Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizkaiko Meatzetako Langileen Egoera Tamalgarria

Historia7,57 KB

Azterketa Testuan behin eta berriro errepikatzen den ideia nagusia Bizkaiko meatzetako langileen egoera tamalgarria, behartuta daudela denda jakin batzuetan erostera. Lehenengo lerroan Bizkaiko langileei dirijitzen da eta ondoren, paragrafo desberdinetan errepikatzen da ideia nagusia: Bizkaiko meatzetako langileen egoera tamalgarrria.

Lehenengo lerroetan(2-8) Gallartan (Bizkaiko industrializazioaren gune berezia bertan burdin meategi garrantzitsuak aurkitzen zirelako)egindako bileraren berri ematen da, derrigorrezko denden desagerpena eskatuz. Gero gogora eka da '1890ako greba' garrantzitsua hemen plazaratu ziren bi eskaera nagusi: lanaldiaren murriztapena eta derrigorrezko barrakoien (langileentzako logela zikiñak) eta denden (oinarrizko...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzetako Langileen Egoera Tamalgarria" »

Bizkaiko Langileen Errebindikazioak (1896): Analisia eta Testuingurua

Historia3,84 KB

Bizkaiko Langileei (1896/5/23)

Kokapena: Euskal Herriko (EH) industria iraultzaren ondorioz sortu zen langileen mugimendua. "La lucha de clases" izeneko EHko sozialisten aldizkarian argitaratuta 1898an. Bizkaiko mea erauzketa masiboaren eta industria iraultzaren hasierako garaia zen, Maria Cristinaren erregeordetza. 1. mailakoa: forma zirkunstantziala eta eduki sozio-ekonomikoa. Tomas Meabe sozialista eibartarrak sortutako astekaria zen aldizkari hau. Beraz, sozialistak dira testuaren egileak. Helburua Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintzak salatzea eta Bizkaiko langileei mobilizazioaren aldeko deialdia egitea.

Azterketa

- Bizkaiko meategietako langileen batzordea eratu, kuartelak eta derrigorrezko dendak kentzeko.

- Langileen eskaeren arrazoiak...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langileen Errebindikazioak (1896): Analisia eta Testuingurua" »

Espainia Frankistaren Nazioarteko Harremanak eta Barne Oposizioa

Historia1,59 KB

Espainia Neutrala Bigarren Mundu Gerran

Espainiak neutraltasuna mantendu zuen gerran, nahiz eta babes logistikoa eman zien Ardatzeko potentziei. Francok eta Mussolinik ez zuten akordiorik lortu. Nazioarteko egoerak aldaketak eragin zituen eta Falangea baztertu zen.

Isolamendutik Nazioarteko Onarpenara

Don Juan Borboikoak errege izan nahi zuela adierazi zuen, baina Francok Juan Carlos aukeratu zuen. Espainia NBEtik kanpo geratu zen eta isolatuta egon zen. Gerra Hotzaren testuinguruan, AEBk Espainia aliatu zuten antikomunismoaren aitzakian. Madrilgo Ituna sinatu zen eta base militarrak ezarri ziren Espainian.

Barne Oposizioa eta Errepresioa

Erregimenaren Aurkako Borroka

Erbesteko komunitateak antolatu ziren diktaduraren aurka. Makiak sortu ziren, baina...

Jarraitu irakurtzen "Espainia Frankistaren Nazioarteko Harremanak eta Barne Oposizioa" »

Lehen Mundu Gerra Aurreko Krisialdiak eta Tentsioak Europan

Historia3,22 KB

Lehen Mundu Gerra Aurreko Tentsioak eta Aliantzak

Frantzia eta Alemaniaren Arteko Tentsioak

Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak oso tirabiratsuak ziren; izan ere, Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu zituen 1870ean, Franko-Prusiar Gerraren ondorioz, eta lurralde haiek beretzat aldarrikatzen zituen.

Austrohungariar eta Errusiar Inperioen Arteko Liskarrak Balkanetan

Austrohungariar Inperioak eta Errusiar Inperioak liskarra zuten elkarren artean Balkanen kontrol politiko eta ekonomikoagatik.

Lehia Ekonomikoak eta Inperialismoa

Lehia ekonomikoek ere gatazka-giroa sortu zuten:

  • Alemania: Merkatu berrietara hedatzea eta bere manufakturentzat inperio kolonial bat osatzea beharrezkoa zuen.
  • Erresuma Batua: Alemaniaren espantsionismoak arriskuan jarriko
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra Aurreko Krisialdiak eta Tentsioak Europan" »

Parisko Bake Konferentzia eta Europako Mapa Berria

Historia2,76 KB

Barne-itunak eta Europako mapa berra

Parisko Bake Konferentzia. 1918ko urtarrilean, Ameriketako Estatu Batuetako presidente Wilsonek hamalau auziak aurkeztu zituen kongresuan. Helburu hauek zituen:

  • Ezkutuko diplomazia ezabatzea.
  • Nabigatzeko eta nazioarteko merkataritzan aritzeko askatasuna izatea.
  • Armamantuak murriztea.
  • Antzinako inperioak desegitea eta inperio horiek osatzen zituzten herrietako gutxiengo etniko eta linguistikoei independentzia lortzeko eskubidea aitortzea.
  • Nazioen Elkartea sortzea, estatuen berdintasunean oinarrituta eta estatu bakoitzaren indarrak kontuan hartu gabe.

