Trenbideen Legea: Atzerriko Inbertsioa Isabel II.aren Garaian
Sailkapena eta Kokapena
- Iturria: Lehen mailako iturria da, gertaera garaian bertan jasoa.
- Izaera: Juridikoa da (lege batzuen adierazpena egiten delako) eta ekonomikoa (gaiari dagokionez).
- Kronologia: Isabel II.aren erreinaldian (1844-1868) kokatuta dago, zehazki Biurteko Progresistan (1854-1856), non gobernu-burua Espartero jenerala zen.
- Egilea: Egile publikoa dugu, Gorteetako diputatuek egin zutelako, baina 1855eko ekainaren 3an Isabel II.ak eta Sustapen ministroak, Francisco de Luxanek, berretsi zuten.
- Hartzailea: Espainiar nazioa da, baita atzerritarrak ere; beraz, testu publikoa da, Madrilgo Gazetan ekainaren 6an argitaratu baitzen.
Analisi
Testu honen helburua atzerriko kapitala erakartzea da, industria eta trenbideak garatzeko. Hona hemen testuan aipatzen diren ideia nagusiak:
- 4. eta 6. artikuluak: Burdinbideen eraikuntza-lanaren ekimen eta plangintza osoa estatutik datozela adierazten dute.
- 8. eta 19. artikuluak: Burdinbideak egiteko dirua nola lortuko den azaltzen da, Estatuaren diru-laguntzen zein atzerriko inbertsioen bidez. Eraikuntzek funts publikoen bidezko diru-laguntza jaso dezakete, baldin eta obra jakin batzuk betetzen badira, dirua inbertitu duten enpresei kapitalaren zatia ematen bazaie edota kapital horien interes minimoa bermatzen bada. Halaber, trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak estatuaren babespean egongo dira, eta gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre geratuko dira.
- Kapitalaren babesa: Erabilitako kapitalak estatuak babestuko ditu gerraren ondoriozko edozein egoeraren aurrean; ukiezinak izango lirateke.
- 20. artikulua: Eraikuntzan parte hartu duten enpresentzako irabaziak argitzen dira:
- Trenbideek hartuko dituzten lursail guztiak enpresei emango zaizkie.
- Trenbideak eraikitzeko beharrezko materialak eskuratzeko eskubidea.
- Ondoko lurretan harrobiak egiteko eskubidea.
- Bidesari eta garraio eskubideak jasotzeko ahalmen esklusiboa.
- Eraikuntzaren denboran eta 10 urte geroago, lehengaiak, materialak eta atzerritik inportatu beharreko material finko eta mugikor guztiak muga-zergetatik salbuetsita egongo dira.
Honekin argi geratzen da estatuaren lehentasuna garraiobide honen eraikuntza bizkortu nahi izatea zela.
- 30. artikulua: Trenbidearen legezko neurriak adierazten dira (zabalera, 1,80 metrokoa). Baldintza hauek betetzen ez badira, ezinezkoa litzateke proiektu hori aurrera eramatea.