Frankismoaren ezaugarriak eta bilakaera (1939-1959)
Sarrera
Francoren garaipenak 40 urteko garai bati hasiera eman zion. Ezaugarri nagusiak askatasun eza eta arlo guztien kontrola izan ziren. Garai luze horretan, aldaketa batzuk somatuko dira.
Ideologia
- Boterearen pertsonalizazioa: Franko gobernuburu, estatuburu eta alderdi bakarraren buruzagia zen.
- Autoritarismoa.
- Ultranazionalismo espainiarra: nazioa goraipatu eta besteak erreprimitu.
- Nazional katolizismoa: ekintza guztiak katolikoak.
- Nazional sindikalismoa: derrigorrezko sindikazioa (sindikatu bertikala).
Oinarri soziala
- Armada: erregimenaren iraupena ziurtatzeko ezinbestekoa.
- Eliza: estatua konfesionala zen, eta elizak gizartea kontrolatzen zuen.
- Falangea: sistemaren ideologiaren oinarria. Geroago, Mugimendu Nazionala sortu zen.
Erakundetzea
Erregimena demokraziaren aurkakoa zen: ez zegoen hauteskunderik, ez askatasunik. Sindikatu bakarra zegoen, OSE izenekoa, sindikatu bertikala. Sistema honi "demokrazia organikoa" deitzen zitzaion. Gorteek kontsulta funtzioa zuten, itxura hutsa, Francoren kontrolpean.
Oinarrizko legeak
Ez zegoen konstituziorik, eta, horren ordez, honako lege hauek zeuden:
- Gorteen Legea.
- Espainiarren Forua (1945).
- Erreferendumaren Legea (1945).
- Estatuburuaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947).
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea.
1939tik 1950ra: etapa urdina eta isolamendua
Lehen urteetan, Frankok estatuaren eta gobernuaren antolakuntzan jardun zuen, eta hainbat gobernu izan ziren. Falangeak garrantzi handia izan zuen. Espainia kontrolatua zegoen, eta errepresio izugarria pairatu zuen. Bizitza politikoa kontrolatzeko, epaitzeko eta erailtzeko legeak ezarri ziren. Askatasuna mugatua zegoen, eta Euskal Herriko kontzertu ekonomikoak deuseztatu ziren. Egoera tamalgarria zen, eta gosea nagusitu zen. Nazional sindikalismoa martxan jarri zen. Kultur modernizazioa desagertu zen. CSIC sortu zen. Hezkuntza pribatua eta erlijioa nagusitu ziren.
Nazioarteko testuingurua
Gerra Zibila bukatu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Francok eta Hitlerrek Dibisio Urdina bidali zuten 1941ean komunisten aurka borrokatzera. 1942an, AEB gerran sartu zen, eta Francok aliatuengana hurbildu zen. 1945ean, faxistek galdu egin zuten, eta Espainia, faxista zenez, isolatu egin zuten. 1946an, AEBk, Erresuma Batuak eta Frantziak Espainiako gobernuaren aurkako jarrera hartu zuten. NBEk ere gaitzetsi egin zuen. Horrek guztiak blokeo ekonomiko eta politikoa ekarri zuen.
1950eko hamarkada
Mundua bi bloketan banatuta zegoen. NBEk betoa altxatu zion Espainiari. Hala ere, ez zen Marshall Planean sartu. 1953an, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen. 1955ean, Espainia NBEan sartu zen.
Autarkia eta interbentzionismoa
Ekonomia aldetik, estatua berritu beharra zegoen. Autarkia ezarri zen (bertan ekoiztu behar zen guztia), eta interbentzionismoa (estatuak sektore guztietan parte hartzen zuen). Inportazioak mugatu ziren. Industriaren protekzionismoa aipatzekoa da. Per capita errenta jaitsi egin zen, lehengai falta zegoen, gosea hedatu zen, eta gaixotasunak ugaritu ziren.
Isolamenduaren amaiera
1951ean, lehen greba orokorra egin zen. 1953rako, errazionamendu kartillak indarrean zeuden. Nekazaritzako populazioa industriakoa baino txikiagoa zen. Merkataritza arazoak zeuden: balantza defizitarioa zen (gehiago inportatzen zen esportatzen zena baino). 1959an, Egonkortze Plana jarri zen martxan, eta teknokratak ekonomian sartu ziren.
Oposizioa
Oposizioa txikia zen Espainian, baina handia atzerrian. Makiek eragin txikia izan zuten. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, erbesteratuek uste izan zuten Francoren erregimena ere eroriko zela. Aliantza batzuk egin ziren Frantzian eta Mexikon.
1950eko hamarkadan oposizioaren bilakaera
Mexikon bildu ziren Espainia demokraziara itzultzeko, baina atzerrian ez zuten onartu. Sozialistek eta monarkikoek Donibane Lohizunen beste saiakera bat egin zuten, baina porrot egin zuen. Oposizio garrantzitsuenak sindikatuetan infiltratutako komunistak izan ziren. Oposizioa pixkanaka antolatzen hasi zen: langile mugimenduak eta ikasleen oposizioa agertu ziren. 1959an, ETA sortu zen.