Mendizabalen Desamortizazioa
Mendizabalen Desamortizazioari Buruzko Iruzkina
Testu hau Mendizabalek idatzitako dekretu baten zatia da, Onibar Nazionalen Desamortizazioaren Dekretua alegia. Dekretu hau argitaratu zenean, Maria Kristina erreginorde zenak gobernu liberalaren ministro kontseiluaren presidentea (gobernu burua) zen. Estatuak ez zituen ume pobreak irakasteko edo gaixoak zaintzeko ordenak eredu-solbatu. Izaera juridikoa: eduki ekonomiko-sozialeko dokumentu publikoa da, Madrileko Gazetan argitaratua. Iturri zuzena eta lehen mailakoa da Espainiako iraultza burgesa ezagutzeko: eliza jabetzaren (esku hilak) eskualdatzea edo pribatizatzea (desamortizatzea). Legea Karlistadaren erdian argitaratu zen. Estatuaren esku gelditu ziren moja eta fraideen ondasunak eta enkantean saldu zituzten, etxeak, lurrak eta monasterioak barne. Hurrengo urtean, apaizen ondasunak salmentara atera zituzten.
Testu honek bere jarraipena justifikatzeko helburua du eta badakigu legeak garrantzia izan zuela.
Politika
Helburu nagusia estatu liberalari egonkortasuna ematea da. Horretarako, monarkia liberala garapenarekin lotu beharko lukete erosleek, eta azken hauek hemendik aurrera patriotikoak edo abertzaleak izango ziren. Ordena eta askatasuna gai burgesak nagusi dira testuan.
Ekonomia
Biztanleen zorra gutxiagotu eta merkataritza sendotzeko helburuarekin, estatua indartu nahi zuten.
Egileek pentsatzen zuten industriak eta merkataritzak aurrerapausoak izango zituztela. Bestetik, kapitalismoak garapena izan dezan, ezinbestekoa da esku hileko ondasunak askatzea lur sailen merkatua egonkorra izateko.
Lurjabeen erdiko klasea duen gizartea eraiki nahi zuten, nekazaritzaren erreforma bat izango zena, baina behe klaseak jabetzatik kanpo geratu ziren. Goi-erdi burgesiak lurjabe handiak izango zituen, eta behe burgesiak ez zuen jabetzarik izango.
Desamortizazio asko daude, eta Mendizabalena garrantzitsuenetarikoa da. Desamortizazioa liberalen programan azaltzen zen eta jabetza pribatua zuen helburu, lehen sektorean kapitalismoa nagusia izateko eta errentagatik. Desamortizazioa prozesu luzea izan zen eta horren bidez Estatuak Eliza eta udalerrien lur sailen ondasunak pribatu bihurtu zituen. Bi urratsetan egin zuten: 1) ondasunak nazional bihurtu ziren; 2) ondasunak jendaurreko salerosketetan saldu.
Burgesia dirudunak onura handienak izan zituzten
Lur handien jabeekin batera, ideia liberaletara erakarri zituzten. Jabego egitura aldatu egin zen, egitura kolektiboa eta salduezina (desamortizazioa) izatetik askea eta indibiduala izatera igaro zen. Eliza Estatu liberalaren erakunde bihurtu zen, Estatuak apaizak eta elizkizunak egiteko dirulaguntza eskaini zizkien.
Ondorioak
- Eskulan merkea izan zen hirietan.
- Desamortizazio prozesu osoan laborantza lur guztien %50 saldu zen.
- XIX. mendearen erdialdetik aurrera, nekazaritza garatu, jabego egitura aldatu eta biztanleriaren tasa gora egin zuen.
- Kultiboen errendimenduak oso baxuak izaten jarraitu zuten.
- Ez zuen balio izan lurrak herri xehearen artean banatzeko.
Nekazaritza proletarioak agertu ziren: jornalariak deitzen ziren eta lurrik gabeko laborariak ziren, miseria gorrian bizi zirenak. Eskulan merkea izan zen hirietan.