Faxismoa, Nazismoa eta II. Mundu Gerra: Gakoak eta Kontzeptuak

Historia2,78 KB

Faxismoaren ezaugarriak

Pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista. Duce-k estatua zuzendu, alderdi bakar batekin: faxista. Estatuak ekonomian esku hartu herrialdea autosufizientea izateko. Estatuak gizartea menderatu, edozein oposizio zapalduz. Nazionalismo basatia eta espantsionista. Indarkeria eta militarismoa gurtu.

Nazismoaren gorakada

1920an Hitlerrek alderdi nazionalista sortu zuen, kontserbadore batzuk kide egin zitzaizkion. 1923an boterea indarrez lortzeko ahalegin handia egin zuten, baina estatu kolpea (Municheko Putscha) porrot egin zuen.

29ko ekonomia krisiaren ondorioz gizarte-tentsioa areagotu zen. 1932an Hitlerrek legez lortu zuen boterea. Hindenburgek Hitler kantziler izendatu zuen.

Kontzeptu garrantzitsuak

  • Kantzilerra: gobernuburua.
  • Reichstag: parlamentua.
  • Totalitarismoa: erregimen politiko diktatoriala gizarteko alderdi guztiak kontrolatzeko asmoa duena, norbanakoaren askatasuna ezabatuz.
  • Hiperinflazioa: prezioen azkunde bizia eta etengabea, egunetik egunera prezioak igotzen zirelarik.
  • Antisemitismoa: juduekin zerikusia duen oro arbuiatzea.
  • Hitlerren gazteak: haurrentzako eta gazteentzako alderdi nazia. 1936 aurrera nahitaezkoa zen kide egitea.
  • Autarkia: ekonomia politiko bat helburutzat herrialdeak behar duen guztia ekoiztea duena, inportaziorik egin behar ez izateko.
  • Blitzkrieg: taktika militar bat, indar erasotzaile guztia fronteko puntu batean biltzean datzana, frontea haustean, gerra gurdiak hortik sartuz.
  • S.S.: Hitlerren guardia pertsonala.
  • Gestapo: polizia sekretua.
  • Führer: estatua zuzentzen zuena (Hitler).

II. Mundu Gerra

39an gerran parte hartu zutenak: Japonia, Alemania, Frantzia, Britainia Handia. Gero: Italia, AEB, SESB.

Stalingrad: erregaia behar zutenez, Kaukasoko petrolio erreserbak nahi zituzten.

Normandiako lehorreratzea: Alemaniak gaitasunik ez zuela eta Errusiaren hedapena mehatxu handia zela oharturik egin zen.

Gerraren ondorioak eta bake prozesua

2. Mundu Gerrako bake prozesuaren protagonistak: Stalin, Roosevelt eta Churchill. Ekonomia-krisi batzuk ez gertatzeko: Nazioarteko Diru Funtsa, Nazioarteko Berreraikuntza eta Garapenerako Bankua sortu ziren.

Yaltako Konferentzia: (1945eko uztaila). Parisko Bakea: (1947).

Gerraren ondorioak: nazien kontzentrazio esparruak aurkitu, biztanle zibilak sarraskitzeko taktikak agerian geratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML