1876ko Uztailaren 21eko Legea
Aurrean daukagun testua 1876ko uztailaren 21eko legea da, Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratua 4 egun geroago eta Madrilen idatzia. Antonio Canovas del Castillok idatzitako lege da eta hau Errestaurazio garaiko arkitektoa da, berak finkatu baitzituen oinarriak eta kontserbadorea da. Primarioa da 1876an argitaratu zelako eta urte horretaz ari delako eta Errestaurazio garaiaren (1875-1923) hasieran idatzi zen. Publikoa da Euskal Herriko jendeari zuzenduta baitago. Juridikoa da lege bat delako eta artikulutan banatuta dagoelako, foruen abolizioaz informatuz. Bere helburua hori da hain zuzen ere, herria foruen desagerpenaz jakinarazi.
Testua Euskal Herriko foruak abolitzearen ideia nagusiaren inguruan egituratzen da. Horrek zentralismora garamatza bigarren ideia gisa, soldaduska eta zerga eta errenten ordainketan Euskal Herriko probintziak Espainiako gainerako probintzien pare jartzen direlako.
Testuaren analisiarekin hasi aurretik hau denboran kokatu behar da. Sistema liberalaren finkapenaren amaieran Espainian I Errepublika ezarri zen (1873-1874). Honek oposizio handia zeukan eta oso desegonkorra izan zen 4 presidente izan zituen eta. Beraz, 1874. urtean Pavia jeneralak estatu kolpe.
Behin testua denboran kokatuta, orain analisiarekin hasiko naiz. Testuak artikuluekin hasi baino lehen sarrera bat dauka. Alfontso XII.arekin hasten da hau, Isabel II.aren semea zena (sistema liberalaren finkapeneko erregina) eta bera izan zen Borboitarrak itzulitakoan, I Errepublika ondoren, lehen erregea. Jaikoaren graziaz jartzen du jarraian eta honek absolutismoa mantentzen dela adierazten du. Errege konstituzionala ere aipatzen du, 1876ko konstituzioa zegoen indarrean eta garai horretan. Gorteek agindu dutela dio legea eta hauek testuinguruan esan bezala hauteskundeen bidez aukeratzen ziren baina tranpez beteta. Jauntxoek bideratzen zuten hau eta hau zen txandakatzearen oinarri nagusia.
Jarraian artikuluak agertzen dira. Lehenengo artikuluak konstituzioak arma zerbitzura joateko eta estatuko gastuetan laguntzeko betebeharra ezarri duela dio, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleek ere hau egin behar dutela. Nafarroa ez da aipatzen 1841. urtean Lege Hitzartua sinatu zuelako Esparterok eta honen arabera bertan foruak guztiz abolitzen ziren nahiz eta independentzia ekonomiko handia ematen zitzaien. Ondorioz, artikulu honen bidez, EAE-n zeukaten zerga sistema berezia eta zerbitzu militarra ez egitea kanporatu egiten zaie, foruetatik gelditzen zitzaizkien ezaugarri bakarrak, beraz, foruak abolitzen dira. Bigarren artikuluak kupoa baimentzen die, hau da, zerbitzu militarra egitera zenbat jende joan behar den zehazten die. Kinta sistema ere aipa daiteke hemen, hau aberatsek ordaintzen zuten dirua baita gerrara ez joateko.
3. artikuluak lehenengo artikuluan aipatzen diren zergaz ari da. Ikus daiteke hiru artikulu hauek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari bakarrik egiten diotela erreferentzia eta hau da Nafarroak dagoeneko 1841. urtetik aurrera Lege Hitzartua zuelako. Honen ondorioz Nafarroan foruak desagertuko ziren eta estatuaren beste probintzia batean bihurtu zen. Foruen pribilejio guztiak galdu zituen (pase forala, salbuespen militarra eta fiskala, aduanak pirinioetara eraman, autogobernua…). Baina honen truke diputazioak botere handia eskuratu zuen, autonomia administratibo eta ekonomiko handia lortuz. Honen adibide haiek nahi zituzten zergak inposatu zitzaketela da, eta honen izena kupoa da, gaur egun oraindik bizirik jarraitzen duena.
4. eta azken artikuluak autogobernuaren amaiera adierazten du. Foruen kontrako legeak aipatzen ditu: 1837ko irailaren 19ko legea (foruak kentzeko legea baina Gerra Karlistak zeudenez ez aplikatu eta beranduago lege hau kendu zen), 1841eko abuztuaren 16ko legea (Lege Hitzartua) eta 1841eko urriaren 29ko dekretua (pase forala, aduanak kostara eta autogobernua kanpora). Lege hauek mantendu egiten dira eta horregatik foruen abolizioa gertatu.
Amaieran data eta lekua agertzen dira, Madril, hau baitzen hiriburua. Erregea Alfontso XII. da goian esan bezala eta Antonio Canovas del Castillok idatzi zuen lege hau. Lege honek errotik aldatu zuen euskal probintzien egoera. Haserrea eta etsipena piztu zen euskal gizartean, gerora euskal nazionalismo bilakatu zena. Foruzale oligarka asko foruen alde agertu ziren, baina berrezarkuntzaren alde zeuden foruzale oligarkak pozik mantentzeko, Kontzertu Ekonomikoa sinatu zuen Canovasek. Zergak kudeatzeko baimena edukita, industrializazioa bultzatu zuten hainbat inbertsio egin zituzten, Bizkaian gehien bat. Liberal foruzaleak kontzertu ekonomikoarekin konformatu ziren arren, beste sektore batzuek foruen berrezarpen osoa eskatu zuten.