Bigarren Mundu Gerra: Ordena Nazia, Ondorioak eta Gerraostea
Ordena Berri Nazia Europan
Menderatutako Herrialdeen Ustiaketa Ekonomikoa
Mendean hartutako herrialdeek okupazioaren gastu militarrak ordaindu behar izan zituzten. Lehengaiak, industria-produktuak eta elikagaiak konfiskatu zituzten, juduen ondasunak indarrez ebatsi zituzten, etab. Ekialdeko Europan mailaka lan bortxatuen esparruak sortu ziren, eta SSek eta Alemaniako industria-talde handiek mugarik gabe esplotatu zuten esklaboen lan-eskua.
Kolaborazionismoa eta Erresistentzia
Polonian eta SESBen soilik ez zen kolaborazionismorik sortu, okupazioa oso latza izan baitzen. Norvegian, Vidkun komandantearena, eta Frantzian Vichyko Erregimenarena, Petain buru zutela. Kolaborazionismoa banakoek ere egin zuten. Menderatutako herrialdeetan ere erresistentzia sortu zen. Mugimendu abertzaleak ziren, eta alemaniarren okupazioen aurkakoak. Jugoslavian izan zen erresistentziarik handiena. Alemaniarren okupazioarekiko aurkaritza Josif Broz Tito komunistak eta bere partisanoek zuzendu zuten. 1944an, Armada Gorria iritsi baino lehen, Titok herrialdea askatu eta batu zuen. Italian erresistentzia handia izan zen Saloko Errepublikan, iparraldean. Frantzian eta Mendebaldeko Europako beste herrialde batzuetan Aliatuen alde jazarpenak, sabotajean eta espioitza-lanak egin zituzten, batez ere. Charles de Gaulle izan zen Frantzia Librearen buruzagia. Erresistentziaren aurkako errepresioa ikaragarria izan zen. Frantzian, hiltzen zuten alemaniar bakoitzeko berrogeita hamar bahitu frantses fusilatzen zituzten.
Germanizazioa eta Genozidioa
Ekialdeko Europan, eslaviar herriak lekuz aldarazi zituzten, alemaniar biztanleei lekua egiteko. 1941ean, Hitlerrek Europako judu guztiak (11 milioi inguru) desagerrarazteko plan bat egitea agindu zuen. Plan horren lehenengo urratsa judu asko eta asko kontzentrazio-esparruetara eramatea zen. 1942ko urtarrilaren Wannseeko Konferentziaren ondoren, juduen planifikatutako sarraskitzea hasi zen. Auschwitz, Treblinka, Chelmno, etab. Bi urtetan 6 milioi judu bukatu zituzten.
Ondorioak
Giza Galerak
Gerrak 55 milioi hildako, 35 milioi zauritu inguru eta 3 milioi desagertu inguru eragin zituen. Biztanleriaren lekualdatze handiak eman ziren, baina atzeguardia kontzeptua desagertu zen.
Ondorio Moralak
Gerrak trauma sakona sortu zuen, eta Mendebaldeko zibilizazioko balio etiko guztiak zalantzan jarri zituen. Nazien heriotza-esparruetako genozidioa nabarmendu egin zen. Lehen aldiz nazioarteko auzitegi bat eratu zen. Kontzeptu berri bat definitu zen: gizadiaren aurkako krimena. 1945etik 1946ra bitartean Nurenbergeko epaiketan 12 buruzagiei heriotza-zigorra aplikatu zitzaien.
Ondorio Ekonomikoak
Hirien suntsiketagatik sortutako arazoak, elikagaiez hornitzeko arazoak eta biztanleria zibilaren babesgabetasuna; eta finantza-arloan gerra ordaintzeko egindako zorraren bolumen izugarria eta prezioen gorakada. Hori dela eta, berreraikuntzak ezinezkoak ziruditen. Estatu Batuak lehen botere bilakatu ziren eta SESB bigarrena.
Ondorio Politikoak
Sistema faxisten porrota, Mendebaldeko Europan, demokrazia parlamentarioa eta merkatu libreko sistema ekonomiko kapitalista berrezarri ziren. Ekialdeko Europan diktadura komunistak ezarri ziren, SESB-enak.
Bake Konferentziak eta Lurralde Aldaketak
Yaltako Konferentzia
Roosevelt, Churchill eta Stalin bildu ziren. Alemania banandu zuten. Polonia sobietarrentzat, askatutako herrialdeak aske, Baltikoko estatuak eta Poloniaren ekialdea SESB-eri. Gerra-ordainak erabaki zituzten.
Potsdamgo Konferentzia
Hainbat ordezkari zeuden bileran. Alemania lau okupazio-eremutan banatu zuten (estatubatuarra, britainiarra, sobietarra eta frantsesa) eta epaiketa egitea erabaki zuten. Alemaniak 100.000 km² inguru galdu zituen. Japoniak Asiako inperio osoa galdu zuen, eta estatubatuarrek okupatu zuten.
Parisko Konferentzia
Alemaniaren laguntzaileekin (Italia, Errumania, Hungaria, Bulgaria eta Finlandia) itunak egin zituzten.
Aldaketak Nazioarteko Harremanetan
1945eko ekainean, San Franciscoko Konferentzian, Nazio Batuen Erakundea sortu zen: Nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea, herrien determinazio librerako eskubidea onartzea, eskubideak eta askatasunak garatzea eta sustatzea, lankidetza baketsua sustatzea. Honen egitura sinplea zen. Batzar Nagusia estatu kide guztiek osatzen zuten. Segurtasun Kontseilua hamabost kidek osatzen zuten eta beto-eskubidea zuten. Idazkaritza Nagusia idazkari nagusiak osatzen zuen.