Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Primo de Riveraren diktadura eta II. Iraultza Demografikoa Euskal Herrian

Historia2,65 KB

Sistemaren amaiera eta Primo de Riveraren diktadura

Sistemaren gainbehera (1917tik aurrera)

1917az geroztik, sistema konstituzionala gainbeheran sartu zen. Nahasmen sozial handia zegoen eta industriako proletarioen kopurua izugarri handitu zen. Egoera larria jasanezina bihurtu zen. Annualen porrot egin zuen Espainiak, eta hor amaitu zen etapa hau.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Gobernuaren buruzagitza Miguel Primo de Riverak izan zuen bere esku, 1923tik 1930era. Estatu-kolpe bat emanda eskuratu zuen agintea. Direktorio militarra izan zen agintean. Primo de Riverak herrialdea militarizatu nahi izan zuen; horrela, aurre egin nahi zien gizarte-gatazkari eta terrorismoari, Marokoko gerrari, politikaren modernizazioari eta katalanismoari.

  • Bigarren
...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren diktadura eta II. Iraultza Demografikoa Euskal Herrian" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Gertaera Politikoak

Historia4,03 KB

Independentzia Gerra: Independentzia Gerra 1808-1814 bitartean gertatu zen. Espainiako errege-familia Frantziarantz abiatu zen, bertan Napoleonekin elkartu behar zuten. Horren aurrean, madrildarrak asko haserretu ziren eta 1808ko maiatzaren 2an hiriburua okupatzen zuten frantziar indarren aurka altxatu ziren.

Gerraren faseak

1. Erresistentzia okupazioari

Espainiarren erresistentziak, hasierako unean, Napoleonen proiektuak zapuztu zituen. Hiriak hartzea erraza izango zela pentsatu arren, Zaragozak erresistentzia egin zuen. Setiatutako Gironak erasoari eutsi zion eta Frantziarekin zeuden hornikuntza-bideak hautsi zituen. Duptonen armadak Andaluzia menperatu behar zuen, baina Castaños jeneralaren armadaren (milizia) aurrean porrota izan zuen eta...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Gertaera Politikoak" »

Espainia: Antzinako Erregimenetik Liberalismora (1789-1843)

Historia8,45 KB

Antzinako Erregimenetik Aro Garaikidera

1789an Frantzian Iraultza liberala hasi zen, eta ideia berriak Europa osoan zehar zabaldu ziren. Absolutistak horren beldur ziren, eta Espainiak Frantziarekin akordioa egin zuen, baina erregea hil zenean akordioa hautsi zen. Karlos IV.ak Godoy jarri zuen ministro, eta gerra hasi zen Frantziarekin. Iraultzan Napoleon boterera iritsi zen eta konkistekin hasi zen. Ingalaterrak Espainiako ontziei ondasunak lapurtu zizkien kortsarioen bidez, eta horren ondorioz Espainia gerran sartu zen Ingalaterrarekin. Horretarako, Godoy Frantziarekin aliatu zen Britainia Handiaren aurka, eta elkarrekin Portugal inbaditu zuten. Frantziarrek penintsula inbaditu zuten eta Independentzia Gerra hasi zen (nazio gerra). Madrilen...

Jarraitu irakurtzen "Espainia: Antzinako Erregimenetik Liberalismora (1789-1843)" »

Monarkia Absolutua, Parlamentarioa eta Ilustrazioa XVIII. mendean

Historia3,05 KB

Bi monarkia eredu eta Ilustrazioa

Monarkia ereduak XVIII. mendean

Monarkia absolutua: Frantzia

XVIII. mendean zehar, Frantziako erregeek botere guztia biltzen zuten, eta zuzenean gobernatzen zuten erabakiak justifikatu gabe. Oinarri hauek zituzten:

  • Jainkozko zuzenbidea: Frantziako erregeak Jainkoaren lurreko ordezkariak ziren. Beraz, ez zieten beren erabakien konturik eman behar herritarrei edo erakundeei, Jainkoari baino ez.
  • Zentralismo handia: Erabaki gehienak erregeak hartzen zituen.
  • Burokrazia: Erregeak berak zuzenean izendatutako funtzionarioen bidez agintzen zuen.

Monarkia parlamentarioa: Ingalaterra

XVII. mendean, Ingalaterrako Parlamentuak bere boterea sendotu zuen erregearen kaltetan (Lehen Iraultza). Parlamentuak Habeas Corpus legea (akusatuari...

Jarraitu irakurtzen "Monarkia Absolutua, Parlamentarioa eta Ilustrazioa XVIII. mendean" »

Espainiako Trantsizioa: Moncloako Hitzarmenak eta Konstituzioa

Historia5,74 KB

Moncloako Hitzarmenak

Analisi Orokorra

Moncloako Hitzarmenak 1977ko urriaren 25ean izenpetu zituzten alderdi politiko nagusietako ordezkariek, sindikatuetakoek eta enpresaburu elkarte nagusienetakoek. Hitzarmen honen arabera, soldatak inflaziotik azpitik mantentzea onartu zen, eta horren truke gizarte zerbitzu gehiago jartzea eta zerga-erreformak egitea adostu zen. Hala ere, Moncloako Hitzarmenaren iritziz, inflazioak gora egiteak ez zuen inolako hobekuntzarik ekarri herrialdean.

