DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Foruak, Liberalismoa eta Lehen Karlistaldia Euskal Herrian (1833-1876)

Historia4,88 KB

Sarrera: Bi ideologiak

Foruak

  • Erdi Arotik, idatziz bildutako usadioak edo ohiturak ziren eta lege-balioa zuten.
  • Erregearen eta euskal lurraldeen aginteak orekatuta zeuden.
  • Erregeak, lehenengo, foruak zin egin behar zituen.
  • Euskal lurraldeei autonomia handia ematen zieten eta askatasun-erregimen bat ezartzen zuten.
  • Foru-baimena: Foruen aurkako errege-legeak (kontraforuak) bete gabe gera zitezkeen.
  • Ordezkaritza-sistema: Batzar Nagusiak (herritarren ordezkaritza zuten erakundeak) eta Diputazio edo Aldundiak (gobernu-erakundeak).
  • Pribilegio garrantzitsuak: Zerga oso txikiak ordaintzea, soldadutzatik salbuetsita egotea, aduanak barnealdean egotea (produktuak zuzenean sartzeko).
  • Foruak eta karlismoa: Euskal gizarteko talde sozial batzuk karlista egin ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Foruak, Liberalismoa eta Lehen Karlistaldia Euskal Herrian (1833-1876)" »

Espainiako Lehen Errepublika: Historia, Krisia eta Amaiera

Historia3,45 KB

Espainiako Lehen Errepublika

Etapa Desberdinak

Estanislao Figueras hautatu zuten errepublika bateratuko presidente, baina errepublikano federalekin talka egin zuen.

Helburuak

Gorte Konstituziogilea deitzea eta konstituzio berria aldarrikatzea.

Arazoak

  • Ogasun akitua (dirurik gabe).
  • Gerra karlista hasi berria Iparraldean.
  • Kubako arazoa.
  • Moderantismorako joera zuen armada, prozesu iraultzailearen azkenera arte iristeko prest zeuden herritarren tentsioaren aurrean lankidetzan aritzeko prest ez zegoena.

Neurriak

Neurri demokratiko batzuk jarri zituen abian, hala nola, amnistia zabala aldarrikatu eta Puerto Ricon esklabotasuna abolitzea eta kintak ezabatzea.

Bateratuak eta Federalak

Errepublika bateratuak ez zuen masarik eta defendatzaile kualifikaturik. Gorteetarako...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lehen Errepublika: Historia, Krisia eta Amaiera" »

Frantziako Iraultzaren Ondorioak: Politika, Gizartea eta Ekonomia

Historia4,21 KB

Frantziako Iraultzaren Ondorioak

Ondorio Politikoak

  • Monarkiaren desagerpena (absolutismotik liberalismora)
  • Errepublika liberalen sorrera: askatasuna, berdintasuna, anaitasuna
  • Konstituzionalismoa: botere banaketa
  • Eliza eta estatuaren arteko banaketa
  • Estatu berrien sorrera

Ondorio Sozialak

  • Erregimen feudalaren amaiera
  • Estamentuzko gizartearen amaiera, klase gizartearen sorrera
  • Giza eskubideen aldarrikapenaren hedapena
  • Burgesiaren eragin handiagoa Europan
  • Langileriaren sorrera
  • Gizartearen partaidetza handia (emakumezkoak ez)

Ondorio Ekonomikoak

  • Elizaren ondasunak nazionalizatu
  • Ekonomiaren garapena
  • Sistema feudaletik kapitalismora igaroera

Ondorio Ideologikoak

  • Ideia ilustratuak eta liberalak zabaldu
  • Pribilegioetatik eskubideetara
  • Ideia demokratikoak hedatu
  • Hurrengo
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren Ondorioak: Politika, Gizartea eta Ekonomia" »

XX. Mendeko Mundua: Deskolonizazioa eta Gerra Hotzaren Ondorioak

Historia4,22 KB

Deskolonizazioa

Deskolonizazioaren kausak: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, koloniek metropoliak ahulak zirela ikusi eta independentzia lortzea posible zutela ikusi zuten. Nazionalismoa Hirugarren Mundutik zabaldu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bi superpotentziek (SESB eta AEB) herrialdeei lagundu zieten, kolonismoaren aurka zeudelako. NBEk zeregin garrantzitsua izan zuen, bere oinarrietako bat herrien autodeterminazio eskubidea baitzen.

