Frankismoaren Oinarri Ideologiko eta Sozialak: Diktaduraren Aurkako Jarrerak

Historia3,95 KB

2 Oinarri ideologikoak

Frankismoak ez zuen ideologia zehatz bat izan, iturri ideologiko eta kanpoko erreferentzia desberdinetan oinarritutako sintesia baizik. Espainiako historiaren epealdi honetako ezaugarri ideologiko batzuk identifika ditzakegu:

Faxismoa

Franco ez zen berez falangista izan, baina honetaz baliatu zen. Francoren gobernuaren lehen urteetan Italia eta Alemaniaren eragina nabarmena izan zen, eredu horietatik bi ezaugarri nagusi hartu zituelarik: Hitler eta Mussoliniren antzera, Francok lider karismatiko bihurtu nahi izan eta caudillo titulua asmatu zuen bere buruzagitza izendatzeko. 1937 urtean dekretu baten bidez falangista, karlista eta nazional-sindikalismoa batu ziren FET y de las JONS izeneko alderdi bakarrean. Nazionalismo espainiar sutsua eta inperio espainiarra osatzeko eta berreskuratzeko borondatea nabarmendu ziren.

Katolizismoa

Eliza katolikoak altxatu ziren militarrei lagundu zien. Altxamendua nazionalen garaipena justifikatzeko teoriak asmatu eta oinarri ideologikoak sendotu zituen honela. Elizak gatazka gurutzada santu bezala aurkeztu zuen eta altxatuek zibilizazio kristaua jainkoaren etsaien mehatxutik libratuko zuten gizaki gisa. Franco eta eliza katolikoaren arteko elkarlana eman zen eta honela elizak gizartean zituen pribilegioak berreskuratu zituen.

Antikomunismoa

Erregimen berriak gerra zibila iraultza komunistaren aurkako borroka bezala justifikatu zuen. Komunismoaren aurkako borroka izan zen altxatu zirenek matxinatzeko erabili zuten aitzakietako bat. Bai gerran bai ondoren Francok antikomunismoa erabili zuen bere propagandan.

3 Oinarri sozialak

Falangea, Eliza eta armada erregimenari laguntza handia eman zioten erakunde garrantzitsuak izan ziren.

Eliza

Estatua eta eliza banaezinak ziren eta elizak eman zion erregimen politikoari behar zuen babes morala nazional-katolizismoaren bidez. Bide batez, elizak Espainiar gizartean zeukan tokia berreskuratu zuen.

Militarrak

Militarren leialtasuna ezinbestekoa zen erregimenaren iraunkortasunerako eta diktaduraren lehen urteetan militarrek pisu handia izan zuten gobernuan; denborarekin funtzionarioak ordezkatuko zituzten militar hauek, baina militarren presentzia beti garrantzitsua izan zen estatuaren erakundeetan.

Falangea

Hasiera batean eta gerra zibila amaitzean falangisten pisua handia izan zen; urte haietan osatu ziren Frente de Juventudes, Seccion Femenina, SEU eta Organizacion Nacional Sindicalista. Baina II. Mundu Gerran ardatzaren porrotak hasi zirenean eta militar katoliko eta monarkikoen artean falangisten pisuak sortu zuen errezeloen aurrean, Francok falangistak pixkanaka boteretik baztertu zituen.

Diktaduraren aurkako jarrerak: "Isiltasunaren urteak"

Oposizio saiakerak:

Maquis gerrila taldeak

1944-50 bitartean burutu zituzten beren ekintzak, diktadurarentzat arrisku handirik ez suposatu eta porrot egin zuten. Komunistak gerra jarraitzen ahalegindu ziren, gerrila taldeez baliatuz, baina errepresioak gehienak desagerraraztea lortu zuen.

Grebak

Grebak egon ziren industrigune garrantzitsuenetan (Madril, Bartzelona, Asturias, Euskal Herria), baina errepresio gogorra jasan ondoren erraz amaitu ziren. Mugimendu garrantzitsuenak Katalunian 1946ean gertatu ziren, baita Bizkaian 1947 urtean.

Espainiatik kanpo

1945ean erbesteko gobernu errepublikarra antolatu zen (sozialista, komunista, anarkista eta nazionalistek osatua). Izaera sinbolikoa izan zuen eta praktikoki eragin gutxi izan zuen. Gobernu hau osatzen zuten taldeen arteko desberdintasun nabarmenak eta antolaketa sendorik ezta gizartearen babesik ez izateak zaila egin zion inongo eraginik izatea. Atzerriko oposizio hau II. Mundu Gerraren amaiera aldera berrindartu zen aliatuen garaipenak Francoren gainbehera ekar zezakeela sinesten bait zuten baina Gerra Hotzaren testuinguruan isolamendua bukatu zenean esperantza hauek amaitu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML