Frankismoa: Ezarpena eta Lehen Urteak (1939-1950)

Historia2,58 KB

Frankismoaren ezarpena: Faktore nagusiak

1939. urtean Gerra Zibila amaitu zen, tropa nazionalen garaipenarekin. Ondorioz, Franco buruzagiak estatuburu izatea lortu zuen, botere guztiak eskuratu zituen, judiziala izan ezik, eta 40 urteko diktadurari eman zitzaion hasiera.

Ezarpenaren faktoreak

  • Militarrak: Francok ospe handia irabazi zuen militar eta estratega gisa, batez ere Afrikako Armadako buru bezala, altxatuen armadako buru izendatu zutenean.
  • Nazioartekoak: Francok harremanak egin zituen Hitler eta Mussolinirekin materiala eta armak lortzeko. Beste Europako estatuak neutral deklaratzeak asko lagundu zion.
  • Barnekoak: Francorekin hasieratik izandako Mola eta Sanjurjo jeneralak Gerra hasi eta berehala hil ziren. Ondorioz, boterera iristean ez zuen oztoporik izan.
  • Ideologikoak: Frankismoak ez zuen printzipio bakar bat; ideologia ezberdinetan oinarritu zen, hala nola Falangean eta Karlismoan, baita kanpo ideietan ere, Mussoliniren eta Hitlerren faxismoan. Horren ondorioz, FET-JONS sortu zen, indar politiko guztiak batuz.

Lehen etapa (1939-1950): Frankismoaren ezarpena

Erregimen Frankistaren lehen urteetan Errepublikaren jarraipena eta monarkiaren berrezarpena baztertu ziren. Gainera, sistema parlamentario demokratiko eta konstituziogilea deuseztatu zuten, Errepublikako legedia indargabetuz eta altxamendua babestu zuten talde kontserbadoreen alde eginez.

Lehen urteetan hartutako erabaki nagusien artean, honako hauek daude:

  • Lurrak jabeei itzultzea.
  • Hainbat eskubide kentzea (adibidez, greba eskubidea).
  • Indar politiko guztiak batzea (FET-JONS).
  • Autonomia-estatutuak ezeztatzea.

Horrela, sistema totalitarioa martxan jarri zen.

Kanpo Politika

1939. urtean hasi zen II. Mundu Gerran, Espainiak jarrera ezberdinak izan zituen. Hasiera batean, italiarren eta alemaniarren alde agertu zen, baina ofizialki neutrala zen, Frantziarekin eta Britainia Handiarekin zituen harreman komertzialek pisu handiagoa zutelako.

Gerra faxisten alde jarri zenean, Francok haiekin harremanetan jarri zen, baina adostasun batera iritsi gabe. Ondoren, Espainiak Dibisio Urdina bidali zuen Alemaniaren alde, komunismoaren aurka agertuz. AEB sartzean, Espainiak interes ekonomikoengatik neutraltasun ituna sinatu zuen, Ardatzaren aurka agertuz.

Mundu Gerra bukatzean, Espainia baztertua izan zen NBEtik. Nazioartean isolamendua nagusi zen, baina Gerra Hotza hasi zenean, Espainia bloke kapitalistaren alde agertu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML