Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotzaren Hastapenak
Bake Konferentziak
Aliatuen bilerak ziren, estrategiei eta bake baldintzei buruz eztabaidatzeko. Adibidez, Yaltako eta Potsdamgo bake konferentziak.
Protagonistak
Garai hartako protagonista nagusiak Roosevelt (Estatu Batuetako presidentea), Churchill (Britainia Handiko lehen ministroa) eta Stalin (Sobietar Batasuneko burua) izan ziren, munduko potentzia hegemonikoak zirelako.
Deskolonizazioa
Europako inperio handien mende egon ziren lurraldeen independentzia prozesua da.
Hirugarren Mundua
Estatu berri gehienak bildu zituen terminoa da. Ez zeuden ez mundu komunistaren ezta kapitalistaren menpe ere, eta ezegonkortasun politikoa eta azpigarapena zituzten ezaugarri.
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Bandungeko Konferentzian sortu zen, 1955ean. Estatu berriek ez zuten bloke kapitalistan ezta komunistan sartu nahi.
Bandungeko Konferentzia
1955ean Indonesian egindako bilera oso garrantzitsua izan zen, bertatik sortu baitzen Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua. Estatu berriek ez zuten bloke komunistan ezta kapitalistan sartu nahi.
Gerra Hotza
Bigarren Mundu Gerraren amaieratik Sobietar Batasuna desagertu zen arteko (1991) garaiari esaten zaio. Bi bloke nagusi zeuden aurrez aurre: kapitalista (AEBren gidaritzapean) eta komunista (SESBren gidaritzapean).
Truman Doktrina eta Marshall Plana
Harry S. Truman Estatu Batuetako presidenteordea zen 1944an, eta presidente izendatu zuten Roosevelt hil zenean (1945). Japonian bonba atomikoak jaurtitzeko agindua eman zuen (1945). 1947an Marshall Plana abiatu zuen, Europako ekonomia berpizteko helburuarekin. Truman Doktrina ere jarri zuen abian, komunismoaren aurkako indarrei laguntzeko eta komunistek boterea eskuratzea eragozteko.
Marshall Plana Estatu Batuek Mendebaldeko Europari ekonomia-laguntza handiak eman zizkion programa izan zen.
NATO
NATO (Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea) erakunde militar bat zen, bloke kapitalistako herrialdeek osatua. Aliantza honi esker, Estatu Batuek base militarren sare zabala izan zuten Europan.
Herri Demokraziak eta Comecon
Herri Demokraziak SESBren babespean Ekialdeko Europan ezarritako erregimen komunistak ziren.
Comecon (Elkarrekiko Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) Sobietar Batasunak 1949an antolatu zuen, Sobietarren mendean zeuden Europako herrialdeen ekonomiak koordinatzeko helburuarekin.
Herrialde Sateliteak
Erregimen komunista izan zuten eta Sobietar Batasunaren nagusitasunaren mende egon ziren Ekialdeko Europako herrialdeei esaten zitzaien.
Bigarren Mundu Gerraren Amaierako Gertaera Nagusiak
- 1939: Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Britainia Handiak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
- 1940-1941: Alemaniaren ofentsiba. Tropa naziek Paris hartu zuten.
- 1942: Fronteen egonkortzea. Japoniak Pearl Harbour (AEB) bonbardatu zuen.
- 1943: Sobietarrek Alemaniako armada garaitu zuten Stalingradon.
- 1944: Normandiako lehorreratzea. Aliatuen ofentsiba erabakigarria Mendebaldeko Frontean.
- 1945: Mussolini exekutatu zuten. Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioa. Estatu Batuek bonba atomikoak jaurti zituzten Hiroshiman eta Nagasakin (Japonia). Japoniaren errendizioa eta gerraren amaiera.