Espainiako Bigarren Errepublikaren Krisia eta Bilakaera (1932-1934)

Historia2,8 KB

Azañaren Gobernuaren Krisia (1932-1933)

1932 eta 1933 bitartean gertatutako gizarte gatazkek (grebak, matxinadak, iraultzak...) larritu egin zuten gobernu erreformistaren krisia, eta hura deuseztatzea eragin zuten. 1933an CEDA sortu zen, estatu kolpearen aldeko talde monarkikoa. Azañak dimisioa eman zuen 1933ko irailean, eta Alcalá Zamora geratu zen gobernuaren buru.

Biurteko Eskuindarra (1933-1934)

Azaroaren 19ko hauteskundeetan, errepublikar erradikalak eta CEDA izan ziren garaile, eta ezkerrak hondamen handia izan zuen. Eskuindar errepublikazaleak 1934 arte egon ziren agintean. CEDA ez zen berehala sartu gobernuan, ezker erradikalek altxamendua antolatzeko mehatxua egin zutelako. Hori dela eta, Lerrouxek, Gil-Roblesen laguntzarekin, erreformaren aurkako politika jarri zuen abian:

  • Sanjurjoren huts egindako estatu kolpea zela eta, espetxeratutako militarrei eta monarkikoei amnistia eman zien legea onartu zen.
  • Gobernu erradikal-zedistak lehengo jabeei itzuli zizkien lur batzuk.
  • Bertan behera geratu ziren autonomia guztiak.

Alderdi Politikoen Berrantolaketa

1934tik aurrera, hainbat berrantolaketa egon ziren politikan:

  • JONS eta Espainiako Falangea elkartu egin ziren.
  • Alderdi Errepublikar Erradikalean zatiketa gertatu zen, Lerrouxen eta Marcelino Domingoren artean, azken honek Alderdi Sozialista Erradikala sortu zuelako. Alderdi hau Azañaren Ekimen Errepublikarrarekin bat egin zuen, eta Ezker Errepublikazalea sortu zen.

Kontzertu Ekonomikoaren Babesa Hego Euskal Herrian

Politika eskuindarra erradikalizatzearen ondorioz, 1934ko irailean, Kontzertu Ekonomikoa kentzeko zurrumurrua zela eta, hiru euskal probintzietan, kontzertuak babesteko batzordeak sortu ziren. Hiru probintziek batzorde bateratua aukeratzeko erreferenduma egiteko asmoa adierazi zuten. Eskuindarren kontrako jarrera geroz eta handiagoa zen, Kontzertu Ekonomikoei ematen ari zitzaizkien trataeragatik.

1934ko Iraultza

Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioa areagotuz joan zen, 1934ko uztailetik aurrera gertatutako hainbat ekintzen ondorioz. 1934ko iraultza izan zen Errepublika garaiko gertaera larriena.

Gobernuan, CEDAko hiru ministro sartu ziren, eta gertaera horrek Errepublika suntsitzea eta faxismoa ezartzea ekar zezakeen beldur, UGTk greba orokorra antolatu zuen urriaren 5erako. Asturiasen, armak hartu zituzten greba hartako partaideek, baina armak lehorreratzen ari zirela jakitean, Francisco Francok Asturiasko meatzariei eraso egin zien. Hego Euskal Herrian, Alderdi Sozialistak eta UGTk greba orokorrarekin bat egin zuten. EAJk ez zuen parte hartu.

1934ko urriko gertaeren ondorioz, eskuindarrak erradikalizatu egin ziren, baina ezkertiarrak elkarrengana hurbiltzen hasi ziren, gobernu eskuindarrari aurre egiteko.

Deskargatu

PDF Word HTML