Parisko Bake Konferentzia (1919-1920), bost itun egin zituzten, bakearen baldintzak ezartzeko eta garaileen eta galtzaileen arteko muga berriak finkatzeko. Herrialde...

Jarraitu irakurtzen "Parisko Bake Konferentzia eta Europako Mapa Berria" »

Errusiako Iraultzak: Tsarismotik SESBera

Historia2,54 KB

1. Tsarismoaren amaiera eta 1905eko Iraultza

Tsarismoaren amaiera. XX. mendearen hasieran, Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Nikolas II.ak, tsarrak, estatuko botere gorena zuen eskuetan, eta mugarik gabe erabiltzen zuen. Gobernatzeko, nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen. Parlamentu bat (Duma) zegoen arren, botere mugatua zuen. Izan ere, tsarrak nahi zuenean deitu edo desegin zezakeen Duma. Ez zegoen askatasun politikorik.

1905eko Iraultza. 1905. urtean japoniarren tropek tsarraren armada garaitu zuten. Berehala, porrotaren eraginez eta momentuko ekonomia-krisia zela-eta, istiluak izan ziren. Herri-masak San Petersburgoko Neguko Jauregira, tsarraren bizitokira, abiatu ziren eskaerak egiteko. Manifestatzaileek...

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultzak: Tsarismotik SESBera" »

Frantziako Iraultza: Asanblada Nazionaletik Konstituziora

Historia2,79 KB

Frantziako Iraultza

Frantziako Iraultzaren helburua Antzinako Erregimenarekin amaitzea zen. Mundu mailan eragina izan zuen, eta, horregatik, Historia Garaikidearen hasieratzat hartzen da.

1789-1792: Asanblada Nazionala

1789an, Frantziak krisi sakona bizi zuen, hainbat arrazoirengatik. Batetik, estamentuen antolamenduak biztanleen % 90 baino gehiago baztertzen zituen, eta haserre zeuden zergak beraiek bakarrik ordaintzen zituztelako eta ezin zituztelako postu politiko edo militar nagusiak eskuratu. Gainera, 1789an, Frantziako monarkiak krisi ekonomiko larria pairatzen zuen, eta uzta txarrek krisia areagotu zuten.

Krisiari aurre egiteko, Luis XVI.a erregeak pribilegiatuei ere (noblezia eta Eliza) zergak ordaintzea proposatu zien. Hori eztabaidatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Asanblada Nazionaletik Konstituziora" »

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua eta Burdinbideen Legea

Historia3,72 KB

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)

Aztertzen dugun testua lehen mailako testu juridikoa da, dekretu bat delako. Dekretuaren egilea Mendizabal izan zen: ekonomialaria, negozio gizona eta politikari aurrerakoia. Idatzi zen unean, testu pribatu bat zen, testuan dioen bezala Maria Kristinari, garai hartako erreginordeari zuzendua baitzegoen, honek dekretua baieztatu zezan, baina berehala aldatu zen testu pribatu izatetik testu publiko izatera. Gazeta de Madrid-en, momentuko aldizkari ofizialean, argitaratua izan zen 1836ko otsailaren 21ean. Dataren arabera, Isabel II.aren erregealdian kokatu behar dugu, Mª Kristinaren erregeordetzan, Mendizabal progresista gobernuburu zelarik eta Lehen Gerra Karlistaren une kritiko batean.

Dekretu...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazio Dekretua eta Burdinbideen Legea" »

Gerra Hotzaren Amaiera eta Aro Berria (1976-1991)

Historia4,14 KB

Gerra Hotzaren Susperraldia eta Amaiera (1976-1991)

Sobietarren Ofentsiba

1970eko hamarkadaren erdi aldera, Ameriketako Estatu Batuen nagusitasuna ahulduta zegoen. Herrialde horretan ekonomia-egoera larria zen, petrolioaren prezioa izugarri igo zelako eta kanpo-zorra handitu zelako. Sobietar Batasuna, berriz, sendotuta zegoen, Asiako herrialde batzuetan erregimen komunistak ezarri zirelako. 1977an, SESB irismen ertaineko misil nuklearrak kokatzen hasi zen Ekialdeko Europan. Sobietarren helburua Mendebaldeko Europako herrialdeak beldurtzea zen. Sobietar Batasunak areagotu egin zuen Hirugarren Munduko mugimendu iraultzaileentzako laguntza. Erregimen marxistak ezarri ziren:

  • Afrikan: Angola, Mozambike, Etiopia.
  • Latinoamerikan: Nikaragua, El Salvador
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotzaren Amaiera eta Aro Berria (1976-1991)" »

Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean

Historia6,95 KB

Euskal Herria Bigarren Errepublikan

Euskal Herria 1931n ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Jende askok Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin eta sektore antiklerikalekin lotzen zuen.

Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, batu zen Bergarako biltzarrean. 1931n, bere antolaketa oso ona zen, eta 1931ko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Abertzaleak indartsuak ziren hirietan eta herri txikietan; karlistak, berriz, indartsuagoak ziren herri txikietan. Abertzaleek indar gehiago zuten Bizkaian eta Gipuzkoan; karlistek, Nafarroan eta Araban.

1930ean, Errepublikaren aldeko ituna Donostian sinatu zen. Jarrera antiklerikalek asko ikaratu

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean" »