1808ko Krisia eta Independentzia Gerra: Espainian
1808an aro garaikidea zabaldu zen. Independentzia gerraren krisiak, Aintzinako Erregimen absolutistaren egiturak ukitu zituen. Liberalismoaren marko politiko-sozio-ekonomikoa ez zen berando arte bete aristokraziaren eta elizaren oztopoak izugarriak zirelako.
Karlos IV.aren garaiko krisiaren ezaugarriak:
- Ekonomia arloan: Antzinako Erregimeneko sistema feudalean oinarriturik.
- Politika arloan: Karlos III.garaian erreformak geldirik zeuden. Nazioarteko eszenatoki katastrofikoa, non Espainak, behin eta berriz porrot kaltegarriak jaso zituen. Ameriketako kolonien merkataritza murriztuko da, kiebrara eramanez.
- Monarkiaren ospe txarra: Napoleonen zerbitzura.
1808an, Aranjuezko matxinadan, Godoy kargutik kendu eta Carlo IV.ak, erregetza bere seme Fernando VII.aren eskuetan utzi zuen. Koroaren eskumen guztiak Napoleonen gain utzi zituzten. Berehala, Jose Bonaparte bere anaia Espainako errege izendatu zuen.
Independentzia gerra:
1808an Independentzia gerrari hasiera eman zitzaion. Maiatzaren 2 eta 3an madrildarrak frantsesen aurka altxatuko dira. Mostoleseko alkateak, nazioa armetara deituko zuen. Jose Bonaparteren aurka Fronte aberkoia aurkituko dugu. Altxatuek, Junta Nagusi Gorena osatu zuten, Floridablanca lehen zuzendaria eta Jovellanos kiderik ospetsuenak izanik. Frantsesak, Aranjuezetik Sevillara joanen dira eta Cadizen babestuko dira.
Gerraren hiru faseak:
- 1808, Espainolen erresistentzia
- 1809-1812, Frantziaren nagusitasuna
- 1812-1813, Frantziaren atzerakada
Erresistentzia: Hasieran, hiri setioetara mugatuko dira. Ustekabean espainiarrak Bruch eta Baileneko garaipenak lortu zituzten, eta oihartzuna europa osora zabaldu zen.
Frantziaren nagusitasuna: Napoleonen armada Espainiara etortzen da. Berehala, Cadiz ezik Espainia osoa bereganatzen du. Napoleoni aurren egiteko, Gerrillak sortuko dira. Basa-gerlariak dira gehienak (goi mailako militarrak, nekazariak, etab…). Ingelesak eta Portugaldarrak, espainolei laguntza eskainiko zieten.
1812-1813 Frantziaren atzerakada: Errusian Napoleonen tropak garaituak izatean, etxera itzultzean, Europako herrialdeak bere aurka altxatuko dira. Orduan, Espainolak, Ingelesak eta Portugesak Wellingtonen agindupean kontraerasora pasako dira.
1813an Vallycayko Hitzarmenean, Napoleonek Fernandori koroa itzultzen dio.
Gerra herrikoi abertzalea, Zibila, Nazioarteko eta Kontra iraultzailea. Demografian oso latzak, 300.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Ekonomian: Sektore guziak erabat kalteturik. Abertzaletasuna piztuko da. Milaka frantsesak erbesteratzean, Espainiak elite intelektual hau faltan botako du.
Espainia 2.mailako potentzia bihurtuko da.
IRAULTZA LIBERALA: KADIZKO GORTEAK (1810-12) DEIALDIA ETA LEGEGINTZA LANA:
1808ko maiatzaren 2an madrildarrak frantsesen aurka jarri ziren. Murat frantsesaren tropak errepresioari ekingo diote. Goyaren fusilamenduak independentzia gerrari hasiera eman. Mostoleseko alkateak nazioa armetara deitu zuen. Frantsesen aurkako erantzuna probintzia guztietara hedatu zen Defentsa Batzarrak eratuz. Altxatuek, Defentsa Batzarrarekin koordinatzeko eta herria gidatzeko Junta Nagusi Gorena osatu zuten. Fronte Aberkoian Jose Bonaparteren aurka, Aranjuezen parte hartu zuten pribilegiodunak, Antzinako erregimenaren aldekoak eta ilustratu gutxiengoak bildu ziren. Bi helburu: 1. Frantsesak kanporatu eta Fernandori tronoa itzuli, Erresuma Batuari laguntza eskatuz. 2. Erresuma eraberritzea: Defentsa Batzarrak Erlijioa, Aberria eta Erregearen defentsan aritu eta subiranotasuna bere gain hartu. Frantses tropek aurrera egin zutenez, Junta nagusia Aranjuezetik Sevillara joan zen azkenik Kadizen babestuz. Junta Nagusia ez zen gai izan gerra zuzentzeko eta Erregeordetza izendatu zuen, Gorteak biltzeko deialdia zabalduz. Erregintzak Gorteak deitzen ditu. Gerra zela eta, Gorteak biltzea zaila zenez, Kadizeko pretsonekin eta Ameriketako koloniekin ordezkatu. Gorteen konposaketak eta erresistentzia herrikoiak ez zuten loturarik. Herri xehea ez dago ordezkaturik. Klasismoa nabaritzen da. Hiru ideologiaren ikuspuntu desberdin: Liberalak: Frantziako lege biltzarreko miresle dira, botere banaketaren aldekoak. Erreformistak: Jovellanos buru: erreformen aldekoak baina aldaketa anitzik gabe. Absolutistak: Erregimen zaharraren jarraitzaileak dira. Espainiak erroturik ez zegoen ideologia liberalak iniziatiba hartu eta Kadizko gorteetako lana bete. KADIZKO GORTEETAKO LANA, 1812KO KONSTITUZIOAIturriak: Frantziako Lege Biltzarreko Konstituzioaren eragina nabaria da. Printzipioak: -Liberalen estatu-nazio kontzeptu berria aldarrikatzean, Erregimen Zaharra ezabatu zen, baina liberala eta absolutistak konpromezuak onartu behar dituzte. -Subiranotasunak nazioan datza. Nazioaren burujabetasuna aldarrikatu zen.
Nazioaren ordezkariak, Gorteetan biltzen dira.
-PLANTA BERRIKO DEKRETUAK 1707-16
Felipe V-ak ondorengotza gerran Karlosen alde eta bere aurka egoteagatik, Aragoi zigortu zuen, foru, aduana eta monetak ezabatuz eta subironotasuna galdua. Molde frantzesari jarraituz, zentralismo eta uniformizazioaren oinarrituko estatu absolutista sortu nahi zen. Gaztela eredu bakarra zenez, Gaztelako autoritateak, legeak, erakundeak, hizkuntza eta administrazioa ezarri zen. Erresuma bakoitzari zerga neketsuak ezarri zizkieten eta Aragoiko itun sistema, non erresuma bakoitzaren lege, moneta, erakunde eta foruek errespetatzen ziren, desagertu zen erresumak probintzia bilakatuz. Erregea denen gaineyik zegoen. Euskal lurraldeek, borboindarren alde jarri zirenez, Batzar Nagusiak eta Nafarroako Gorteak mantendu zituzten.