Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian
1931ko apirilaren 12an hauteskundeetan, Errepublika ezartzerakoan Hego EHn, EAJ eta Karlistak nagusitu ziren. EAJk berehala onartu zuen errepublika, euskal autonomia estatutua lortzeko aukera eskaintzen baitzuen. Jose Antonio Agirre EAJko Getxoko alkatea izan zen euskal estatutua lortzeko ekimenaren aitzindaria. 1931ko maiatzean, Eusko Irakaskuntzak batzorde bat eratu zuen. Behin-behineko gobernuaren babesa eman zion estatutuak, hain zuzen ere. EAJ eta karlistek hasierako proiektuari aldaketak egin eta sozialista eta errepublikarrek eragozpen bat jarri zioten: elizaren eta estatuaren arteko harremanak Errepublikako gobernuarenak zirela eta ez gobernu autonomoarena. Ekainaren 14an, Lizarran estatutu proiektua onartu zen. Gehiengo errepublikarra...