1876ko Legea: Foruen Abolizioa eta Kontzertu Ekonomikoa

Historia3,63 KB

Sarrera

Aztertuko dugun legea testu juridikoa dela esan dezakegu, lege bat delako. Honez gain, testuan ondo ikus dezakegu guztioi eskainia dela ("jakinarazten dizuegu") eta, era berean, Gazeta de Madriden argitaratu zela; beraz, testua publikoa, zuzena eta lehen mailakoa dela esan dezakegu. Izaeraren aldetik, juridikoa dela esan dezakegu, Espainiako Gorteetan egin zelako, eta edukiari erreparatuz gero, ekonomikoa eta soziala da.

Artikuluz osatutako lege honen helburua Foruen abolizioa da, eta artikulu horietan ideia batzuk deuseztatzen dira, adibidez, zergak edo soldadutza.

Berrezarkuntza, aurreko garaiko egoera politikora atzera egitea, helburua zen liberal-kontserbadoreentzat, eta momentu honetan Alfontso XII.a zen Estatu burua, errege konstituzionala, hain zuzen ere.

1873tik 1876ra Bigarren Karlistaldia izan zen, eta lege honen ondorioz liberalek Euskal Lurraldeak Espainiar Estatuan nagusitasuna izan zezaten ezartzen da.

Garapena

Legea egiteko beste arrazoi bat Euskal Lurraldeen eta Espainiaren arteko loturak hobetzea zen, izan ere, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak egitura berezia dute, eta zenbait sektoretan ez baitzen iritsi Estatuak zuen zentralismora.

Aipatu beharra dago legeak bi ideia nagusi zituela: hasteko, Foruen moldaketaren prozesua egitea, eta gero, Euskal Lurraldeak Espainiako probintzien mailara iristea.

Beste alde batetik, nazio osoko herritarrek soldadutzara joatea eta, era batera edo bestera, Estatuko gastuetan laguntzea agintzen du, eta Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak ere ekintza horiek bete beharko zituztela.

4. artikuluan, Gobernuari baimena ematen dio aurreko arauak onartzeko eta ongizatea eta segurtasuna bermatzeko; gainera, Foruen moldaketa prozesuaren hiru zatiak zehazten baitira. Moldaketa hori egiteko hiru urrats izan ziren:

  • Euskal Lurraldeek moldaketa proiektua aurkeztea.
  • Gobernuak proiektua bere gain hartzea.
  • Gorteek Gobernuaren proiektua onartzea.

Ondorioak eta Kontzertu Ekonomikoa

Lege honen bitartez, Euskal Herritarren pentsaera alde batera utzita, Espainiar liberal-kontserbadoreek Foru Sistemaren azken eraldaketa egiten dute, eta, beraz, Foru Sistema bertan behera geratzen da eta Espainiar Estatu zentralistak indarra hartzen du. Ildo beretik jarraituz, egitura berriarekin ados jartzeko, Euskal liberalak gutxiengoa zirela esan beharra dago.

Lege honek zenbait ondorio izan zituen: Foruak ukatzean soldadutza derrigorrezkoa bihurtu zen, eta lurralde bakoitzeko pertsona kopuru jakin batek soldadutzara joan behar zuen. Bakarrik dirua ordainduz libratu ahal zen soldadutzatik. Honez gain, Cánovasek Kontzertu Ekonomikoa eman zuen Euskal Herriko biztanleak ez haserretzeko, eta Foruak ezabatu ondoren zenbait salbuespen onartu zituen euskaldunentzat; hain zuzen ere, liberalen alde egin zutenak zenbait urtez zergez eta soldadutzatik libratuko ziren. Gainera, Foruen abolizioak Euskal Nazionalismoa indartu zuen.

Hala ere, Euskal Herrian ezberdintasun batzuk iraun zuten. 1878an, Kontzertu Ekonomikoaren araubidea ezarri zen, non lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortu zen. Horren truke, Estatuari kupoa ematen zitzaion; beraz, Diputazioek zerga eta administrazio esparruetako autonomia berreskuratu zuten. Hori zela eta, zergak txikiagoak ziren eta ekonomia hobetu zen, batez ere, garraiobideen arloan. Euskal oligarkiak ezarritako sistema fiskalak fortuna handiak eta industrializazioaren garapena bultzatu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML