Nietzsche eta XIX. mendeko testuinguru historikoa

Historia2,56 KB

Testuinguru Historikoa

Nietzsche XIX. mendeko edo Iraultza Garaiko autore bat da. Garai honi Europako Iraultza Aldia esango zaio, zenbait iraultza garatu baitziren bertan, Frantziako Iraultza esaterako. Horrek industrializazioaren garapena ekarri zuen, eta industrializazioak, aldiz, iraultza demografikoa eta inperialismoa bultzatu zituen, burgesia sortuz eta, horrela, gizarte-mugimenduak eraginez. Beraz, esan dezakegu Friedrichen pentsamenduan bi gertaera nagusik izan zutela garrantzia:

  • Industrializazioa

    Europa mendebaldean hasi zen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Masa-ekoizpena egiten hasi ziren, eta horrek ekoizpena areagotu zuen. Horrek lotura estua izan zuen iraultza demografikoarekin, Europako biztanleria bikoiztu egin baitzen. Ondorioz, migrazio handiak egon ziren nekazaritza-guneetatik industria-guneetara, fabrikek eta lantegiek langile ugari eskuratu zituzten. Horrela, hiriek garrantzi handia hartu zuten eta hazkunde izugarria izan zuten, gizarte-maila desberdinak sortuz. Burgesiak botere ekonomikoa sendotu zuen industrializazioa areagotu ahala, eta poliki-poliki botere politikoa ere eskuratzen hasi ziren. Langileak ere beren eskubideen kontzientzia hartzen joan ziren, klase-kontzientzia sortuz. Horrela, Engels, Marx eta beste batzuek eskubide kolektiboen aldeko mugimenduak sortu zituzten. Horrek guztiak burtsaren eta bankaren garapena ekarri zuen, kapitalismoaren sorrera bultzatuz.

  • Inperialismo Garaia

    XIX. mendearen erdialdean hasi zen. Potentzia industrial handiek (AEB, Britainia Handia, Frantzia, Alemania) beren nagusitasun politiko, ekonomiko, kultural eta militarra mundu osora zabaldu zuten. Demografikoki, biztanleriaren hazkundeak presio demografiko handia eragin zuen, eta industriak ezin izan zuen hori guztia jasan. Europar asko atzerriratu ziren krisialditik ihes egiteko, bizimodu hobe baten bila. Bestalde, emigrazio horretaz baliatuz, langile horiek lanera eramaten zituzten inperio kolonialak sortzeko. Ekonomikoki, aldiz, monopolioak sortu ziren, hau da, lehengai merkea erosi eta prezio garestian saltzeko sistema. Kolonietan ekoitzitako lehengaia merkeagoa baitzen. Bestetik, ideologikoki, inperialismoak indarra hartu ahala, etnozentrismoa eta arraza zuriaren nagusitasuna zabaldu ziren (darwinismoa oinarri hartuta). Potentziek esklaboak hartzen zituzten, indigenei erlijioa eta kultura inposatuz. Darwinen teoriaren arabera, goi-mailakoek behe-mailakoak menderatu behar zituzten. Eta, azkenik, politikoki, potentzia horiek mugak zabaldu zituzten kultura, erlijioa eta hizkuntza hedatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML