Adolfo Suarezen lehen gobernua (1976-1979)

Historia2,15 KB

Adolfo Suarezen lehen gobernua

1976an, erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen gobernuko presidente.

Bere lehen gobernuak 1979 urtera arte iraun zuen. Gobernuko talde irekienekin eta Koordinazio Demokratikoan bildutako oposizio demokratikoarekin ondo moldatzea lortu zuen.

  1. Erreforma politikoa

Adolfo Suarezen gobernuko lehen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu demokratikoa; izan ere, amnistia agindu zuen preso politikoentzat eta oposizioko kide guztiekin elkarrizketak lortu zituen (PSOE, PCE…).

Aurrerago, erregimenaren erreforma edo aldaketa politikoa ekarri zuen eta erregearen (eta batez ere Fernandez Mirandaren) laguntzaz baliatuz.


  1. Sektore moderatuaren garaipena

Herritarrek behin betiko onartu zuten legea erreferendum batean.

Suarezen gobernuak askatasunerako tartea areagotu zuen, oposizioarekin elkarrizketarako joera izan zuen, eta klaseko sindikatuen jarduera onartu zuen. Gertakari horiek guztiek haserrea piztu zuten militarren artean, eta De Santiago jeneralak, gobernuko lehendakariordeak, dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Suarezen kabineteak Gutierrez Mellado izendatu zuen haren ordezko. Gutierrez Melladok izaera liberala zuen, eta, militarren haserrea baretu eta Indar Armatuak aldatu zituen. Eredu giltzarria izan zen Trantsizio garaian.

  1. Oposizio politikoa

Oposizioko indar politikoek, Koordinazio Demokratikoa izenpean bilduek, aldaketa demokratiko handiagoa eta muturrekoagoa proposatu zuten. Zenbait herri mobilizazio egin zituzten, helburuetako batzuk betetzeko asmotan: artean klandestinitatean zeuden zenbait alderdi eta sindikatu legeztatzeko asmotan; atxiloketa politikoak gertatuz gero, askatasun handiagoa eta berme judizialak izateko asmotan; hauteskunde demokratikoak egiteko… Buruen artean, honako hauek zeuden, besteak beste: Joaquin Ruiz Gimenez, Enrique Tierno Galvan, Felipe Gonzalez…

Ordena publikoaren ahultasuna sarri kolokan geratu zen: manifestazio eta elkarretaratze ugariak zirela tarteko (poliziak indarkeriaz zapaltzen zituenak) eta ETAren ekintza terroristengatik.

Deskargatu

PDF Word HTML