Deskolonizazioa 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean gertatu zen, batez ere Asian eta Afrikan. Bi prozesu mota bereizten dira:

  • Baketsua: Britainiar Inperioko kolonia gehienetan gertatu zen.
  • Indarkeriazkoa: Frantziako kolonia batzuetan gerrak izan ziren.

Ekialde Hurbila: Konpondu Gabeko Gatazka

Aurrekariak:

...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Mundua: Deskolonizazioa eta Gerra Hotzaren Ondorioak" »

XVII. mendeko krisialdia: Absolutismotik Ilustraziora

Historia10,83 KB

XVII. mendea

Biztanleria

XVII. mendean krisia hasi zen: Espainiak behera egin zuen, demografia jaitsi zen, eta heriotza-tasa handitu. Batez ere hiru faktoreengatik:

  • Gosea: Uzta txarrak egon ziren, eta, ondorioz, ez zegoen ia janaririk.
  • Epidemiak: Ez zegoen higienerik.
  • Gerrak: Hogeita Hamar Urteko Gerra (1618-1648).

Jendeak ez zuen bainatzea ongi ikusten, zerbait hartu behar zutela pentsatzen zuten, eta, ondorioz, usaina ezkutatzeko perfumeak erabiltzen zituzten.

Ekonomia

Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Klima hoztu zen eta uzta oso txarrak egon ziren. Orduan, nekazaritza behera joan zen, gosea sortu zen, eta demografia jaitsi egin zen. Gremioak existitzen ziren, eta manufakturak asko garatu ziren.

Merkantilismoa sortu zen, estatuak ekonomian parte...

Jarraitu irakurtzen "XVII. mendeko krisialdia: Absolutismotik Ilustraziora" »

Aro Modernoa: Gizarte Estamentala eta Humanismoa

Historia4,92 KB

Aro Modernoa

15. mendearen Amerika aurkikuntza. Kostantinoplaren gainbehera. 18. mendearen Frantziako iraultza.

Ezaurgarriak

  • Gizarte estamentala (legea ezberdina jendeentzat)
  • Absolutismoa eta despotismo ilustratua: monarkia autoritarioa (erregea botere guztia du)
  • Nekazaritzan oinarritutako ekonomia-sistema (gehiagoak nekazariak ziren eta norbaiten jabe).

Humanismoa

Humanismo kontzeptua erabiltzen da kultur berritze mugimendu horren oinarrizko intelektuala, filosofikoa eta literarioa adierazteko.

Ezaurgarriak

  • Gizakia da unibertsoaren zentroa (antropozentrisma) eta askatasuna da haren dohainik preziatuena.
  • Asko miretzen da grekoen eta erromatarren kultura.
  • Eskola eta unibertsitateetako irakaskuntzaren aurka (eskolastikotasuna).

Gizaki garrantzitsuak

  • Petrarka
  • Marsilio
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa: Gizarte Estamentala eta Humanismoa" »

Deskolonizazioa: India, Palestina eta Lerrokatu Gabeak

Historia6,38 KB

Deskolonizazio Prozesua

Deskolonizazioaren Faktoreak

Deskolonizazio prozesua hainbat faktorek bultzatu zuten:

  • Metropolien ahultzea (batez ere Bigarren Mundu Gerraren ostean).
  • Mugimendu nazionalisten sendotzea kolonietan.
  • AEB eta SESBren laguntza mugimendu nazionalistei, independentziaren bidez euren nagusitasuna eta eragina zabaltzeko asmoz.
  • NBEren zeregina, herrien autodeterminazio eskubidea defendatuz.