Garai Historikoa

Diktadorea hiltzeak Espainiaren aldi berriaren hasiera suposatu zuen, hala onartu baitzuen Juan Karlos I.a erregeak. Agintariek egoera gehiago nahas ez zezaten, Estatuko buruzagitzak ondorengotzarako mekanismo instituzionalak jarri zituen abian, eta azaroaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Moncloako Hitzarmenak eta Konstituzioa" »

Fronte Popularra Espainian: Garaipena eta Gerra Zibilaren Hasiera

Historia3,18 KB

Fronte Popularra: Garaipena eta Ondorioak

1936ko Hauteskundeak eta Ezkerraren Garaipena

1936ko otsaileko hauteskunde kanpaina tirabiratsua eta nahasia izan zen, baina ordena publikoan ez zen istilu handirik izan. Gatazka politikoa oso polarizatuta zegoen bi bloke handitan: ezkerra eta eskuina. Ezkerreko alderdiek aliantza bat sortu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra. Ezkerreko errepublikanoek, komunistek eta sozialistek egin zuten akordioa aliantza hori osatzeko, baina ez zen gobernu akordioa izan.

Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. Zenbait probintziatan, CEDAk hauteskunde-itun batzuk lortu zituen kontserbadore eta erradikalekin. Hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen, nahiz eta botoen arteko diferentzia...

Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularra Espainian: Garaipena eta Gerra Zibilaren Hasiera" »

Gerra Zibilaren Garapen Militarra

Historia2,6 KB

Gerra Zibilaren Hasiera eta Indarrak

Gerraren hasieran nahiko kaotikoa izan zen, eta altxatuek eta errepublikanoek ahal izan zutena atera zuten borrokatzera. Bi bandoak nahiko berdinduta zeuden soldadu eta polizia-indarrei dagokienez. Eremu errepublikanoan, armada suntsitu zuten, eta defentsa guztia ezkerreko alderdi eta sindikatuen milizien esku utzi zuten. Miliziak militarizatu eta gero, Herri Armada sortu zuten. Altxatuek ere miliziak izan zituzten hasieran, baina horiek berehala militarizatu zituzten.

Altxatuen Hasierako Planak eta Aurrerapenak

Iparraldeko eta Hegoaldeko Fronteak

Altxatuen asmoa Molaren Iparraldeko Armada eta Francoren Afrikako Armada elkartzea zen, eta biak elkartuta, iparraldetik eta hegoaldetik, Madril hartzea. Badajozen...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibilaren Garapen Militarra" »

Aro Garaikidearen hastapenak: Industria eta Liberalismoa

Historia6,2 KB

1. Hazkunde demografikoa eta nekazaritzaren hedapena

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera gertatu zen Britainia Handian.

Arrazoiak:

  • Elikagaien ekoizpenaren gorakada.
  • Higienaren eta medikuntzaren aurrerapenak.

Ondorioak:

  • Heriotza-tasak behera egin zuen.
  • Jaiotza-tasa mantendu edo zertxobait igo egin zen.
  • Bizi-itxaropena luzatu zen.
  • Eskariaren eta populazioaren hazkundea: janarien eskariaren eta nekazaritza-produktuen prezioaren gorakada.

Nekazaritzako aldaketak:

  • Jabetza pribatua (lurra).
  • Laborantza-metodoak eta teknika berriak:
    • Mekanizazioa.
    • Lugorriaren ezabaketa (sistema berriak).

2. Makinismoaren garaia

Makinak oso sinpleak ziren, baina eraginkorrak:

  • Produkzioaren gorakada.
  • Ekoizpenaren prezioaren beherakada.
  • Gizakiaren indarrez funtzionatzen zuten.
  • Energia hidraulikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikidearen hastapenak: Industria eta Liberalismoa" »

Ukrainako Gerra: Putin, Zelenski eta NATOren arteko tentsioak

Historia2,77 KB

1990eko hamarkada

Vladimir Putin boterera heldu zen eta KGBko lehen ministroa izan zen. 1991an Estatu golpe bat eman zen Mikhail Gorbachoven kontra baina ez zuten ezer lortu. SEBS desegin egin zen eta barruan zeuden nazioak errepublika independentea bihurtu ziren. 15 nazio zeuden eta horretariko 1 Ukrania izan zen. Pixkanaka Europara hurbiltzen hasi zen (NATO / Europar Batasunean). Ukraniako presidentea Viktor Yanukovich izan zen garai hartan.

2013 eta 2014

2013an Natok eta Europar Batasunak Ukrania eta Georgia barrura sartzea gonbidatu zuten baina Putinek Viktorreri eskatu zion ez elkartzeko Europarekin beraiek egindako batzar batean. 2014ko otsailean, herritarren protestak eta errepresioa hasi zen. Biolentzia izan zen alderdi garrantsitzuena...

Jarraitu irakurtzen "Ukrainako Gerra: Putin, Zelenski eta NATOren arteko tentsioak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Historia3,43 KB

II. Errepublika Euskal Herrian (1931-1936)

Euskal Autonomia Estatutuaren Bila

1931ko udal hauteskundeetan, Hego Euskal Herrian EAJ eta Karlistak nagusitu ziren. II. Errepublikak autonomia estatutu bat lortzeko aukera eskaini zuen, eta EAJ behin-behineko gobernuarekin elkarrizketetan hasi zen. Jose Antonio Agirre, Getxoko alkatea, ekimenaren buru izan zen.

1931ko maiatzean, Eusko Ikaskuntzak batzorde bat eratu zuen Euskal Autonomia Estatutuaren proiektua idazteko. Hasierako proiektua aldatu egin zen, eta sozialistek eta errepublikanoek eragozpenak jarri zizkioten eliza eta estatuaren arteko harremanei buruz.

1931ko ekainean, Lizarrako euskal udal biltzarrak estatutu proiektua onartu zuen (Lizarrako Estatutua). 1932ko ekainean, udalek proiektu berri...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)" »