Bigarren Mundu Gerrako Lider Nagusiak
Winston Churchill
Winston Churchill britainiar politikaria, 1874ko azaroaren 30ean jaio zen Blenheim Palacen eta Zalain Zokon, 1965eko urtarrilaren 24an hil zen. 1940an, Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten, aurrekoak, Neville Chamberlainek, politika bakezalearen porrotagatik dimititu ondoren. Churchillen diskurtso indartsuek britainiarrei adorea eman zieten Alemaniaren Londresen aurkako bonbardaketen egunetan. Gerra amaitu ondoren, britainiar herriak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen Clement Attleeren aurka.
Pietro Badoglio
Pietro Badoglio (Grazzano Monferrato, 1871 - ibidem, 1956) militar eta politikari italiarra izan zen. Estatu Nagusiko buruzagi (1919-1921; 1925-1928) eta Libiako gobernari, italiar gudarosteen jeneral nagusi izan zen Etiopiako Gerran (1935-1936), eta herri hartako erregeorde izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran, Mussoliniren aurka agertu zen, eta, hura hil ondoren, gobernuburu izendatu zutenean, aliatuekin negoziatu eta Alemaniari gerra deklaratu zion. 1944an utzi zuen politika.
Philippe Pétain
Philippe Pétain Bigarren Mundu Gerran, Gobernu Kontseiluko buru izendatu zuten (1940) eta Afrikan gerran ez jarraitzea erabaki zuen. Alemania eta Italiarekin armistizioa sinatu zuen. Vichyko gobernuan Frantziako estatuburu izendatu zuten eta Alemania naziarekin adiskidetasun politika egin zuen. Alemaniarrek preso hartu eta lehenik Belfortera eta gero Sigmaringenera eraman zuten (1944). Suitzara ihes egitea lortu zuen eta Frantziara abiatu zen bere epailearen aurrera (1945). Heriotza zigorra ezarri bazioten ere, gero aldatu eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Franklin Delano Roosevelt
Franklin Delano Roosevelt Estatu Batuetako 32. presidentea izan zen, politikarako joera zuen familia aberats batean jaioa. 1933tik hil arte izan zen presidente, lau hauteskunde irabazi zituen, eta hori lortu duen AEBetako presidente bakarra da.
Stalin
Stalin SESBeko bigarren buruzagi izan zen. Koba izenaz ere ezaguna zen (Georgiako heroi tradizional baten izena). Ezizen asko erabili zituen: David, Nijeradze, Txijikov, Ivanovitx. Stalin izena Tammerforseko (Finlandia) boltxebikeen biltzarraren ondoren hartu zuen. Izena errusierazko "stal" (altzairu) hitzetik dator, bere aitzindari Leninek ere erabili zuen atzizkia gehituz.
Hirohito
Hirohito Japoniak politika inperialista eta hedatzailea erabili zuen: Mantxukuo izeneko mendeko estatua sortu zuen (1932ko martxoa); Txinaren aurkako erasoa (Shanghaiko gudua, 1932ko otsaila); Ingalaterra eta Herbehereen aurkako gerra hasi zuen (1941); Pearl Harborreko Estatu Batuetako armadaren aurkako erasoa (1941eko abendua). Potsdameko kapitulazioa sinatu behar izan zuen, Estatu Batuek bonba atomikoen bidez Hiroshima eta Nagasaki suntsitu ondoren (1945). Enperadorearen jainkozko ezaugarriei uko egitera behartu zuten, eta monarkia konstituzionala ezarri zen Japonian. Hirohito hil ondoren, Akihito bere semeak jarraitu zion karguan.
Testuaren Analisi Gida
Analisi Puntuak
- Testuaren sailkapena
- Analisia
- Iruzkina
- Kritika
Izaera
- Historikoa
- Juridikoa
- Narratiboa
- Historiografikoa