XX. Mendeko Mundua: Deskolonizazioa eta Gerra Hotzaren Ondorioak
Deskolonizazioa
Deskolonizazioaren kausak: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, koloniek metropoliak ahulak zirela ikusi eta independentzia lortzea posible zutela ikusi zuten. Nazionalismoa Hirugarren Mundutik zabaldu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bi superpotentziek (SESB eta AEB) herrialdeei lagundu zieten, kolonismoaren aurka zeudelako. NBEk zeregin garrantzitsua izan zuen, bere oinarrietako bat herrien autodeterminazio eskubidea baitzen.
Deskolonizazioa 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean gertatu zen, batez ere Asian eta Afrikan. Bi prozesu mota bereizten dira:
- Baketsua: Britainiar Inperioko kolonia gehienetan gertatu zen.
- Indarkeriazkoa: Frantziako kolonia batzuetan gerrak izan ziren.
Ekialde Hurbila: Konpondu Gabeko Gatazka
Aurrekariak: XX. mendeko lehen erdialdeko Ekialde Hurbila
Sionismoa: Mugimendu politiko eta ideologikoa da. Mugimendu honek juduek Palestinara itzultzeko duten eskubidea berresten du, eta estatu judua sortzea eskatzen du.
XX. mendearen hasieran, judu askok Amerikatik eta Europatik Palestinara bizitzera emigratu zuten. Juduek gatazkak izan zituzten palestinarrekin. NBEk Palestina zatitzea erabaki zuen, zati bat juduentzat eta bestea palestinarrentzat.
Arabiarren eta israeldarren arteko gerrak
1948an, juduek Israelgo estatua sortu zuten. Urteetan zehar gerra asko izan ziren arabiarren eta israeldarren artean, eta Israelek gerra guztiak irabazi zituen. Gerraren ondorioz, Israelek lurralde gehiago konkistatu zituen.
Palestinako Aginte Nazionalaren (PAN) sorrera
Juduek Israelgo estatua sortu zutenean (1948), palestinar gehienek handik alde egin zuten, errefuxiatu bihurtuz. Palestinaren eta Israelen artean gatazka luze eta armatua izan da, bakezko uneak eta atentatuak tartekatuz. Palestinarrek bi lurralde autonomo edukitzea lortu dute urte horietan guztietan.
Hirugarren Munduaren sorrera
Estatu ahulak
Muga artifizialak zituzten gehienek, langile prestaturik ez zegoen, eta estatu diktatorialak zeuden.
Mendekotasun ekonomikoa
Neokolonialismoa: Kolonialismoaren antzekoa da. Herrialde azpigaratuek lehengaiak saltzen dizkiete herrialde garatuei, eta hauek manufakturak herrialde azpigaratuei saltzen dizkiete. Kolonialismoan zegoen botere politikoa desagertzen da; soilik harreman ekonomikoa dago bi herrialdeen artean. Herrialde azpigaratuak ziren, eta industria ez zuten garatua.
Bi blokeen artean: Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua: Estatu berriek bloke komunistan zein kapitalistan sartu nahi ez zutela adierazten zuen mugimendua izan zen. Porrot egin zuen.
Gerra Hotzaren garaiko mundua
Txina: Iraultza eta Maoismoa
Inperiotik iraultzara
XX. mendearen hasieran, Txinan enperadore bat zegoen, inperio absolutua. Txina zaharkituta eta atzeratuta zegoen. Modernizatzeko bi mugimendu proposatu ziren: Alderdi Komunista eta Alderdi Nazionalista. Gerra zibila izan zen bi alderdien artean. Japonia Txina konkistatzera etorri zen, baina Japoniak galdu zuen. Berriro gerra zibila izan zen bi alderdien artean, eta komunistek irabazi zuten.
Txina komunista
Txinan politikoki diktadura komunista ezarri zen, eta ekonomia planifikatua zen.
Mundua XXI. mendearen hasieran
Bloke Komunisten Amaiera
Gorbatxoven Perestroika
SESBen krisi ekonomiko eta soziala zegoen. Gorbatxovek bi plan jarri zituen martxan, egoera hobetzen saiatzeko:
- Perestroika: ekonomia-aldaketak.
- Glasnost: politika-aldaketak.
Gorbatxovek bi gauza gehiago egin nahi izan zituen: desarmatze-politika hasi, eta SESB Ekialdeko Blokeko herrialdeetako barne-arazoetan sartuko ez zela erabaki zuen.
Herri-iraultzak eta SESBen amaiera
Ekialdeko Blokeko herrialde gehienek kapitalismoa eta demokrazia lortu zituzten 3-4 urtetan. SESB 15 herrialdetan desegin zen.
Demokraziarako eta kapitalismorako trantsizioa
Mendebaldekoek errazago izan zuten demokraziara eta kapitalismora pasatzeko, Europako laguntza zutelako. Ekialdekoek, ordea, ez zuten laguntzarik izan.