Indiako Penintsularen Independentzia (Asia)

India Britainia Handiaren kolonia garrantzitsuena izan zen. Independentzia prozesua negoziazio bidezkoa eta baketsua izan zen gehienbat, 1947an gauzatu zelarik. Gandhik estatu bakar eta bateratu baten alde egin zuen, baina Alderdi Musulmanak bere estatua aldarrikatzen zuen. Erlijio desberdintasunek batasuna...

Jarraitu irakurtzen "Deskolonizazioa: India, Palestina eta Lerrokatu Gabeak" »

Francoren Diktadura: Ezaugarriak, Gerraostea eta 50eko Hamarkada

Historia12,99 KB

Francoren Diktadura

Francok modu diktatorialean gobernatu zuen. Bere izaera autoritarioa aldatu gabe, erregimen frankista nazioarteko gertaeretara formalki egokitzen saiatu zen, gainerako nazioen onarpena eta barne egonkortasuna lortzeko. Beraz, Frankismoa, Franco jeneralak ezarritako erregimenari historian eman zaion izena da, eta diktadura bat izan zen.

Frankismoaren ezaugarriak

Francok muturreko pentsaera nazional-katolikoa zuen; ideologia horren arabera, espainiarra izateak berezkoa du fede katolikoa. Herritarrek erraz barneratzen zuten teoria hori, eta, horrela, Francoren erlijio-legitimazioa egiten zen, «Jainkoak ezarritako Espainiako buruzagitzat». Militarrei gobernu zibil asko eman zizkien. Militar garaileek eta Falangeak sentimendu...

Jarraitu irakurtzen "Francoren Diktadura: Ezaugarriak, Gerraostea eta 50eko Hamarkada" »

XVI. Mendeko Gertaera eta Kontzeptu Historiko Nagusiak

Historia2,82 KB

Erreforma eta Kontraerreforma

  • Martin Luther: XVI. mendearen hasieran erlijio-erreforma bat proposatu zuen fraide agustindarra.
  • Kalbinismoa: Kalbinek Frantzian sortutako mugimendu erreformatzailea.
  • Henrike VIII.a / Eliza Anglikanoa: XVI. mendean Erromako Elizatik bereiztu ondoren Henrike VIII.ak sortutako Ingalaterrako Eliza.
  • Kontraerreforma: XVI. mendean protestantismoaren aurka egiteko eta Eliza barrutik erreformatzeko Erromako Elizan gertatutako erreakzioa.
  • Trentoko Kontzilioa: Erromako Elizak XVI. mendean protestantismoaren aurka egiteko eta Eliza barrutik erreformatzeko egin zuen kontzilioa.
  • Jesusen Lagundia: XVI. mendean Ignazio Loiolakoak sortutako lagundia. Erabakigarria izan zen Trentoko Kontzilioan.

Habsburgotarrak eta Hispaniar Monarkia

Austria

...
Jarraitu irakurtzen "XVI. Mendeko Gertaera eta Kontzeptu Historiko Nagusiak" »

Frankismoa: Ezarpena eta Lehen Urteak (1939-1950)

Historia2,58 KB

Frankismoaren ezarpena: Faktore nagusiak

1939. urtean Gerra Zibila amaitu zen, tropa nazionalen garaipenarekin. Ondorioz, Franco buruzagiak estatuburu izatea lortu zuen, botere guztiak eskuratu zituen, judiziala izan ezik, eta 40 urteko diktadurari eman zitzaion hasiera.

Ezarpenaren faktoreak

  • Militarrak: Francok ospe handia irabazi zuen militar eta estratega gisa, batez ere Afrikako Armadako buru bezala, altxatuen armadako buru izendatu zutenean.
  • Nazioartekoak: Francok harremanak egin zituen Hitler eta Mussolinirekin materiala eta armak lortzeko. Beste Europako estatuak neutral deklaratzeak asko lagundu zion.
  • Barnekoak: Francorekin hasieratik izandako Mola eta Sanjurjo jeneralak Gerra hasi eta berehala hil ziren. Ondorioz, boterera iristean ez zuen
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Ezarpena eta Lehen Urteak (1939-1950)" »