deliturik gabeko pertsonentzat.

Trantsizioaren Hiru Jarrerak

Hiru jarrera nagusi zeuden trantsizioari begira: jarraikortasuna (continuismo), apurketa (rupturismo) eta aldaketa (reformismo).

Abenduan, Arias Navarro berriz gobernuburu izendatu zuten, eta Fernández Miranda Gorteetako presidente.

1976: Tentsio Politikoak eta Gizarte Mugimenduak

1976ko otsailean, gobernuak aldaketa mugatuen programa aurkeztu zuen, baina frankisten artean tirabirak zeuden eta oposizioak ez zuen onartu. Urte osoan zehar istilu ugari gertatu ziren, erabaki politikoen aurretik. Greba eta manifestazio...

Jarraitu irakurtzen "Diktaduraren Eraispena eta Trantsizioa Espainian (1975-1977)" »

Frankismoaren sorrera eta oinarriak

Historia2,18 KB

Bateratze Politikoa

Altxamendu militarra defendatu zuten guztiek onartu zuten Francoren agintaritza. Hori bideratzeko zeregin garrantzitsua izan zuen Serranok. Francok proiektu politikorik ez zuenez, konbentzitzea lortu zuen, estatu faxistetan bezalako alderdi bakarreko erregimena ezartzeko, Falange eta Elkarte Tradizionalista elkartuta. Karlistek eta falangistek hazkunde izugarria izan zuten. Gainera, milizia falangistak eta errekete karlistak agintari militarrarekin gelditu ziren.

Bateratzea lortzeko, erresistentzia egiten zuten buruzagi karlistak eta falangistak desagerrarazi behar zituzten. Karlisten buruzagi Espainiatik bota eta Jose Antonio Primo de Rivera fusilatu zuten. Monarkikoek, ordea, boteretzea onartu zuten eta Espainiaren Berrikuntza...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren sorrera eta oinarriak" »

Clara Campoamorren Diskurtsoa: Emakumeen Sufragioaren Aldea 1931n

Historia2,45 KB

Testu hau Clara Campoamor diputatuak, 1931ko konstituzioa ezarri baino lehen emandako hitzaldiari dagokio. Lehen mailako testu politikoa da, emakumeen eskubideak defendatzen dituelako eta gertakarien garai berean idatzi zelako. Gorteetako diputatuei zuzenduta dago. Publikoa da, ere, Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen Saioen Egunkarian agertu zelako irailaren 1ean.

Espainiako II. Errepublikaren Aldarrikapena

1931ko udal hauteskundeetan errepublikazaleak izan ziren garaile eta Espainian II. Errepublika aldarrikatu zen. Ondorioz, Alfontso XIII.a erbesteratu eta monarkiari amaiera eman zitzaion. Trantsizio hau baketsua izan zen, lehendik Donostiako Ituna sinatu zutelako. Hau, alderdi politiko gehienek sinatu zuten, monarkiaren aurka...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamorren Diskurtsoa: Emakumeen Sufragioaren Aldea 1931n" »

Fernando VII.aren Erregealdia (1814-1833)

Historia3,73 KB

1813ko Valençayko Itunaren bidez Napoleonek koroa itzuli zion Fernando VII.ari.

Absolutismoaren Berrezarkuntza (1814-1820)

Fernando VII.ak koroa berreskuratu eta Espainiara itzuli zenean, absolutismoaren berrezarkuntza ezarri zuen. Babes handia jaso zuen; herritarrak kalera atera ziren ongietorria ematera. Elío jeneralak gidatzen zuen armadaren zati bat bere esanetara jarri zen, eta Cadizko diputatu absolutistek agiri bat idatzi zuten absolutismoa berrezartzeko eskatuz (Pertsiarren Agiria).

1814ko maiatzean, estatu kolpea jo eta bertan behera utzi zuen Cadizen egindako lana eta Konstituzioa. Horrenbestez, erregimen zaharra berrezarri zuen, pribilegioetan oinarritutako gizartea, non erregeak botere absolutua berreskuratu zuen. Erregimen zaharreko...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.aren Erregealdia (1814-1833)" »

1876ko Konstituzioa: Monarkia Borboitarraren Berrezarpena

Historia2,84 KB

1876ko Konstituzioa

Sarrera

1876ko Konstituzioa, Cánovas del Castillok bultzatuta, Gorteek eta Alfontso XII.a erregeak onartu zuten. Dokumentu publiko, juridiko eta politiko honek herritarren eskubide eta betebeharrak ezarri eta erregimenaren ezaugarriak zehaztu zituen. 1876ko ekainaren 30ean Madrilen onartu zen.

Konstituzioaren Ezaugarriak

Konstituzioak ideologia moderatua islatzen du, errege konstituzional baten eta gorteek osatutako sistema bat ezarriz. Hona hemen artikulu nagusiak:

  • 11. artikulua: Estatu Konfesionala

    Estatu konfesionala ezartzen du, erlijio ofiziala katolikoa izanik, baina beste erlijioekiko tolerantzia adieraziz, eremu publikoan praktikatzen ez badira.

