Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia5,84 KB

1931ko apirilaren 12an hauteskundeetan, Errepublika ezartzerakoan Hego EHn, EAJ eta Karlistak nagusitu ziren. EAJk berehala onartu zuen errepublika, euskal autonomia estatutua lortzeko aukera eskaintzen baitzuen. Jose Antonio Agirre EAJko Getxoko alkatea izan zen euskal estatutua lortzeko ekimenaren aitzindaria. 1931ko maiatzean, Eusko Irakaskuntzak batzorde bat eratu zuen. Behin-behineko gobernuaren babesa eman zion estatutuak, hain zuzen ere. EAJ eta karlistek hasierako proiektuari aldaketak egin eta sozialista eta errepublikarrek eragozpen bat jarri zioten: elizaren eta estatuaren arteko harremanak Errepublikako gobernuarenak zirela eta ez gobernu autonomoarena. Ekainaren 14an, Lizarran estatutu proiektua onartu zen. Gehiengo errepublikarra eta sozialista zuten udalek ez zuten parte hartu. 1931ko irailean aurkeztu zen Gorteen aurrean Lizarrako Estatutua, baina ez zen onartu erlijioa konstituzioarekin bat ez zetorrelako. 1932ko urtarrilean Estatutuaren aldeko beste kanpaina bat hasi eta ekainean udalek autonomia proiektu berria aurkeztu zuten. Nafarroak atzera egin zuen. Urrian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat izango zen Estatutua idazten hasi zen. Proiektuak hiru probintzietako udalerri gehienen babesa izan zuen, Araban izan ezik, karlistak zirelako nagusi. Proiektua Espainiako Gorteetan aurkeztu zen 1933ko abenduan baina ordurako eskuindarrek zuten gehiengoa eta prozesua atzeratu zen. Fronte Popularraren garaipenarekin 1939an EAJ eta Errepublikako gobernuaren arteko negozioak berregin ziren euskal autonomia estatutua lortzeko.

Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, eskuindarrak altxamendua prestatzen hasi ziren, 1936ko uztailaren 17an Marokon hasi zena. Uztailaren 18an penintsulatik zabaldu zen altxamendua baina ez zuen herrialde guztietan arrakasta izan. Espainia nazionala eta errepublikazalea banatu ziren. Gerra zibila hasi zen.

Nazionalistek Marokoko babeslekua eta nekazaritza esparru gehiena menperatu zuten: irlak, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Andaluzia, Extremadura eta Aragoi gehiena. EH zatituta geratu zen: Araba eta Nafarroa nazionalisten menpe eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikarren menpe. Espainiako zatirik gehienak errepublikari leial eutsi zion eta haren esku geratu ziren Asturiazko, EHko eta Kataluniako industriagunean eta Mediterraneoko nekazal lurrak.

Bandoak ere banatu ziren, herrialdea bezala, eta bando nazionaleko militar profesionalen kopurua handiagoa zen, gainera, Afrikaren laguntza izan zuen. Nahiz eta Europar herrialde gehienek Espainiako Gerra Zibilean parte ez hartzea erabaki, laguntza jaso zuten alderdi biek. Nazionalei: Alemania, Italia eta Portugalek. Errepublikarrei: SESB, Mexikok eta Brigada Internazionalak. Matxinatuen lehen helburu nagusia Madril hartzea izan zen. EHn, bitartean, Gipuzkoak erreketeen erasoak pairatu zituen. Gipuzkoako ekialdeak jasan zituen lehen erasoak eta Irailean nazionalek Irun hartu zuten Frantziako muga itxiz, eta hilabete berean Donostia eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen esku geratu zen.

Iparraldeko gune errepublikarra gainerako alde errepublikazaletik isolatuta geratu eta Fronte Popularreko gobernuak azkartu egin zituen negoziaketak euskal autonomia estatutua eta Eusko Jaurlaritza indarrean jartzeko. 1936ko urriaren 4an Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarentzako (Elgetako estatutua) estatutua onartu zen. Urriaren 7an, lehen eusko jaurlaritza sortu zen Jose Antonio Agirrek zuzenduta eta Errepublika defendatzen zuten ia alderdi guztiek osatuta.

Azaroan, nazionalak Bizkaiko muga erasotzen zeudela ikusirik, Eusko Jaurlaritzak Legutianoren kontrako erasoa agindu zuen. Abenduan Legutianok porrot egin eta Eusko Jaurlaritzaren helburua Bizkaia defendatzea bihurtu zen. Francok, Madril hartzeko ezintasunaren aurrean, gerra iparraldeko frontera eraman zuen. Erasoak 1937ko martxoan hasi ziren. Mola jeneralak bere tropa eta laguntzazkoak Bizkaiko frontera eramanez.

Nazionalek aurrera egin zuten eta Bilboko burdinezko gerrikora heldu ziren. Ekainean apurtu zuten. Nazionalak Bilbon sartu eta uztailaren hasierarako Bizkaia osoa zeukaten. Bizkaia erortzean, euskal armada Cantabriara erretiratu zen eta Eusko Jaurlaritza Bartzelonan babestu zen. Euskal armadako batalloi nazionalistaren tropak italiarren aurrean errenditu ziren Santoñan, EHn gerra amaituz. 1937ko urrian iparraldeko errepublikazaleen frontea desagertu zen.

Iparraldeko frontea desagertu eta matxinatuen helburu nagusia Espainia errepublikazalea erdibitzea zuten, 1938ko apirilean lortu zutena. Ebroko guduaren ondoren Katalunia isolaturik geratu eta nazionalen menpe 1939ko otsailean. Madrileko defentsa juntak Errepublikako gobernuari jaramonik egin gabe baldintzarik gabeko errendizioa agindu zuen eta Nazionalek Madril hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean, gerra zibilari amaiera emanez.

Gerrak galera demografiko garrantzitsuak ekarri zituen: zuzenean eta zeharka milioi bat biztanle hil baitziren. Galera ekonomikoak handiak izan ziren: azpiegiturak eta ekoizpen sektoreek kalte handiak jaso eta sistema finantziarioek hondoa jo zuen. Premiazko elikagaien errazionamendua ezarri zen. Francoren garaipenak sistema demokratikoa desagertzea eta erregimen autoritarioa ezartzea ekarri zuen. Errepublikari leial mantendutako funtzionario publikoek lanpostuak galdu, zenbait intelektual eta politikari erbesteratuak izan eta gelditu zirenek zentsura eta errepresioa jasan zuten. Hezkuntzan hezikidetza eta herri hizkuntzak debekatu eta erlijio katolikoa eta erregimenaren ideologia imposatu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML