Espainiako Errestaurazioa: Oposizioa, Krisia eta Amaiera (1874-1923)
Oposizioko Indarren Hazkundea: Errepublikanismoa eta Abertzaletasunak
Canovasek sistemaren barruan eta kanpoan nor zeuden finkatu zuen segituan. Horrela, indar moderatuak joko politikoan integratu zituen eta erradikalenak (eskuindar nahiz ezkertiarrak) sistematikoki baztertu zituen.
Errepublikanismoaren Ahultzea
Errepublikanismoa oso ahulduta atera zen Lehen Errepublikaren esperientziarengatik. Errepublikazaleak desilusionaturik zeuden eta erregimen berriaren partetik zapalkuntza gogorra jasotzen zuten. Gainera, hainbat alderditan banatuak zeuden:
- Posibilistak
- Federalak
- Errepublikano progresista-demokratak
Beren presentzia parlamentuan testimoniala izan zen eta langile mugimenduaren sorrerak sostengu asko galtzea eragin zion errepublikanismoari.