  • 13. artikulua: Herritarren Eskubideak

    Adierazpen askatasuna eta biltzeko eta

...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa: Monarkia Borboitarraren Berrezarpena" »

Espainiako Liberalismoa: Erregealdiak eta Erreformak (XIX. mendea)

Historia2,79 KB

Adingabetasunaren Erregeordetza (1833-1843)

Absolutistak Isabel II.aren etsaiak zirenez, bere ama Maria Kristinak, erregeorde gisa, gobernua liberal aurrerakoiei eman zien. Aurrerakoiek monarkia absolutua, Inkisizioa, estamentuen pribilegioak eta ondasun amortizatuak deuseztatu zituzten. 1837ko Konstituzioarekin, monarkia parlamentarioa, giza eskubideak, erlijio tolerantzia eta erroldaren araberako sufragioa ezarri ziren, non zerga gehien ordaintzen zuten biztanleriaren %5ak bakarrik zuen boto eskubidea.

Adin-nagusitasuna (1843-1868)

Erregina bihurtzean, Isabel II.ak aurrerakoiak gobernutik kendu eta liberal moderatuei agintea eman zien. Liberal moderatuak ia bere erregetza osoan egon ziren. Moderatuek, aurreko gobernuak ezarritako neurriak kendu,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Liberalismoa: Erregealdiak eta Erreformak (XIX. mendea)" »

Amerikako eta Frantziako Iraultzak: Aro Modernoaren Hasiera

Historia2,52 KB

1. Amerikako Iraultza

Gatazkaren Jatorria

XVIII. mendean, Britainia Handiak 13 kolonia zituen Ipar Amerikako ekialdean. Amerikako Iraultza, Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen. Azkenean, kolonoek independentzia lortu zuten. Arazoen jatorria ekonomian zegoen. Koloniek ekonomia-sistema propioa zuten, baina Britainia Handiak Amerikako lehengaiak nahi zituen, eta horrek bi herrialdeen arteko merkataritza eragozten zuen. Beste arazo bat tentsio politikoa izan zen, zergen gatazka sortuz. Ingalaterrako gobernuak tearen merkataritzaren monopolioa bereganatu zuen.

Independentzia Gerra

Gerra hau kolonoen eta Ingalaterraren artean izan zen. Kolonoek eskubideak eta independentzia aldarrikatu zituzten. 1776ko uztailaren

...

Jarraitu irakurtzen "Amerikako eta Frantziako Iraultzak: Aro Modernoaren Hasiera" »

Trantsizioa Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Historia5,18 KB

Trantsizioa: Franko hil zenetik demokraziara

Franko hil zenean, Joan Karlos Borboikoa printzea oinordeko izendatu zuten. 1973tik Franko 1975ean hil arte, Estatu eta Gobernuburu bi pertsona ezberdin izan ziren: Carrero Blanco, baina ETAk hil egin zuen, eta Arias Navarro. Franko hil zenean, Joan Karlos errege bihurtu zen, eta diktaduratik demokraziarako epealdia hasi zen. Hiru gobernu buru egon ziren: Arias Navarro, Adolfo Suárez eta Calvo Sotelo.

Arias Navarroren gobernua (1975-1976)

Arias Navarroren gobernua 1975eko azaroan hasi zen. Erreforma batzuk aurkeztu zituen, eta sektore erreformistaren pausoak hauek izan ziren:

  • Gorte Frankistetako Erresuma Kontseiluko lehendakaria aldatu, eta Torcuato izendatu zuen erregeak kargurako.
  • Arias Navarro boteretik
...
Jarraitu irakurtzen "Trantsizioa Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan" »

Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea

Historia3,84 KB

Trantsizioa (1975-1982): Lehen Fasea

Frankismoaren Amaiera eta Arias Navarro

1970eko hamarkadaren hasieran, gatazkak gizarteko arlo gehienetara zabalduak ziren. 1973an, mundu mailako krisi ekonomikoak oso bortizki kolpatu zuen Espainia eta, ondorioz, grebak eta protestak areagotu ziren. Horrekin batera, Francok Carrero Blanco Gobernuko presidente izendatu zuen, baina ETAk hil zuen. Hori dela eta, Arias Navarrok ordezkatu zuen. 1975ean, diktadorearen heriotzarekin, frankismoaren amaiera etorri zen eta frankistek Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten errege.

Arias Navarrok zuzentzen zuen gobernuaren helburua erregimena luzatzea zen. Horren aurrean, oposizioak diktadura botarazi nahi zuen. Askatasun handiagoa eta hauteskundeak egitea eskatzen zuen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa (1975-1982): Demokraziarako Bidea" »